Bo hizkuntzaren azkena
Bo hizkuntzaren azkena –
Hainbat eta hainbat urtez hiztun bakarra izan zen Boa. Gurasoak hil zitzaizkionetik, ezin zuen inorekin hitz egin. Ostiraleko Berriaren notizian irakur zitekeenez, “hala ere, umore ona zuen, eta irribarre zabala; barre itsaskorra zuen”.
Aka-Bo
Hizkuntzalari batzuen arabera neolitikotik hitz egin zitekeen bertan eta munduko hizkuntza zaharrenen artean kokatzen zen. Uste denez hizkuntza Afrikan sortu zen. 2009ko azaroan desagertu zen Aka-Kora hizkuntzaren senidea zen eta Anvita Abbi irakasle eta hizkuntzalariak 2.500 hitzezko hiztegi bat sortzea lortu zuen.
Informazio gehigarria
Survival International atarian
Irudia | Aka-bo hizkuntzaren azken hiztuna | Ezezaguna | LGPL