Eduardo Chillidaren erakusketaren harira, euskal kultur jaialdia Brutonen (EB)

Eduardo Chillidaren erakusketaren harira, euskal kultur jaialdia Brutonen (EB) –

Oreka TX eta Kukaik hartuko dute parte, gaur eta bihar.

Hauser & Wirth Somerset arte galerian euskal eskultorearen erakusketa dago ikusgai 2022ko urtarrilera arte

Oreka TX musika taldea eta Kukai dantza taldea ‘Basque cultural festival’ jaialdian arituko dira, Brutonen (Erresuma Batua), urriaren 22 eta 23an, gaur eta bihar. Hauser & Wirth galeriak Eduardo Chillidari eskainitako erakusketaren testuinguruan kokatzen da ekitaldia.

Eduardo Chillidaren erakusketaren harira, euskal kultur jaialdia Brutonen (EB) Bere ibilbide artistikoan zehar, Eduardo Chillidak lotura estua izan zuen euskal nortasunarekin. Etxepare Euskal Institutuak babestutako ekitaldi honek adin guztietako pertsonak gonbidatu nahi ditu ‘euskal’ esperientzia batean murgildu eta euskal kulturaren ondare aberatsa ezagutzera. Musika eta dantza tradizionalen bidez, Chillidaren obran funtsezkoak izan diren gaiekin lotura berriak sortzera animatuko dira bisitariak. Oreka TX eta Kukaik, hain zuzen, elkarrizketa artistiko aberatsak eratu dituzte Chillidaren lanarekin, eta  euskal tradizioa eta eragin garaikideak uztartzeagatik dira ezagunak.

Esperientzia osatzeko, Lurra Cafe, Chillida Lekuko jatetxeko sukaldari-buruak Roth Bar & Grill Hauser & Wirth Somerset-i lotutako jatetxearekin elkarlanean arituko dira euskal inspirazioko menuak sortzeko. Euskal Herriko produktu eta zaporeak dastatu ahal izango dira, pintxo hotz eta beroak,  parrillako sukaldaritza, eta baita euskal ardo sorta zabala ere. 

Ekitaldi berezi hau Hauser & Wirth Somerset eta Chillida Lekuren, artistak, artean bizirik zela Hernanin sortutako museoaren, arteko kultur hartu-emanaren parte da.

.

Chillida Hauser & Wirth Somerseten

Eduardo Chillidaren erakusketaren harira, euskal kultur jaialdia Brutonen (EB) Brutonen (Erresuma Batua) kokatuta dagoen Hauser & Wirth Somerset arte galeriak Eduardo Chillidari (1924-2002) eskainitako erakusketa antolatu du, 2022ko urtarrilera arte ikusgai egongo dena, Hernaniko Chillida Lekuren laguntzaz.

Chillida oso ezaguna da bere eskultura monumentalengatik eta forma interkonektatuekiko, espazioarekiko eta forma organikoekiko zuen etengabeko liluragatik. Burdinaren eta altzairua bezalako materialen mugei aurre egin zien gerraosteko eskulturaren hizkuntza birdefinitzeraino. Eta hori guztia bere jaioterriarekiko lotura sakonean oinarrituta.

Erakusketa hau igeltsuz, egurrez, altzairuz, burdinez, granitoz, buztin txamotaz eta paperez egindako lanez osatuta dago, 1949tik 2000ra bitartekoak denak, eta bisitariak Chillidaren obraren eta Hauser & Wirth Somerset kokatuta dagoen ingurunearen arteko topaketa berrietara gonbidatu nahi ditu,  artistak berak Chillida Lekurekiko zuen ikuspegiarekin paralelismoa ezarriz.

Eduardo Chillidaren erakusketaren harira, euskal kultur jaialdia Brutonen (EB)