Bioko irlako bubiak dira
Ez da ohiko argazkia: Eusko Legebiltzarreko mahai baten bueltan sei gizon-emakume beltz eta hiru legebiltzarkide abertzale. Espainol jatorrean gauzatu zen bilera. Bubiei buruzko gako batzuk dituzu hemen.
Irudi arrotza eskaintzen zuten azal beltzeko gizon-emakume dotoreek legebiltzarreko korridoreetan. Nortzuk diren? Bubi herriak Espainian duen erbeste ugariko (35.000) kideak, eta Movimiento para la Autodeterminación de la Isla de Bioko (MAIB) mugimenduko ordezkariak. Haien nahia Bioko irla penintsulako Ekuatore Gineatik autodeterminatzeko aukera izatea da, izan ere irla kanpoko lurretan gehiengo diren Fang etniakoen diskriminazioa pairatzen dute. Elkarren berri eman zieten atzo legebiltzarrean.
Honorato Maho Chuaha, MAIBeko presidentea:
- Bioko irla Ekuatore Ginearen menpeko lur zatia da. Malabo hiriburua dago bertan. Irlako bizilagunen gehiengoa Bubia da, eta haien hizkuntza propioa dute, espainolaz gain.
- Espainiatik 1968an askatu zen Ekuatore Ginea. Boterea M.N.B.Ñ. Ndong gizonak hartu zuen, Fang etniako bera. Bubi herriaren aurkako sarraskia hasi zuen.
- Gaur agintean Fang etniako Teodoro Obiang N.M diktadorea dago. MAIB Bioko Irlaren Autodeterminazioaren aldeko mugimendua legez kanpokoa da (1993an sortu zen).
- Petrolioa (1996an aurkitua) eta gas naturalaren esportazioa da Ekuatore Gineako ekonomiaren funtsa. Estatu Batuak, Txina eta Espainia dira hartzaile nagusiak. Per Capita Errentan lehenbiziko 50en artean dago, baina Giza Garapenaren Indizean 136garren187tik.