Cohn Bendit eta Bayrou elkarri kristorenak esaten
Gertatutakoan, eman genizuen honen berri Liberationerako esteka batean.
Innoble hitzarekin hasi zen asuntua, baina berotu egin zen bi politikarien arteko liskarra Europako hauteskundeen atarian. Ez dezgun ahaztu, biak ala biak direla, euren aukeretako zerrendaburuak.
Bayrouk dio sarri mintzatzen direla Cohn Bendit eta Sarkozy telefonoz, eta hirutan joan izan dela harekin bazkaltzera (behin berandu iritsita ere bai). Hori innoblea dela ustez Sarkozyren politikaren aurka dabilen batentzat.
Cohn Benditen defentsa, atakea: bera bazkari horietara joan bada, taldeburu zelako izan dela eta Bayrouk ederki dakiela nola izaten diren gauza horiek, beraz, ignominia dela halako gauza bat herritarren aurrean esatea.
Eta Bayrouk segi: ignominia ezagutzen dut zure beste bat. Eta ondoren esaten du horixe iruditzen zaiola garai batean Cohn Bendittek haur-sexualitateaz idatzitako lan bat, non pedofilia ez omen den behar bezain argi salatua geratzen.
Bi oilar pareta gainera igo eta kukurrukuka, horrelaxe agertu dira bi politikariak. Eta bitartean, Sarkozyk arrautzak epeletan.