Egunean bi ordu gutxiago, soldata berdinagatik
Suediako zahar etxe bateko erizainek orain gutxi abian jarri zuten esperimentuak bere fruituak eman ditu. Zortzi orduko lanaldiak sei ordutara laburtu dituzte, baina soldata berarekin. Emaitza: produktibitatea eta langileen ongizatea hobetzea.
The Guardian egunkariak jasotako adierazpenetan honela azaltzen du erizain batek: “Nekatuta iristen nintzen etxera eta egun guztia sofan pasatzen nuen; gaur egun, energia askoz gehiago daukat, bai lanerako baita kontu pertsonaletarako ere”.
Esperimentu honek Suediako bestelako enpresa batzuk bultzatu ditu lan orduak gutxitzera; gehienbat osasun munduko lantokietan.
Polycom-ek egindako ikerketa baten arabera Espainiako Estatuko langileen %35 prest legoke soldata jaistera ordutegi malguago batengatik. Baina ez da inondik inora gauza bera. Ehuneko zenbat legoke prest zortzi orduko lanaldia seira jeisteko soldata beragatik?
Egunean bi ordu gutxiago, soldata berdinagatik