Demokraten Konbentzioa (Day 2)

Demokraten Konbentzioa (Day 2) –

Estatu Batuak ezberdinak direla badakigu, onerako eta txarrerako esan liteke agian. Ezin da ukatu SHOW-ak egiten onenak direla, egun hauetan  2024 Democratic National Convention delakoa ospatzen ari dira, 50 mila lagun izango dira bertan, Chicago-ko United Centerren (Illinois), hizketaldiak, emozioak, musika, guztia bor-bor eta ozen, errealizazio profesional primerako eta ikusgarrian, SuperBowl-a bailitzan. Hemen konbentzioko lehen bi egun osoen bideoak froga gisa, ikusi nahi badituzu edo laster baten begirada bat bota, show-a ikusgarria denik ezin uka. Alderdi Demokrata bere Konbentzio nazionalaren 2. eguna pasa da, eta Barak Obama AEBko presidente ohia izan da ikusmin handiena piztu duen eguneko hizlaria, Kamala Harris hautagaiari babes osoa agertuz. Michelle Obama, Doug Emhoff, eta Bernie Sanders ere egon dira oholtzan beste askoren artean. Baina atentzio handiena lortu duena neure aburuz Stephanie Grisham izan da, Donald Trumpen agintaldiaren lehen zatian Etxe Zuriko prentsa idazkari izan zena, bere burua “benetako fededun” ohi bezala eta Trump familiaren parte gisa deskribatuz, Grishamek presidente ohiari bere aldekoei iseka egitea (mocking his supporters) eta “basement dwellers” (soto-ko bizilagunak edo) deitzea leporatu dio. “He used to tell me: ‘It doesn’t matter what you say, Stephanie, say it enough and people will believe you’ (zera esaten zidan: Berdin dio zer esaten duzun, Stephanie, esan nahikoa aldiz eta jendeak sinetsiko dizu”). Joe Biden-ek atzo hitzegin zuen, Hillary Clinton-ek ere bai, bihar asteazkena Bill Clinton eta Tim Walz-en txanda izango da, eta ostegunean, Jimmy Carter presidentearen biloba, Jason Carter-ek hitz egingo du bere aitonaren izenean, -NBC News-en arabera-, eta Kamala Harrisek bere onarpen hitzaldiarekin itxiko du 4 egun iraungo dituen konbentzioa. Show must go on!. Kanpoaldean milaka ekintzaile AEBen Israeli laguntzaren aurkako manifestazio anitzetan parte hartzen ari dira Konbentzioa ematen ari den bitartean.

Demokraten Konbentzioa (Day 2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude