Biden-en osasun egoera, Getxoko ikastola eta zentsurak
Biden-en osasun egoera, Getxoko ikastola eta zentsurak. –
Joe Biden, Estatu Batuetako presidentearen osasun egoera mentala tamalgarria da. Bere prentsaurrekoetan ematen dituen erantzunak zentsugabeak dira; dementzia sufritzen hasia dagoela argi dago. Bere erorikoak ere tamalgarriak izan dira. Baina oso-oso deigarria da komunikabide gehienen isiltasuna.
Are gehiago, Donald Trump-ekin alderatzen badugu. Bere osasun egoera, askotan jarri zuten zalantzan bere agintaldian. Kargugabetzeko arrazoi bezala planteatu zuten. Baina Joe Biden-en egoera kaxkarra, ordea, oso-oso-oso agerikoa da.
Donald Trump-i egurra ematen zioten, egunero-egunero. Prentsa oso txarra zuen Europan eta Euskal Herrian. Komunikabideek [Trump=Txarra] berdinketa etengabe planteatzen ziguten.
Horrela, jendeak duen iritzi kritikoa oso mugatua dagoela argi dago. Komunikabideek jendearen iritzia bideratzen dute.
Niri Biden-en egoerak pena ematen dit. Etxean, nagusiren batek dementzia sufritu badu, ondo jakingo du zein tristea den egoera honen lekuko izatea.
Norberaren pentsaera edo ideologia alde batera utzita, gizon hori ez dago presidente izateko moduan. Ez AEB presidente izateko, ezta bere auzo-komunitatekoa ere.
Bestalde, aste hontan, Getxoko ikastola batek bere inauteri jaia bertan behera utzi behar izan du. Arrazoia: Afrikar mozorroa aukeratu zuten aurten. “Azalak elkarteak” gutuna bidali zuen eta arrazakeria zela adierazi zuen. Antza denez, [inauterietan afrikarrez mozorrotzea=arrazkeria].
Jadadik, Kanadako presidenteak barkamena eskatu behar izan zuen duela urte batzuk, bere gaztaroan aurpegia beltzez margotu zuelako mozorro jai batean. Izugarria iruditzen zait: Beste edozein mozorro onartua badago, zergatik beltzez mozorrotzea da iraingarria? Akaso ikastolan afrikarrez barre egiteko asmoa zuten? Espero dut ezetz, baina zintzoki, ez dut uste.
Kasu bietan -Biden eta Getxokoa- zentsura bizi-bizirik ikusten dut. Mozal legearekin zerikusirik ez duen zentsura.
Zuzentasun politikoaren mozal legeari EZ!!!!!! Esnatu gaitezen, tentelduta gaude eta!!!!
Mesedez, faborez eta arren! Ez ditzagun inportatu mundu angloan nagusitu diren lerdokeriak! Ezin garela afrikarrez, txinatarrez, eskimalez edo estralurtarrez mozorrotu? Ezta emakumez ere, orduan… Ez jarraitu zentzugabekeriari!!
Afrikarrez mozorrotzea planteatu zuten??? Azaldu dezakezu argiago zer planteatu zuten zehazki? Zeren, nik dakidala, ez dago afrikarrez mozorrotzeko modurik. Mozorroek ageriko itxura adierazten dute, eta ez dut irudikatzen ageriko itxuraren ezaugarri bakar bat ere ez norbait afrikarra dela adierazteko (ezta azalaren kolorea ere).
Ez ote da izango, beltzak basati moduan agertzen dituen mozorro tipikoa planteatu zutela? Zeren hori bai baita arrazakeria.
Baina, zergatik ezin gara “beltzez” mozorrotu? Mozorro guztiak oinarritzen dira estereotipoetan; eta zer, zein da arazoa? Norbait “ofenditzeko” beldurrari nagusitzen utziz gero ezin izango gara inoiz ezertaz mozorrotu.
Beltzak basati moduan agertzen dituen mozorro tipikoa, zein ote da??? Eta zuriak bakero basatiaz janzten duena, ez al da arrazakeria? Eta vikingo zoroak, haragi eta odol grinaz???
Herri honetan ez da lelo gehiagorik kabitzen.
Antiinperialista progreek barruraino irentsi duten anglo-inperialismo kulturalaren ajeak.
Ni antiinperialista progrea naiz, eta ergelkeria deritzot beltzez ezin mozorrotze honi.
Kolonizazio kultural yankia da hau.
Baina Trump ez zen klubaren parte. Aberatsa bai, baina klubaren parte ez. Trump tropak ateratzen Alemania, Afganistan eta Iraketik, Biden gerra Europara ekartzen, hauteskundeak lapurtzen…
Guri euskaldunoi handi gelditzen zaizkigu arazo hauek. Baina penagarria da ikustea zenbait euskaldun Biden odoltsuaren jarraitzaileak direla.