CAF trengintza enpresaren aurrean, elkartasuna Palestinarekin
CAF trengintza enpresaren aurrean, elkartasuna Palestinarekin –
Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako hamarnaka pertsona batu gara Beasainen, CAF trengintza enpresaren akziodunen batzarraren aurrean protesta egiteko. Enpresa honek palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna salatu eta CAFen zuzendaritzari Jerusalengo tren arinaren proiektua bertan behera utzi eta behin betiko Palestinatik alde egiteko argi esan diegu.
Era berean, elkarretaratze honetan palestinar herriari gure babesa adierazi nahi izan diegu, eta CAFetik haratago ere mendebaldeko gobernuek eta enpresek sionismoarekin duten konplizitatea seinalatu ditugu.
Egunetik egunera, larriagotu egiten da Palestinako egoera. Israelgo armadaren bonbardaketek, Gazako errefuxiatu guneen bonbardaketek eta Zisjordaniako herri okupatuetan egunero kolonoek burutzen dituzten erasoek ez dute etenik. Azken asteotan ere genozidioak gordin jarraitu du eta “bahituak askatzeko” aitzakipean ehundaka palestinar erail dituzte. Urriaren 7tik, gutxienez 37.000 pertsona erail dituzte Gazan. Zifra krudel honek, gainera, ez ditu barne hartzen Zisjordaniak hildakoak ez eta eraikinen azpian geratu diren gorpu kontaezinak.
CAF bera, erantzukizun zuzena duten enpresen adibide garbia da. Izan ere, Palestinan eraikitzen ari den tranbiaren bitartez, palestinarren jabetzak konfiskatzen, Jerusalemgo auzoetatik palestinarrak kanporatzen eta kolonoen hedapena errazten ari dira. CAFekin batera, beste euskal enpresa batzuek ere erantzukizun zuzena dute Palestinaren kolonizazioan, esaterako, M Torres, Sener, ITP Aero edo Sapa armagintza enpresek. Kasu hauetako askotan, CAF barne, instituzio publikoekin harreman estuak dituzte. Trengintza enpresa honen akzioen bosten bat Eusko Jaurlaritzarena da, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten “internazionalizazioan” egindako lanagatik bertako presidentea omendu du, eta EHUrekin ere hainbat akordio ditu. Azken honen kasuan, unibertsitate-komunitateak gogor kritikatu ditu akordio hauek. Izan ere, jendaurrean genozidioa sutsuki kondenatu edota paperaren gainean palestinar herria zilegiztatzen dutenean ere, euskal, espainiar eta frantziar instituzioek etengabe olioztatzen dute garbiketa etnikoaren makinaria militar, ekonomiko eta politikoa.
Hala, Irun?ean maiatzaren 18an salatu genuen bezala, genozidio honen amaiera Israel izeneko entitatearen desagerpenetik bakarrik etor daitekela ikusten dugu. Honetarako, palestinar herriak egin bezala, nazioartean ere egitura horren zilegitasun falta, krimen eta konplizitateak salatzea dagokigu, bai eta kolaborazio guzti hauek eteteko lan egitea. Entitate sionista borrokatu, desnormalizatu eta suntsitu behar dugu, bere ekonomiaeta zurikeriari boikot, desinbertsio eta zigorrekin erantzun behar diogu. Era berean, sarraskipean borrokan ari den herri eta erresistentzia babestu behar dugu, Ibaitik itsasora aske izango den Palestina baterako gure alea emateko. Eta azkenik, ezinbestekoa ikusten dugu ezker zein eskuineko alderdiek, NATO eta Europar Batasunaren gidaritzapean, Israelgo estatu genozidarekin duten kooperazioa eta konplizitatea borrokatzea.
Hala, gaur hemen CAF enpresari apartheidaren tren proiektua utz dezan exigitu nahi diogu. Hala, urte guzti hauetan, eta baita azken asteetan ere, proiektu kriminal hori alde batera utzi duten enpresen bidea hartu beharko luke. Hala egiten ez duen bitartean, Euskal Herrian Palestina babesten dugunok ezin dugu beste alde batera begira egon.
Helburu hau lortzeko, indar eta ahaleginak handitu behar ditugu, kaleetan, fabrika barrenetan, bulegoetan, unibertsitatean, apartheidaren tren hau geldiarazteko.
Hala, Euskal Herrian sionismoaren adierazpen guztien aurka borrokatzen eta erresistentziarako eskubide osoa duen palestinar herriari gure elkartasun aktiboa adierazten jarraitzera dei egiten dugu.
CAF trengintza enpresaren aurrean, elkartasuna Palestinarekin
CAF, Herria zurekin!
Batez ere herri sionista diruzalea.
CAFen lan egiten duenak zer esango du ba…
Okupazioan laguntzen duen bitartean objektibo militar zilegia da. Ez daitezela negarrez etorri gero, elkartasun eske.
Negozioa eta ekonomia eta nahi dena. Etika hor dago. Denak ez du balio.
Beren negozioa, beren ardura.
Gero lamentuak.
Herriaren etsai guztiak objetibo militar zilegiak dira. Gora Euslal Herria Askatuta!
Eta gora Sionisrael suntsitua!!