Bi politikari berezi Europan: Zelenski eta Puigdemont!
Bi politikari berezi Europan: Zelenski eta Puigdemont! –
Bata borroka armatuan; eta bestea armarik gabekoan. Biak, ordea, independentzia lortu nahian, Ukraina eta Kataluniarentzat. Bietan gazteena, NATOren babespean; eta bestea, EBren nazioarteko babes askirik gabe. 2014tik Ukrainaren hego-ekialdean gerra ezkutukoan, eta gerra agerikoagoan 2022ko otsailaren 26tik hona, Ukraina osoan. Puigdemont 2016ko urtarrilaren 10ean presidente egin zutenetik hona, armarik gabeko gerra politikoan Katalunian, aberrian zein erbestean, eta biak ala biak, nor bere herrian, politikari garrantzizko; bata, munduko geopolitika globalean partida jokatzen; bestea, tokikoagoan, Europan, nahita ere, behar bezala ezin jokaturik. Artikulu honetan Zelenskiz eta Ukrainaz arituko naiz, eta honen hurrengoan, Puigdemont eta Kataluniaz.
Ukrainakoa, lehenik eta behin, tragedia handi bat da. Nik dakidala, SESB desegin ondotik, 1991ko abenduaren 1ean egindako independentziari buruzko erreferendumean, herritarren %90,3k independentziaren alde bozkatu zuten. Beraz, Donbassen ere bai. Harrezkero, gauza asko gertatu dira, batez ere 2014tik hona, eta zer esanik ez, 2022ko otsailaren 26ko Putinen Errusiaren inbasiotik hona. Industria militarrean interesak dituztenek eta beste elite batzuk kenduta, denok nahi dugu lehenbailehen amaitzea eta, jakina, ez zabaltzea. Politikoki onena gauzak erreferendumen bitartez erabakitzea izango litzateke, baina NATO ere guztiz inplikatua dagoenez, azken buruan, militarrek erabakiko dute herritarrek zer nahi duten. Ni neu Ukrainaren independentziaren alde nago; horixe opa diot: gaur egungo geopolitikan nazio bat burujabe izan daitekeen maila horixe, Kataluniari bezala.
Hori esanda, nire hipotesia da Zelenski, Europaren Mendebaldean sumatutako “askatasunak” -merkatu kapitalismoa, kritikagarritik asko duena baina hainbat herrialdetan erakarmena sortzen duena aurrerapen materialengatik eta askatasun formalengatik- edo berak segur aski hobeki ezagutzen duen Errusiaren orbitako herrialdeetako askatasun eskasiak eraman duela, adore handiz, Ukraina independentearen bandera altxatzera, ez Ukraina kulturalki eta linguistikoki ukrainartu nahiak, nahiz eta horretan ere lagunduko duen gerra honek. Aitortzen dut bildu dudan informazioak hipotesiak formulatzera behartzen nauela nahitaez, eta ez tesiak.
Andrew Roberts historialari britaniarrak W. Churchillekin alderatu du Zelenski. Ez dakit ziur zergatik. Chamberlainek ez zuen asmatu Alemania geldiarazten Hitlerri lur-kontzesioak eginez, eta Europaz jabetu nahi zuen Alemania militarizatuari aurre egiteko Churchilli eman zitzaizkion botere guztiak eta hark jakin zuen gerra-gizon ona izaten, eta alemanen bonbardaketen pean ez kikiltzen, eta AEBen laguntza eskuraturik gerra irabazten; bai, jakina, URSSen laguntza ezinbestekoarekin. Eta Churchill bera izan zen 1946ko martxoaren 5ean, burdinazko hesiaren metafora estrainekoz aipatu zuena, eta URSS etsai politiko eta ideologiko gisara aurkeztu zuena, eta gertatutako aldaketa politikoak gorabehera, orduko nazioarteko aliantzek, funtsean, jarraitzen dute egun ere indarrean -Txinaren eta gorabidean diren estatuen eragina gutxietsi gabe-; hori bai, egungo Vladimir Putinen Errusia ez da lehenago bezala munduko ezkerraren erreferentzia, baizik eta estatu kapitalismo autoritario bat, eta Zelenski pertsonaia famatua bilakatu da Putinen Errusiaren inbasioa pairaturik, hari kontra egiten jakiteagatik NATOren laguntzarekin; beraren agintepeko Ukrainak erakutsi duelako gai dela Errusiarekin luzaroan gerran aritzeko. Kostu izugarriarekin!
Zelenski 1978an jaio zen Ukrainako hiri handi batean. Aita Ekonomia Institutuan zibernetika eta hardware informatikoko departamentuko irakasle eta zuzendari izan du, eta ama, ingeniaria. Biak jatorriz juduak. Zelenskiren aitona bat infanteriako soldadu izan zen, eta koronel maila lortu zuen Armada Gorrian Bigarren Mundu Gerran; Zelenskiren birraitona eta haren hiru anaiak berriz, holokaustoan hil zituzten. Beraz, familia judu, errusiar hiztun, eta arlo zientifikoan lan egindakoan hazia eta hezia da.
Jaio zen hiria nagusiki errusiar hiztuna da. Ukrainaren hego-ekialdean dago, Errusiak egun okupatuak dituen eskualdeetatik nahiko hurbil. Munduko burdin meategi handienetakoa du. Nabarmentzekoa da ikus-entzunezkoen industriari dagokionez, ongi hornitua dagoela hiria, eta Zelenskik arlo horretan lan egin duela. Telebistan, urteetan egindako programa bati esker lortu du bereziki famatua izatea, eta zinema- eta antzerki- eta telebista-gizon izanak eman zion aukera alderdi politiko berri bat sortu eta 2019ko hauteskundeetan, Petró Poroshenko presidenteari irabazteko -bigarren itzulian, %73,22 botorekin; hots, gehiengo osoarekin-.
