Brasilgo poliziak delitugileen aurpegiak ezagutzen dituen betaurreko bereziak erabiliko ditu

Betaurrekoek segundoko 400 aurpegi ezagutzeko gai diren kamara txiki batzuk dituzte. Aurpegi bakoitzaren datuak zerbitzari batera bidaltzen dira eta, han, datu baseko beste 13 milioi pertsona susmagarriren aurpegietako 46.000 puntu biometrikoekin erkatzen dira.

Sistemak 50 metroraino dauden aurpegiak ezagut ditzake jendartean. Sao Paulo eta Rio de Janeiroko segurtasun zerbitzuek erabiliko dute sistema berritzaile hau 2016ko Joko Olinpikoetako jendetzak kontrolatzeko.

NTAzNg==

Irudia | Robocop | Marcelo Braga | Creative Commons By SA