EEBBek soldadu bat auzipetu dute datu sekretuak zabaltzea egotzita

EEBBetako armadak kargu kriminalak aurkeztu ditu Bradley Manning soldaduaren aurka. Sekretu militarrak zabaltzea leporatzen diote, 2007an helikoptero batetatik grabaturiko erasoaldi baten bideoa sarean zabaltzeagatik. Pare bat alditan idatzi izan dugu horretaz zuzeun. Hemen eta hemen, esaterako.

Helikopteroaren kameratik dago grabatua eta hamabi zibil nola tirokatzen dituzten ikusten da bertan. Hildakoen artean Reuters agentziako Namir Noor-Eldeen argazkilaria eta honen gidaria zen Saeed Chmagh egoteak arreta berezia piztu zuen mundu guztiko komunikabideetan. 

 

HTML Kodea

 

Zentzugabeko krudelkeria

Bideoan, helikopterotik grabatutako irudiez gain, bertako tripulanteen eta beren nagusien arteko elkarrizketa entzuten da. Erasoaldia hasi aurretik, tiro egiteko baimena eskatzen dute: “Tira, utz iezaguzu tiro egiten”. Tiroketaren ondoren algaraka entzun daitezke soldaduak eta “begira hildako sasikume horiek” bezalakoak esaten dizkiote elkarri.

Ekainean atxilotu zuten Manning, bideoa zabaldu eta handik bi hilabetera. Erruduntzat jotzen badute, 50 eta 70 urte bitarteko kartzela zigorrari egin beharko dio aurre.

Saeed Chmagh hilzorian

Irudia | Saeed Chmagh hilzorian | zz | Creative Commons By SA