Hamasei urterekin, Ingeles azterketa gainditu zuen, eta Israelen ikasteko hezkuntza-laguntza jaso zuen, baina aitak ez zion joaten utzi. Horrenbestez, jatorri judua bai, baina aitak ez zituen lotura judu horiek gehiago sendotu nahi izan semearen bitartez. Kieveko unibertsitatean zuzenbidean graduatu zen 2000an, baina ez zuen abokatu lanik egin; gorago adierazi bezala, aktore lanean jardun da nagusiki. Eta 1998tik 2003ra, antzerki talde bateko kideekin batera, denbora asko eman zuen Moskun, eta taldeak etengabe bidaiatzen zuen herrialde postsobietarretan. Horregatik uste dut Errusiaren menpeko herrialdeetan ikusitako egoera soziopolitikoak ez zuela batere xaramelatu Zelenski, baizik eta uxatu, eta Mendebaldearen xarma pitzarazi. 2019an presidente izendaturik, atzerrira egindako lehen bidaia ofiziala Bruselara egin zuen 2019ko ekainean, eta Europar Batasuneko eta NATOko funtzionarioekin bildu zen.
2022ko otsailaren 26an, tropa errusiarrek Kiev erasotu zutenean, AEBetako presidenteak eta Turkiakoak leku seguru batera joateko laguntza eskaini zioten, baina Kieven jarraitu zuen, bera paseoetarako ez zegoela aditzera emanik. Inbasioaz geroztik, dozena bat atentatu ahaleginetatik libratu omen da. Inork ezin dio ukatu ausardia eta adore itzela!
Eta inperialismo errusiarrak bostetan zapalduriko nazio ukrainiarrak zer-nolako bilakaera izanen du? Zelenski ukraineradun berria da -eskolan, bigarren hezkuntzan edo entzun omen zuen lehenbizikoz ukrainera-, eta ukraineran hobetzen ari omen da. Oraindainokoan ez da ukraineraren aldeko sutsua izateagatik nabarmendu. Hona kasu adierazgarri bat: 1991etik aurrera ukrainera da hizkuntza ofizial bakarra Ukrainan, eta errusiar aktoreek debekatua zuten Ukrainan errusieraz antzeztea; bada, Zelenski debeku horren aurka agertu izan da behin baino gehiagotan.
Errusiar inperialistek XIX. mendetik aurrera askotan debekatu dute ukrainera etxetik kanpora erabiltzea. Eta Ukraineko mendebaldeko hirietan ez baina hiriburu Kieven, eta hego eta ekialdeko hirietan, eta esan bezala Zelenski jaio zen hirian, errusiera izan da nagusi 2022ko inbasiora arte. Handik hona jaitsi egin omen da errusieraren erabilera, eta igo ukrainerarena. Independentziarekin uste izatekoa da asko indartuko dela ukrainera ahozko erabileran ez ezik denborarekin ukrainera idatzian ere.
Ez dakigu noiz eta nola amaituko den gerra anker eta kezkagarri hau, baina ematen du Ukraina benetan burujabearen sorreratik inoiz baino hurbilago egon gaitezkeela. Uste izatekoa da gerran laguntzen ari zaizkion estatuek gerra ondoko berreraikuntzan ere lagunduko diotela. Konpentsazioak ere eskatuko dizkiote, noski!
Bi politikari berezi Europan: Zelenski eta Puigdemont! Bi politikari berezi Europan: Zelenski eta Puigdemont!
Azterketa erabat okerra. Ukraina ez da herri zapaldu bat, baizik eta bere estatu horren barruan beste nazionalitate batzuk zapaltzen duen estatu nazi bat. Gaur egungo Ukraina errumanoak, eslovakoak, hungariak, iijitoak, Ukrainako errusierazko hiztunak gupidarik gabe determinatzen saiatzen den egitura korrupto eta autoritarioa da.
Erlijioaren praktika ere debekatu egin du Mirestutako Zelensky horrek.
Zergatik ez duzue onartu nahi Novorrussiako autodeterminazio erreferendumak?
Ukraina berez estatu plurinazional bat da, eta egiten ari diren gerra ez da liberazio gerra bere barruko nazionalitateen kontrako esterminio gerra bat baizik
Horregatik maidanitak ez dira identifikatzen Puigdemont eta katalanen Espainiarekin baizik.
Estatu-mafia batek (Errusiak) antzesturiko erreferendumak onartu esan nahi duzu? Gerra fronteak dituzten lurraldeenak, Donbass eta berriki armadaz menpean okupaturiko Zaporizhia eta Khersongo erreferendumak? Kanpaina eta erreflexio egunik gabe? Egin litezke erreferendumak, baina ez Ukraina eta Errusiaren artean hautatzeko, baizik eta Ukraina eta estatu libre independenteak eratzeko aukeraren artean. Donbass, oso eztabaidagarria bada ere, izan liteke autodeterminatzeko eskubidedun, baina ez Errusiaren atzaparretan sartzeko.
Ukraina gaur egun bere lurraldearen zati batzuk kanpoko armada baten menpe dituen estatua da. Plurinazionala da, Europako gainerako estatu gehienak bezalaxe. Bere barruko nazionalitateek ez dute Errusiaren armadarik bertan behar, ez eta Txeneniar kadirovitak, Wagner mertzenarioak, kartzeletatik atera berriko kainoi-haragia, eta ez Ipar Koreatik, Irandik edo bestettatik heldu armak.
Errealitatearen kolore bakarra ikus dezakezu, baina ez duzu asmatuko. Jakin nahi nuke nik orain, zertan diren aspaldiko eztabaidetan geopolitika eta horrelako arrazoi handiak aipatzen zituztenek zer irizten dioten orain delako gerrari, hain zuzen, Erramun horrek deskribatzen duzun egoera ez baitator bat orduko baieztapen askorekin.
Errusiak ez zuen bere armada txikituta ikusi nahi izanen halako lurralde batzuk Errusia-determinatzeko eskubidea defendatzearren. Ez Georgian, Txetxenian, Moldovan… dituen inperio-interesak ez badira.
