Coyul-eko defendatzaileen aurkako kriminalizazioa gelditu
Aroztegia, Santa Marta (El Salvador) edo Punilla (Cordoba, Argentina) bezalako kasuei ekosistemaren 21 defendatzaileren jazarpena ere gehitu behar diegu, Coyulen, Istmo de Tehuantepec eskualdean (Oaxaca, Mexiko). Haiek Chontal komunitate indigenakoak dira, eta Mexikoko eta Planetako ekosistema baliotsuenetako baten urbanizazio-proiektuari egin behar diote aurre, hala nola manglarreko itsasertzeko sistemei.
Hemen, Euskal Herrian, oso ondo dakigu zein mugatara irits daitekeen kapitalismoa turistifikazio eta desarrollismo jardueretan, eraikuntza jardueretan (suntsipena). Horregatik, gure elkartasuna adierazi nahi dizuegu, eta bat egiten dugu kriminalizazioa bertan behera uztea eskatzen duten erakunde eta pertsona guztiekin, eta era berean proiektu suntsitzaile hau nahi ez duten tokiko komunitatearekin ere.
(Jarraitu irakurtzen)
Coyul ez dago bakarrik!
Ekintzaileen aurkako jazarpena gelditu!