Bradley Manning: Wikileaksen eztarri sakona
- Bradley Manning 1987an jaio zen. 22 urte ditu.
- AEBetako armadako inteligentzia saileko analista da.
- Manning Armadako Ikerketa Kriminaleko sailak 2010eko maiatzean, komunikabideei informazioa helarazteagatik atxilotu zuen. Kuwaiteko kartzela militar batean izan zuten preso kargurik gabe.
- Free Bradley izeneko plataforma bat sortu da berari sostengua emateko. Aste honetan 21 manifestazio burutu dira bere askatzea eskatuz.
- Filtratu zuen lehen txostenean bideo bat zen. AEBtako armada helikoptero batetik zibil irakiarrei tiro egiten ikus zitekeen. Bideoa 2007ko otsailekoa zen. Wikileaksek 2010eko apirilaren 5ean argitaratu zuen bideo hori.
- 52 urteko kartzela zigorra izan dezake. “Aberriari traizio egitea” leporatzen diote.
- Pentagonoaren iritziz, Manning SIPRNet delakoan sartu eta milaka artxibo askatu zituen. SIPRNet-ak Petagonoko informazio eta posta elektronikoetarako sarbidea duen sare kodifikatua da.
- Manningen aurrekaria: 1969an, Daniel Ellsbergek Vietnamen AEBk hartu zituzten erabakien 7000 txosten (Top Secret modura katalogatua zeuden) argitara eman zituen.
Irudia | Bradley Manning: Wikileaksen ahoberoa | Ezezaguna | LGPL