Zelensky da egunero egunero bere herriaren aurrean agertzen dena, gerra hasi zenetik, eta mundua korritu duena laguntza eske.
Azkenik, Kursk eskualdeak ere autodeterminatzeko eskubidea bide du… Errusiaren eskutik ihes egiteko… hurrengo kapituluetan ikusiko dugu.
Mikel Haranburu gogor dabil bere Errusiaren kontrako gorroto neurrigabekoa zuritzen.Aspaldi gonbidatu nuen Ukrainian desertore baten ordez joateko Donbassera, baina ez dauka kupidarik eta horregatik deliberatu du bertan geratzea. Zelensky oso balientea izango da baina badaezpada britainiar nazionalitatea onartu du. Eta Donbassen bi erreferendum egin dira: Errepublika popularrak eratzeko eta Errusiar Federazioa batzeko. Eta Zelensky ostera bere liurraldeko populazio baten kontratako genozidio bat burutzen saiatu da.Zorionez Donbassen
milizia popularrak eta Errusiako indar armatuek ez diote utzi. Puigdemont ezin da partekatu Zelenskyrekin. Estimatzen ditut Pakoren artikulu gehienak baina hau barregarria da. Ukrainako maidanitek Puigdemont moduko
bat aspaldi eliminatuko lukete. Errusiako parte hartzea erabat justua eta humanitarioa da.
Eta Donbass eta Krimea sekula ez dira izan ukrainiar hiztunak. Bertako biztanleak ezin dira alderatu Catalunyako kolono españolekin. Eta are gutxiago Puigdemont Zelenskyrekin.
Ukrainan hauteskundeak ez dira egiten, autodeterminazio erreferendumak ez dituzte onartzen, Eliza ortodoxoa debekatuta dago, hizkuntza zapalkuntza oso gogorra da. Erregimen hau babesten dutenak genozidio baten konplizeak dira.
Puigdemonti buruz pentsatzen ari nintzela, kontraste moduan, Zelenski etorri zitzaidan burura. Puigdemont diplomazia-gizona, Bartzelona hartua zuten espainiar polizia eta guardia zibilen kargen beldur atzera egin zuena, eta ihes; eta, aldiz, Zelenski, gerra-gizona, errusiar tropak Kieven zirela, Biden eta Erdoganen laguntza-eskaintzei uko eginik bunkerren batean Kieven geratu zena. Kontrastea. Biak ere independentistak. Askoz gehiago estimatzen dut Puigdemont. Baina gerrak ere badaude, eta gerra-gizonak ere bai.
Hortik sortu zen bi artikulu egitearen ideia. Zelenskiri buruzko informazio pixka bat eskaintzen dut. Eta nahiak baino ez ditut aditzera ematen, besterik ezinean. Orain, gerran daude. Eta ez da erreferendumen garaia. Ez dakigu nola amaituko den. Badakit ez dela artikulu ona.
Ukrainieraren edo ukraineradunen patuaz ere pixka bat ikasi dut artikulu honen karietara. 1804an, errusiar inperioak (tsarrak) debekatu egin zuen ukrainera eskolan baliatzea. XIX. mendean, errepresio handia pairatu zuen. Ukraina mendebaldean, poloniera izan du aurkari eta hego-ekialdean, errusiera, eliteak batez ere. SESBen, teorian, errusieraz besteko hizkuntzak era batera edo bestera toleratu eta hein batean lagundu diren arren, gutxi gorabehera Espainiako 78ko Konstituzioak markatzen duena egon da indarrean: errusiera SESB guztian hegemoniko, eta gainerako hizkuntzak, beren lurraldean, neurri batean, onartuak.
Gauzak ondo, hurrengo astelehenean aterako da Puigdemonti buruzkoa.
Errusia herrialde inperialista bat da eta Ukrainia herri zapaldua eta hemengo sasi-abertzale-ezkertiarrek bestela pentsatu arren hori horrela da eta ezin da beste moduz jarri. Zer nolako aberrazioa tokatu zaigun guri! Ezker Abertzale deritzan adar horrek ustez erradikala dena bere kondaira odoltsuari dagokion geopolitika ezker-muturrekoa jarraiki herri zapalduen kontra lerratu egiten da, Ukrainiaren kasuan bezala.
Erramun, nik ez dut Errusiarekiko nire gorrotoa zuritu beharrik; Errusiak inbasioari uzten dionean, eta etxeko zulora itzultzen denean, nire jarrera aldatuko da. Zuk ni gonbidatu bai, zu hara borrokatzera joan, ordea… humanitarioa izan arren!
Utzi komikia irakurtzeari, mesedez; honez gero, bi urte eta erdi iraganik, mundu guztiak daki zer den Putin eta zer mafiosoa den, zenbat hilketa eragin duen (Nalvalny eta beste saldo handi bat). Mundu guztiak daki Zelensky ez dela munduko beste edozein agintari baino naziago, eta mundu guztiak ez daki zer deabru bilatzen duen “orain” Putinek Ukrainan, bere aitzakiak eta helburuak bertan behera aspaldi geratu baitziren.
Jendilaje mota oro borrokatzen ari da Donbassen, baina Donbastarrik ez da oraindik ageri, Errusiak jarritakoa ez bada. Beste hiru lurraldeetan bezalaxe. Erreferendumak ahaztuta daude aspaldi… 65 kilometroko armada-kolumna ere bai, hasierako usteak ustel, Zelensky ez zen erretiratu, NATO berpizkunde batean, herrialdeek beren arma aurrekontuak handitzen, NATOn sartzen…
Kursk Ukrainaren esku geratzen ari da; soldaduak azkenean desertatzen, populazioa Ukrainarren etorrera begi onez ikusten, eta Errusiako armada gero eta ahulago, buruak behin eta berriz ordezkatuta, orain Iranen dronerik eta beste armarik gabe. Izan dituzten galerak, beste 40 urtean ez dituzte beteko, ekonomia erabat kaltetua du Errusiak, 600.000 lagun hilik edo zauriturik, beste asko erbesteraturik… utzi ipuinak, mesedez. Eta utzi baieztapen sinpleak egiteari: Krimean eta Ukraina guztian ere Errusiera hiztunak izan dira, baina horrek ez dakar Errusiak bere menpe izan behar dituenik. Adibideak baditugu, hizkuntzari dagokionez, etxean bertan.
