“Boterearen Eraztunak” 2. denboraldia abuztuaren 29an, euskaraz ere bai

Boterearen Eraztunak, 2. denboraldia euskaraz abuztuaren 29an –

Boterearen Eraztunak, 2. denboraldia euskaraz abuztuaren 29anAbuztuak 29an PrimeVideo plataforman Boterearen Eraztunak (The Lord of the Rings: The Rings of Power) telesailaren 2. denboraldia estreinatuko dute euskarazko audio eta azpidatziekin. 8 atal izango ditu, lehen denboraldiak izan zituen atal kopuru berdina. 2022ko urrian hasi ziren 2. denboraldi hau filmatzen eta 2023ko ekainean bukatu zuten filmaketa. J. D. Payne eta Patrick McKay-k egindako gidoiak, J.R.R. Tolkien idazlearen eleberrien unibertsoan inspiraturik, Amazon Studiosek ekoitzia eta Amazon-en Prime Video streaming plataformarako sortua, 2022an pantailaratu zuten lehen denboraldia, eta inoiz egin den telesailik garestiena da. Amazonek 250 milioi dolarren truke erosi zituen telebistako eskubideak 2017ko azaroan. Amazon Studiosek ekoitzia esan bezala, Tolkien Estate and Trust, Harper Collins eta New Line Cinema enpresekin lankidetzan, Juan Antonio Bayona (2 atal), Wayne Yip (4 atal) eta Charlotte Brändström (2 atal) izan zituen zuzendari lehen denboraldian. 2024ko abuztuaren 29 honetan estreinatuko dute esan bezala, mundu osoan, euskaraz ere bai, hemen euskarazko trailerra ikusi nahi baduzu.

Euskarazko trailerra

+

Boterearen Eraztunak euskaraz

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude