Biodibertsitatearen babesak giza biziraupenarekin egiten du talka


Garapen jasangarriak ez du naturaren eta gizadiren arteko elkarbizitza onartzen. Hori da John Terborgh biologo eta kontserbazionismoaren nazioarteko guruak baieztatzen duena. Bere liburuan, “Requiem for nature“, Terborghek mundu mailan finantzatutako indar armatuak proposatzen ditu, ongi prestatuak eta parke naturaletan atxilotzeko eta ordena eta diziplina ezartzeko gaitasunarekin. Garai kolonialean sortutako parke afrikar gehienak Terborgh proposatutako atzerako irizpideak jarraituz sortu ziren. Horrela gertatu zen 1925ean, Alberto lehenak, errege belgikarrak bere izena zeraman parkea sortu zuenean. Parke horren helburua mendi-gorilentzako santutegi bat sortzea zen, oreka naturala urratu zezakeen edozein giza-jarduera debekatuz.

Alberto Parke Nazionala, egun Virunga Parkea, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean dago eta mugakidea da Ruanda eta Ugandarekin. 1979.urtean UNESCOk gizadiaren ondare izendatu zuen 8.000 kilometro karratu inguru dituen parkea. Euskal Autonomi Erkidegoa baino eremu zabalagoa duen Parke Naturalak munduko biodibertsitate aberatsenetako zonaldea da. Bertan, eremu oso ezberdinak aurki daitezke: padurak, sabanak, mendi-belardiak, ohian tropikalak, glaziarrak edo sumendiak bezala. Erreserba honetan aurki daitezkeen animalien artean herrialdearen ekialdean bizi diren mendi-gorilak edo, iparraldean, Eduardo lakuan, bizi diren hipopotamoak dira garrantzitsuenak, biak iraungitzear.

Azkeneko urteetan herrialdeak hiru gerra bizi ditu jarraian: Kongoko lehenengo eta bigarren gerra eta Kivuko gerra. Gatazka armatu horiek ondorio larriak ekarri dituzte munduko biriki nagusienetarikoentzat. Inguruko ezegonkortasun politikoaren ondorioz, asko dira zonaldean bizi diren iheslariak Ruandaren eta Ugandaren babesarekin. Iheslarien migrazioak eta hazkunde demografikoak parkeko eta inguruko populazioa hiru milioietatik gora kokatu du. Pertsona horien guztien bizirauteko aukera bakarra parkea bera da, oreka naturalarenganako ondorio oso larriak ekarri dituena. Horren adibidea Alberto lakuaren biodibertsitateak jasaten duen egoera da: hipopotamoak ia guztiz desagertu dira eta horrek lakuaren birsortze gaitasuna zauritu du, arrain askoren bizitza ezinezkoa egiten. Vanliky izeneko biologoaren ikerketen arabera, 700 baino piragua gehiagoren arrantzek lakua akabatuko lukete. Egun, milaka piragua daude ur horietan arrantzan.

Botere kolonialak lakuko arrantzak arautzeko Vitshumbi kalaren sormena onartu zuen kooperatiba eran, estatuak kendutako lurren truke. Baina, kudeatzaileen ez-ordainketek arrantzaren liberalizazioa ekarri zuten. 1994.urtean zonaldeak jaso zituen errefuxiatuek arrantzaren gaineko kontrola asko zaildu zuten. Egun, arrantza ikuskarien arabera, onginahitsu eta soldatarik gabe ari dira lan egiten, ordainketaren baten zain. Bitartean, parkeko biztanle asko janari faltagatik lurra lantzen hasi dira eta gizon zurien jarreraz kexatzen dira: lagunduko zutenaren hitza eman zuten, sorostegiak, eskolak eta errepideak eraikiko zituztela esan zuten baina ez dute beraien hitza bete. Ondorioz, batzuek parkearen existentzia ezeztatzen dute: hitza bete ez izanak lekukoen eskuetan uzten ditu lurrak, zonaldetik jateko eskubidea berreskuratuz. Ez dute lanik lortzeko aukerarik eta, lekukoen arabera, eskolen eta lanpostuen sormenak bakarrik aldendu ditzake parke barruko arrantzatik eta laborantzatik. Baieztatzen dute parkea atzerritarren interesen arabera kudeatzen dela, bertakoak salatuz parkean bizirauten saiatzeagatik.