Ukraina zuk diozun bezain desastrea bada, zer interes klase du Putinek hura bere menpe hartzeko? Herrialde Baltikoei buruz ez diozu ezer, Poloniari buruz?
Eztabaiden hasieran nik honela idatzi nuen: “ikusiko dugu (Putin) nola ateratzen den sartu den zulo horretatik, bai eta Errusia bera zertan bilakatzen den ondoren ere.” Ez nuen bilakaera onik espero, jakina, eta orain berdin ikusten dut… Putinek ez daki nola atera sartu zen zulo horretatik; Ukrainak, nolakoa den ere, bai.
Ukrainiera ere debekatuta egon zen Austria hungariako inperioan eta baita Polonian ere. Eta maidanitek debekatu egin dituzte beste gainerako hizkuntza guztiak. Ukronaziek salatzen dutenez Eslovakiako populazioaren zati bat desukranizatu egin omen dute eta beraz arazo hori konpondu egin behar dite.Mendebaldeko ukrainiarrak praktikan beste herrien zapaltzaileak dira.
Eta Kursken, Donbassen bezela armada ukrainiarra zibilakak atzen ari da.
Herrialde baltikoetan eta Polonian giza eskubideak ez dira errespetatzen. Nazismotik hurrean daude.
Zergatik ez duzue,
sasi abertzaleok, herrialde horietan egiten duten moduan falangistek antolatutako Dibisio Urdina homenajeatzen? Hala, koherenteak izan zaitezte eta hasi.
Zapaltzaileak, herri inbaditzaileak, hizkuntza hiltzaileak, errusoak dira eta ukraniarrak beti izan dira zapalduak. Herrialde Baltikoak eta Polonia nazismotik hurbil daudela? Hori da noski Putinek hartuko lukeen aitzakia bertako herriak inbaditzeko eta zapaltzeko. Borrero batek erabiltzen duen arrazoia, bere desarrazoia munduari aldarrikatzeko.
Sasiabertzaleak inperialismoaren aldekoak dira, zu Errusoen inperialismoaren aldekoa zaren bezala, Ekai Centerreko txotxongiloa izango bazina bezala. Espainolak errusoak dira eta ukrainiarrak euskaldunak, hori edozeinek ikusi dezake. Eta noski naziek eta boltxebikeek bat egin zuten, zertarako? Polonia eta herrialde Baltikoak konkistatzeko.
Ukrainiarrak euskaldunak dira eta española errusiak…barregarriak zarete.
Ondorioz Pradales Zelensky da eta Sánchez Putin. Eta zuen moduko abertzaleok hasiko zarete Espainiaren kontrako gerra bat egiten NATOren laguntzarekin,Azov eta Pravy sektor moduko taldemilitarrak antolatzen
Puigdemont Zelenskyrekin parekatu ondoren, beste hainbeste egin beharko duzue Pradalesekin…
Propaganda gehiegi Irensten duzue gauza onetako.
Egizu artikulu eder bat Erramun, Putinen gorazarrezkoa. KGVn zer-nolako talentua erakutsi zuen; nola hainbeste urtean botereari atxiki-atxikia jarraitzen duen, lider peto-petoa dela erakutsiz; nola jokatu zuen Txetxenian eta; zein metodo ederrez akabatu dituen disidenteak; zergatik Bielorrusia kenduta, SESBen egondako gainerako herrialdeek higuina dioten…gustura irakurriko dugu!
Ez dut ulertzen euskaldunok zergatik gorrotatzen duzuen Errusia. Errusiar Federazioa bakarra izan zen ETA ez kondenatzen Nazio Batuen asanbladan 11Mko atentatuak izan zirenean. Errusia izan da Pablo González Poloniako kartzelatik atera duena eta beraz GURE naziokideari,Ana Goirienari eta bere umeei atseden pixka bat eman diona.Sobietarrak izan ziren laguntza militarra eman ziotenak Euzko Jaurlaritzari 36-37ko gerran. Errusia izan da autodeterminazio erreferendumak onartu dituen bakarrenetarikoa. Errusia izan da Txetxeniako terrorismo islamikoa menderatu duena.
Higuina dietela herri baltikoetan?
Hoiek dira nazien kolaboratzaileen oinordekoak. Francok ere higuina zion Errusiari.
Euskal parametroetan aztertu ezkero Errusia maiatzeko arrazoi ugari daukagu. Falangisten ondorengoen zaborra irensten badugu ordea, españolitoekin batera diskurtso errusofoboa eta arrazista errepikatzen ibiliko gara.
Errusia gorrotatu inolaz ere. Baina klaro jakin behar da koherente xamarra izaten. Euskal abertzale batek ezin dezake bat egin kanpoko inperialismo batekin eta abertzale izaten jarraitu. Errusoek herriak jan eta irentsi egin dituzte historian zehar, Siberia eta inguru herrietako lurraldeak bereganatu dituzte konkisten poderioz eta hori orain gure sudurren gertatzen ari da Ukrainiako kasuan. Eta Errusia bezalako erasotzaile-inperialista bat defendatzea ez da koherentea euskal abertzale izaerarekin.
Nik ulertzen dut hemen Euskal Herrian ezker inolaz ere abertzale baina deitura hori daramana dugula gure artean eta horregatik modu surrealista batean Sobiet Batasuna eta baliokideak erreferente duten sektario piloa dagoela gure artean. Baina abertzale batek ezin ameti dezake inperialismo errusoaren ekintzak ezker sasiabertzalea kinta kolumna bat delako euskal abertzaletasunaren barruan.
