Ekonomia eta jasangarritasuna

Ekonomia eta jasangarritasuna –

Ekonomia eta jasangarritasuna

  1. Garapen jasangarriari buruzko teoria berrienek nolabaiteko nahastea sortu dute jarduera ekonomikoaren xedeak jasangarritasunaren ikuspegitik izan behar dituen muga objektiboen inguruan.
  2. Izan ere, sarritan, garapen jasangarriaren oinarrizko helburuak zerrendatzen direnean, bereizi egin ohi dira «jasangarritasun ekonomikoa», «jasangarritasun soziala» eta «ingurumen-jasangarritasuna» arloetako helburuak.
  3. Horrek oinarrizko galdera kontzeptual bat planteatzen digu. Oso zalantzazkoa da pentsatzea garapen ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa funtsean ezberdinak direla.
  4. Arrazoia da, kontzepzio batzuek horren inguruan diotena gorabehera, ondasunak eta zerbitzuak produzitzea ez dela ekonomiaren xedea, haren berezko tresna bat baizik. Ekonomiaren oinarria da ondasunen eta zerbitzuen produkzioa guztion ongizatea hobetzeko baliatzea. Alderantzizko planteamendua ez da eta ez da inoiz izan ekonomiaren helburua.
  5. Ekonomiaren ustezko ikuspegi murriztaile horren ondorioz, ekonomiaren helburutzat jo beharko litzateke epe luzera ondasunen eta zerbitzuen produkzioa maximizatzea. Egia da helburu hori oso hurbil dagoela garapen-bidean dauden herrialdeetan kudeaketa ekonomikoarekin lortu nahi denetik, baina beti muga batzuen barruan. Garapen-bidean dagoen herrialde batean gehieneko lanaldia 10 ordura edo 8 ordura murrizten denean, bestelako lehentasun sozialak ezartzen ari dira –laneko denbora, kasu honetan– produkzioa maximizatzeko helburuaren gainetik.
  6. Hala, badirudi argi dagoela jasangarritasuna ez dela ekonomiatik kanpoko elementu bat, haren berezko orientazioa baizik, zeinak produkzioa maximizatzeko helburu teorikoa ordezten baitu. Ustez garapen ekonomikoaren kontzeptua zehazten duten epe luzerako produkzio-helburuak, helburu sozialak eta ingurumenaren arloko helburuak beti izan dira garapen horren parte.
  7. Jakina, ekonomiaren helburua produkzioa, BPGda, biztanleko BPGda edo biztanleko produktibitatea maximizatzea ez bada ere, elementu horiek badira ekonomiaren xedearen adierazleak, berez. Funtsezko adierazleak dira, baina, noski, ez dira jardun ekonomikoa behar bezala baloratzeko kontuan hartu behar diren bakarrak. Ikusiko dugunez, lanorduko produkzio-ahalmen potentziala sustatzeko erreferentzia teorikoa erreferentzia interesgarria izan daiteke, ekoizpenaren adierazleak helburu sozialekin eta ingurumenaren arlokoekin integratzeko erabiltzeari dagokionez.

ADOSTEKO DAGO.

BIDAL IEZAZKIGUZU ZURE IDEIAK EDO PROPOSAMENAK

PDF:  drive.google.com/file/dfOIRzH86b7jyfB4Mu/view

Ekonomia eta jasangarritasuna

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / www.youtube.com/@ekaigroup2109