Egunkarien azalak, errudunez beteta (eta +)

rouco.jpg

Espainiako gudu zibilaren errudunak
Suarez “demokraziaren arkitektoaren” hiletan jakin genuen zeintzuk izan ziren 36an eztanda egin zuen gerlaren arduradunak. Rouco Varelak gogora ekarri zigun, egun ere, “halako jarrerak” ekidin behar “ditugula” gudurik errepikatu ez dadin. Espainiaren egoera politikoaz ari zen noski Varela, nazionalista eta gorrioi zuzenduz funtsean. Errudunoi: jainkoaren kaztigua jaso zutenen ondorengoei, alegia. Errelatoa idazten dihardute oraindik: Suarezi zor diogu demokrazia eta gudu zibilaren errudunak demokrazia zaharraren zaintzaileak izan ziren, etc.


Mas eta bere “plan soberanista”
Generalitateko presidentea kardinalak aipatzen duen errudun horietako bat da. Espainiaren batasun banaezina hausteko saioak egiten ari den sezesiozalea. Zeinak gaurko El Mundoren arabera, Auzitegi Konstituzionalak erabakitze eskubidea bermatu duela baition. ABCk aldiz, kataluniarrekiko sozialisten irmotasun falta azpimarratzen du. Errudunez beteta daude gaurko portadak.


Frantzian ere gorriak erori dira
Eta haien taldeko ez hain gorriak jarri agintzen. Valls en doinuan dantza egiten du atzotik Frantziar Estatuak.  Eta Iparraldean ez du grazia handirik eragin notiziak, ez eta sozialistengan ere. Orain arte barne ministro zenak Euskal Herriko prozesuarekiko duen jarrera etsigarria aski frogatua geratu baita legegintzaldian zehar.


Larrosa zimeldua
Berriz ere goazen espainiar politikara. Gaurkoan La Razón egunkaria PPren hautagairik gabeko Europako hauteskunde kanpainarekin sintonian doa. Zapateroren erentziaren etengabeko diskurtsoarekin sintonian. Alderdi Popularra da Europa osoan oraino hautagairik ez duen alderdi nagusi bakarra, eta halako bideoak argitaratzen ditu:

Behean dituzue azal batzuk.

Egunkarien azalak

Ekaitza bainuontzi batean