Naziak eta boltxebikeak batu egin ziren Polonia, Besarabia, Letonia, Lituania, Estonia eta Finlandia elkarren artean errepartitzeko. Eta oraingoan ezker-eskubi muturrekoek bat egiten dute Putin inperialista kriminalarekin. Anti-fatxismoa da boltxebikeen konsigna azkenean fatxistekin paktatzen duten arte. Baina euskal abertzale batek ezin du inondik inora Errusia erreferentzi bezala hartu. Errusoak espainolak dira eta ukrainiarrak euskaldunak zentzu nazional baten ikuspegitik eta horretan erakusten du ezker abertzalea abertzale ez dela, Errusiarekin bat egiten duenean.
Auzi honetan ematen du Errealaren eta Athleticen arteko lehiaz ari garela.
Sobiet Batasuneko nazio eta hizkuntza politika nahiko gorabeheratsua izan zen, kontraesan dezenterekin, Leninen “korenizaziotik” (administrazioko eta Alderdiaren lekuan lekuko zuzendari guztiei bertako hizkuntza eta kultura ikasaraztea, alfabetatze-kanpainak tokiko hizkuntzetan egitea, literatura nazionalak berreskuratzea, prentsa, irakaskuntza…) Stalinetik aurrera berpiztutako nazionalismo pan-errusiarrera… Edonola ere, Ukrainar nazio-estatua, bere hizkuntza batu eta normalizatuarekin, bere lurralde-zabalerarekin, onerako zein kalterako, Sobietar aroaren zorduna da.
Izan ere, Ukraina independenteak oinordetzan jaso zituen Sobiet Batasunak Poloniari kendu zion koxka bat (Poloniak bere aldetik 20ko urteetan sobietarrei inbaditu ziena), Leninek erantsitako Donbasseko eskualdea, Khruxev ukrainarrak 50eko urteetan “oparitutako” Krimea… Hortaz gain, nahi duzuena esan dezakezue baina, Odessa, esaterako, errusiar hiri bat da, bertakoak ukrainarrak ere izanda.
Estatu Batuek eta bere sateliteek Errusiari hainbat promesa egin zizkioten, honen segurtasunari buruz. Banan banan, emandako promesa guztiak jan egin dituzte. Are gehiago, milioika dolar inbertitu dituzte Estatu post-sobietikoetako gobernuak eta eliteak Errusiatik aldendu eta interes angloamerikarretara erakartzeko. Milioika dolar eta milaka ukrainarren bizitzak xahutzen ari dira helburu horrekin.
Joko horretan Zelenski ez da buruzagi abertzale bat, txontxongilo bat baizik. Pentsa zeinen penagarria, herri bateko politika puntu honetara jaistea: aktore eta enpresari bat, famatua egin zena telesail batean Ukrainako presidentetzara iristen den irakasle arrunt baten papera antzezteagatik. Edozein modutan, Zelenskik hauteskundeak hain tarte handiarekin irabazi omen zituen, hain zuzen, Ekialdean BAKEA lortzea zin egin zuelako. Hala ere, Errusiarekin akordioa sinatzekotan zegoela, dirudienez zerbait ere gertatu zen: Mendebaldetik deia iritsi zitzaion, “Eutsi zak, geuk lagunduko diagu”.
Gerora gauzak ikusita argi gelditzen da marxista-leninistek eta leninek barne nazio zapalduen arazoa erabili zutela hain zuzen botere iraultzaileari laguntza emateko. Nazio zapaldu batek anka egin nahi bazuen edota bere erara eratu nahi bazuen iraultzaile batasunaren barnean noski militarki okupatzen zen edota errepresaliatu. Hori bai, Sobiet Batasunean politika sistematiko bat egin zen Baltiko aldeko herriak eta Ukrainia deserritzeko eta errusiarrez betetzeko. Hau da, nola Urriko Iraultza Errusian egin zen zarismoaren inperialismoaren norabidea, errusifikazioa, aurrera eraman zen.
Niri bost axola dit errusiarrei egindako promesak, Ukrainia herri bat da eta inbaditua izan da eta errusiarrei egindako promesa horiek aitzaki badira inbasio hori egiteko, hainbat oker. Hemengo ezkertiar muturrekoak oso sentiberak dira gauza hauekin, baina Errusia herrialde inperialista bat da eta hori demostratu izan du Georgian, Armenian eta Txetxenian. Orain Ukrainian demostratzen ari da.
Zelenski buruzagi abertzale bat da bere herria defendatzen ari dena. Baina hemengo Putinzaleek hori ezin ametitu.
Nik azalduko dizut “zergatik euskaldunok Errusia gorrotatzen dugun”: Errusiar Federazioa ez da Euskal Herriaren lagun Katalunyarena baino gehiago, ETArekiko une bateko jarrerak ezer gutxi balio du gai horretan.
Pablo Gonzalez kazetaria espioi truke batez aterarazi du Poloniako kartzelatik. Ez du egin euskal kazetaria delako, Errusiaren aldeko “kazetaria” delako baizik. Ez baitzen bestela inolaz ere kezkatuko euskal hiritar batengatik, aldi berean, bi urteko “gerra” ekintzetan 100 baino gehiago kazetariri eraso egin diona bera, Errusia. Ez du askatu: atxilotu truke batez atera da, eta gero harrera egin dio Putinek. Kazetari baino gehiago dela ematen du…
SESB zenak laguntza emanen zion Eusko Jaurlaritzari, baina gaur egun, sobietarrik ez da munduan. Ahaztu leiendak eta nostalgiak: Errusia orain mafia huts bat da, 140 milioi lagun menpe harturiko egitura armatu mafiosoa. Prigozhinen Wagner “telegerra” antolakuntza permititu duena, estatu baten ez-izenean jardun zezan mundun erdian. Txetxeniako terrorismo islamikoa baino, Txetxenia bera (eta Osetia, eta Transnistria…) menderatu zuena.
