Bosniarrek 95eko sarraskia oroituko dute gaur
Hamalaugarren urtez oroituko dute Bosniarrek, gaur, Srebrenicako masakrea. Bosnia-Herzegovinako gerratearen bukaera aldera gertatu zen hilketa masibo hau eta, 14 urte joan badira ere, oraindik ez dituzte identifikatu odol hotzean akatutako bosniar guztien gorpuak. Horregatik, gaurko egunean, urtero, ehortzi egiten dituzte urtean zehar identifikatu ahal izan dituzten senideak. Potoçari hilerrian ospatuko dute bosniar musulmanek oroipen ekitaldi hau.
Jugoslavia ohia desegin zenean serbiarrek herrialde batetan batu gura izan zuten bere herria. Garai berean -1992. urtean- bosniarrek Bosnia-Herzegovinaren independentzia lortu zuten erreferendum bidez. Honek arazo larria ekarri zuen, serbobosniarrek ez baitzuten independentzia onartu. Bosnia-Herzegovinak armada sortu zuen –ARBiH– eta Serbiak, erantzun gisa VRS ejertzitoa sortu zuen. Serbiarrek independentzia lortu berria zuen herrialdearen parte handi bat okupatu zuten eta, ondorioz, Kroazia bosniarren alde agertu zen. Gauzak honela, 1995ean NBEak azken hauen alde egin zuen ere eta, urte bukaerarako, gerratea bukatu egin zen. Hiru urteko guda honen azken Uztailean, gerra amaitu baino 5 hilabete lehenago, izan zen Srebrenicako masakrea. VRSak NBEak babestutako zonalde horretan sartu eta 8.000 gizonezko tirokatu zituzten –haur, heldu eta zahar-.
Errudun batzuk epaitegietan
Askotan galdetzen diogu geure buruari zergatik den hain zaila odolzale batzuk kondenatzea. 30 bat lagun izan dira auzipetuak dagoeneko, baina, bakarra baino ez dute erruduntzat jo oraino: Radislav Krstic. Militar honek ez zuen keinu txikiena ere egin epaileak zera irakurri zuenean: “Epaitegi honek erruduntzat jotzen zaitu 30.000 bosniar musulman deportatzearren eta, 1995eko Uztailaren 11tik 17ra bitartean hilketa masibo antolatuetan parte hartzeagatik”.
Auziperatu ezagunetarikoa Slobodan Miloševic, Serbiako eta Jugoslaviako presidente ohia izan zen; tamalez, heriotza heldu zitzaion genozidioaren errudun izan zen ala ez argitu baino lehen. Radovan Karadžic La Hayaren kontrolpean dago eta Ratko Mladic militarra, oraindik, ez dute harrapatu.
Ehorzketa masiboak
Ahalik eta modu soilenean ospatzen dituzte urteroko Uztailak 11ko ehorzketak, desagertutakoen senideek. 2003an, Potoçariko Memorial Centre-an identifikatutako lehen 603 biktimak lurperatu zituzten; 2005ean, hamargarren urteurrenean 610 lagun ehortzi zituzten eta, Serbiako presidentea den Boris Tadic ere bertaratu eta “hunkitu” egin zela esan zuen. Theodor Meron, Nazioarteko Auzitegi Penaleko zuzendariak Karadži? eta Mladi?-i laguntza ematen ar idirenak gaitzetsiz ituen: “horiek ere badira errudun”.
Gaitza da identifikazioak egitea, hildakoak, askotan, zatitu eta zulo desberdinetara bota zituztelako. Hala ere, erabiltzen dituzten teknika berriei esker 2006an 505 izen-abizenekin lurperatu zituzten, hurrengo urtean 465, iaz 308 eta gaur, 534 lagunei emango diete azken agurra.