Errusia da zure hitzetan “autodeterminazio erreferendumak onartu dituen bakarrenetarikoa” (bestea Bielorrusia dateke…)… baina ez, ordea, Ukrainaren estatuarena, honek inbasioari armaz erantzun diolarik ere…
Errusia da munduan eta mende honetan garrantzia izan nahi lukeen sasi-estatua, eta horretarako orain 60 edo 80 urteko geopolitika eskemak darabiltzana. Gerra antzinako moldean egiten duena, kainoi-haragi piloa bidaliz fronteetara. Erridikulua egiten ari dena, egunez egun ordaindu gabeko soldatapeko 1.200 soldadu galtzen dituena (eta besteari beste asko galarazten), urtetan metaturiko armada materiala alferrik xahutzen ari dena, tanke, hegazkin, ibilgailu, drone…, Errusiako populazioa erabat engainaturik daukana, Europa guztiari mehatxuka dabilena, eta abar.
Zergatik “gorrotatzen” dugun Errusia? Abiarazi zuelako “operazio militar berezi” bat bere harropuzkerian hauspotuta, mendez tronpatuta, eta oraindik kalkulatzen zailak diren ondorioak ekarri dituelako, helburutzat hartuta bi gai: Ukrainaren desnazifikazioa (kar, kar, kar) eta desmilitarizazioa (kar, kar eta kar).
Ukraina ez da herri bat inbaditua izan dena, Ukrainan agintean daudenak estatu kolpea bat eman zuten nazi batzuk dira. Horren ondoren gerra zibila piztu zen eta Europako eliteak eta estatubatuarrak nazien alde jarri ziren eta esterminio gerra bat abiarazi zuten Novorrussiako biztanleen aurka. Ukraina ekialdean autodeterminazio erreferendumak egin zituzten eta errepublika popularrak sortu. Maidanitek ez zuten onartu eta gerra sortu zen. Puigdemonten adibidea gertuago dago errepublika popular hauetatik.
Tamalez Catalunyan ez zeukaten nahiko gogo edo nahiko indarrik aurrera segitzeko.Donbaseko errepublikak eredugarriak dira euskaldunontzako.
Abertzale serio batek ez luke inoiz salatuko “estatu baten inbasioa” eta Aldi berean negar egin “estaturik gabeko herri bat” garelako. Foro honetako sasi abertzaleak estatuen mugak sakralizatzen ari dira. Barregarriak dira eta genoziden konplizeak.
Mikel Haranburu bere ohiko txakurkeriatan. Ez dauka frogarik Oihana Goirienaren senarra espioi bat dela frogatzeko, baina hala, bota du salaketa. Euskaldunen artean gezurra esatea gaizki hartzen zen ba…
Bai noski, Ukrainia ez da inbaditua izan, Putin ez da Errusiako presidente, eta errusoak roskillak oparitzen ari dira inguru haietatik. Errealitate printzipioari horrelako ostikoak emanez bizi zarete ezker-muturreko sektarioak. Eta fantasiazko mundu horretan oso pozik gainera.
Gero noski propaganda errusiarraren erretolika astindu gora eta behera, eta errusifikazioaren aldeko apologia lotsagabea. Donbass eta Tabarniako errepublikaren apologia farragarria. Espainolek inperioari buruz dadukaten aluzinazioaren antzeko esameskeri itzela da errusoek egin dutena Ukrainiako alderdi horiei buruz. Abertzaletik ez duzu tutik ere, zu errusiar inperialismoaren apologeta bat zara eta kitto. Eta Pablo Gonzalez noski Putinen laguna eta laguntzailea. A ze kanpaina agente erruso horren alde!
Errusiak egin zituen erreferendum antzespenak, ez bertako bizilagunek. Hala aitortu beharko zenuke.
Ukrainan estatu kolpea inork eman bazuen, hori Errusiari bost axola, ez behintzat inbasioa (Operazio Militar Berezia, kaka zaharra) egiteko adina. Ukrainan dauden Errusiarrak eta Donbasseko Errusiazaleak Errusiak jarri ditu han, beste hainbat errepublikatan egin duen bezalaxe. Gero Errusiarrak daudela eta defendatu “behar” izateko. Aitzaki hutsa. Ukrainarrak, kolperekin edo kolperik gabe, orain batu dira, Europatik asko borrokatzera itzuli dira, eta uneotan Zelenskyren jarraitzaile dira, nahi dituzun gorabeherekin, jakina.
Nire txakurkeria bakarra hauxe da: Polonian atxilotutako kazetaria, bi urtez kargurik gabe atxiloketa luzaturik eta frogarik gabe (zeren froga?) omen, nork eta Errusiak preso truke batean sartu zuen, espioi gehiagoren trukean hain zuzen, eta era horretan, Putinen harrerarekin, non eta Errusian geratu da libre… txakurra ez dakit, baina ergela ez naiz. Gezurrik ez dut esan; horixe besterik ez da Oihana Goirienaren senarraren pasadizoa.
Errusiak jo eta ke darrai bere operazio berezian, helburuak kasik ahaztuta, lur zati batzuk menpean hartu eta orain beste batzuk eskutik galduta, ez baitu deus onik atera, dena bere kalterako. Hori baldin bada guk abertzaleok behar dugun eredua, jai daukagu.
Jakin dezazun, abertzale serio batek ez du eredurik behar. Gauzak argi ditu, helburuak ere bai, eta horiek lortzeko bidea ahalik eta egokiena izan dadin saiatzen da. Mafia baten segidismoa egitea debeku da.
Rafael Poch batek. Pochek ez du hitz politik gaur egungo Errusiarentzat, ezta Putinentzat ere. “Operazio Bereziaren” helburu “desnazifikatzailea” ipuin hutsa dela dio, aitzakia, suntsipen handiko armak eta Osama Bin Laden harrapatzeko asmoa bezalakoa.
Hala ere, ezin ignoratu egoera honetara ekarri gaituzten nondik-norako eta saihets guztiak. Errusiaren motiboen berri jakitea ez da Errusia defendatzea.
2008, Bukarest. Estatu Batuek proposaturik, Ukraina etorkizunean NATOko kide izan ahalko da. Nahiz eta Ukrainako konstituzioak herrialdearen neutraltasuna aldarrikatu eta nahiz eta ukrainar gehien-gehienak NATOn sartzearen aurka zeuden. Probokazio hutsa, ea Errusiak nola erantzuten zuen.
Zenbat base militar dauzkate ba Errusiak, Txinak edota Iranek Bravo ibaiaren Mexikoko bazterrean? Zer gertatu zen Kubako Misilen Krisian? Hori ba.
Estatubatuar herritar bat munduko edozein lekutan arriskuan aurkitzen bada, Estatu Batuetako gobernuak bere indar armatuak bidal ditzake herritar bakar hori salbatzera. Estatu Batuek, albaniar-kosovarrak Serbiaren zanpakuntzatik askatu nahi zituela eta, Kosovo estatua sostengatu eta han beretzako base militar handi-handi bat jarri zuen.
Aldiz, Errusiar Federazioak ikusten duenelarik bere aldameneko estatuak miloika errusiar diskriminatua dauzkala (are gehiago, Ukrainako ekialdeko ukrainarrak urteetan bonbapean bizi izan direla), haiei laguntzea ez da kausa nazional zilegi eta ulertzekoa?
Istanbul, 2022. Errusiak eta Ukrainak akordioa izenpetu zuten, non, besteak beste, Ukrainak hitz eman baitzen neutrala izango zela. Baina orduan zeozer gertatu omen zen. Badirudi “Zeozer” horretan Boris Johnon izeneko bat egon zela tartean.
Gailur: ez dakizu ezer Ukrainaz, Donbas ezin da alderatu Tabarniarekin. Donbaseko biztanleak autoktonoak dira. Donbas Ukraina sobietarren sartzea Leninen erabakia izan zen. Donbaseko jendearen autodeterminazioaren kontra bazaude ez zara benetako abertzalea. Eta liskar honetan españolen jarrera bera daukazue.
Funtsean Francori eta Dibisio Urdinari ematen diozue arrazoia.
Eta berriro esango dizuet: sortu Zelensky moduko bat eta ekin Espainia inperialistaren aurka.
Genozidio baten konpliz
Ba bai ergela eta txakurra zara Haranburu. Poloniak ez du frogarik aurkeztu eta beraz zuk Poloniako zerbitzu sekretuek baino datu gehiago ez daukazu. Baina zure gorrotoa arrazoia erabiltzeko gaitasuna baino handiagoa da.
Eta foro honetako “abertzaleak” españolazo indokumentatu batzuk zarete.
Noski, errusiar inperialistek bere deserritze prozesua martxan jarri eta gero bai Herrialde Baltikoetan eta bai Ukrainian nola harritu Putinek Ukrainia inbaditzen badu bertako errusoen eskubideen defentsa duela aitzaki? Lehen lehenik asimilazio politika bat inposatu eta gero hori defendatu, ez dago munduan gauza koherenteagorik. Eta hemengo ezker-muturreko batzuk apuntatu egiten dira arrazoi polit horietara. Aberrazioek beti dute hala-nolako koherentzia eta bai halakoa da Mantangorriren mezuak duena. Niri bost axola didate munduko tratatuak: Errusiak Ukrainia inbaditu du eta bertakoek ez dute errusoak izan nahi. Hori da egia berdaderoa. Euskal abertzale batek berehalakoan jabetzen den horietakoa, gainera.
Erramun, Donbassen galdeketa demokratikoa egin zen eta Ukrainiaren independentzia irabazle atera zen. Putinek bertako errusofonoak hartu ditu aitzaki bertan kakanahasketa eragiteko eta gerora inbasioa justifikatzeko. Franco eta dibisio urdinari buruz ez dut ezer esan, beraz esango dut zure aluzionazioaren beste zertzelada bat besterik ez dela. Baina Franco eta Putinen antzekotasuna begibistakoa da, daltonikoa ez bazara.
Pablo Gonzalezen kasua Haranburuk argitu digu, Putinek erosi du bere askatasuna bere laguna eta kolaboratzailea delako. Froga argiagorik ez dugu behar agente erruso bat zela antzemateko.
Pablo Gonzálezekin ez zekiten zer egin Poloniako agintariek, ez dira gauza izan frogarik emateko eta azkenean tratu honen bitartez askatu behar izan duten.Dombasen ukronaziek garbiketa etniko bat eta genozidio bat egiten ziharduten. Eta Errusiar Federazioko armadaren eskuartzea hori ebitatzeko izan da. Ukrainan erreferendum bat egin zen SESBetik ateratzeko, eta Donbaseko errepubliketan ere bai. Demokratok erreferendumak onartzen ditugu. Edo Ukrainako erresisr hiztunek ez daukate eskubide hori? Eta ez daukate eskubiderik euren lurraldea ukronazien inbasiotik defendatzeko? Patetikoak zarete foro honetako sasiabertzaleak.
Pablo Gonzalez-i buruz beharrezkoa zen froga badugu eta gainera telebista kamara aurrean, Putinek eman zion bihotz-bihotzeko eskukada. Putinek askatu zuen bere lagun eta laguntzailea zelako. Froga argiagorik ez dugu behar. Donbasen errusoek genozidioa eragiten ari dira, harrapatu dituzten Ukrainiako herrialde guztietan bezala. Xehe xehe utzi dituzte Mariupol eta halakoak. Bai, Erramun, hemengo espainolen antzera, espainolen hiztunen defentsa eginez, hango errusiar hiztunen defentsan ari zara eta hori izan da Putinen aitzakia Ukrainia inbaditzeko. Espainolak eta errusoak oso antzekoak dira bere gehiengo-ustez-gutxituaren defentsan eta hor zu lerratzen zara buru belarri, inperialismoari laguntza eman nahiez. Eta noski Sabino Arana, “abertzale” hitzaren sortzailea eta abertzaletasunaren fundatzailea, Ukrainiarekin egongo litzateke.
Harritzekoa, ezta, Sobiet Batasunak errusiera hezkuntzako maila guztietan ezarri izana. Are gehiago, Varsoviako Ituneko herrialdeetan eskolan errusiera irakasten omen zen, baita Kubako goi-ikasketetan ere. Zergatik ez ote zuten irakasten, normala den bezala, mundu guztiak bezala, INGELESA, adibidez txikitatik Ingurumen eta Soinketa ikasgaietan? Bizitzaren misterioak.
Sobietar aroan, ordura arte batere ez edo oso gutxi idazten ziren hizkuntzak herritarrak alfabetatzeko eta irakaskuntza-hizkuntza bihurtu ziren, han-hemen errepublikak eratu ziren, nazio-eraikuntza prozesu propioekin. Deborarekin, eta Sobietar botere zetralaren ahultzearekin batera, buruzagi politiko lokalak indartu ziren, lekuan lekuko abertzaletasunaz baliatzen zirenak beren anbizioak asetzeko. Azkenik, Errepublika horiek independentzia eskuratu zuten, Sobietar konstituzio berberak aitortzen zien autodeterminazio eskubideaz baliatuz.
Iraultzaile komunistek herri eskubideak aitortu behar zituzten eta gero oinperatu. Estrategia bat da. Euskal Herrian berdin gertatu da: “independentzia eta sozialismoa” batera jarri behar izan dira, bestela karamelo “sozialista” ezin baidaiteke irentsi. Baina, noski, luzera begira, nortasun nazional batek irauten du ideologia sozialistaren gainean. Eta Ekialdean zein Balkanetan herriak independizatu egin ziren sozialismo-komunismoaren kontra. Prozesu horren azken taupada da Ukrainiari egindako eraso-konkista-nahia.
Putinek eskua eman ziola Pablo Gonzálezi, hori da Gailurreko ematen digun froga.
Jarraitu dezagun ba bide horretatik: Puigdemontek eta Pablok abokatu bera izan dute.: Gonzalo Boye.Polakoen interesa zen frogatzea Errusiak Catalunyako processa sustatu zuela. Argi dago beraz Puigdemont Putinen txontxongilo bat dela.eta funtsean bere helburua NATOko estatu bat desestabilizatzea baino ez zela.
Sabino Aranak garbi utzi zuen bere mezua:Liga de Vascos Españolistas sortu behar zuten.
Putin ez da ONG bateko buruzagia ez eta Abadia baten priorea, baizik eta Estatu inperialista baten presidente diktatoriala. Putinek Pablo Gonzalez askatu du ez bere bihotzak darion ontasunarengatik baizik eta Pablo Gonzalez bere apopiloa delako, bere langile bat. Zuk hori ez duzu ikusi nahi, eta ulertzen dut, oso gauza mingarria baita konprobatzea urteetan bere inozentziaren kanpaina egin eta gero nola Pablo Gonzalezen erruduntasuna filmatu egiten den, zuen antzekoak ipurdia agerian utziz.
Bai, noski, Erramun orain zuk abertzale lezioak emango dizkiozu Sabino Aranari. Falta genduena!
Pablo González ez da ezeren errudun. Amerikanoek presionatu zituzten Poloniako txakurrak aske utz zezaten. Eta españolak zuekin batera lerratuta daude ukronazien alde eta errusiarren kontra.
Zorionez Donbaseko miliziak eta Errusiar armada gerra justo hau irabazten ari dira.
Putinek askatu zuen Pablo Gonzalez eta bere bostekoa eman zion, hori da egia. Putinek ez ditu karitatezko obrarik egiten, bere agente bat askatu du. Espainolek uste badute Pablo Gonzalez agente erruso bat zela, ba arrazoia dute eta espainolak ala txetxenoak izan bost axola.
Errusoak gerra hau aspaldi galdu zuten eta orain ari dira ea aurpegia gordetzen duten. Baina Kurskeko ofentsibak izorratu ditu, zuretzat tamalez eta justiziarentzat ohorez.
Amonamantangorri: “Errusiaren motiboen berri jakitea”
Kubako misilen krisia orain dela 62 urte gertatu zen; munduan bi belaualdi pasa dira ordudanik; beste egoera bat zen, non AEBko batzuk zuzenki SESB erasotzea proposatzen zuten, lehenengo kolpea ematearren.
2008tik hona ere urteak pasa dira. AEBk Ukraina NATOn sartzea proposatu bazuen, Errusiak 2014an erantzun zuen, Krimea inbadituz. NATOk ez zuen kontraerasora jo, ez eta Ukrainak berak ere.
Operazio Militar Berezia dela eta, NATO ez da sartu bere indarrez erasotzera, baina Ukrainak indar guztiez erasotzea ere galarazi du hainbat hilabetez, hegazkinik eman ez, armak soilik Ukrainako lurraldean erabiltzeko agindu…
Blokeen mundua aspaldi aldatuz joan zen; Errusian Mendebaldeko enpresa asko sartuta zeuden, Errusia sistema kapitalistan sartua zen, sobiet eta ipuin horiek erabat baztertuta eta agintea mafia bihurtuta, eta, bestalde, Ukrainak arma atomikoak bere esku utzi zituen.
Motiboak? Batzuk diote geopolitikoak direla; nik galdetzen dut non dauden orain motibo horiek, zertan diren, Krimea baino beste lau lurralde beretzat lapurtu, konkistatu nahi dituelarik Errusiak. Donbass Errusiazaleen propagandan errusiatzat hartuta, baina Zaporizhia eta Kherson bere nahikeriaz eta kopeta handiz.
Amonamantangorri: “Aldiz, Errusiar Federazioak ikusten duelarik bere aldameneko estatuak miloika errusiar diskriminatua dauzkala (are gehiago, Ukrainako ekialdeko ukrainarrak urteetan bonbapean bizi izan direla), haiei laguntzea ez da kausa nazional zilegi eta ulertzekoa?”
Honela esanda, eta mutatis mutandi, pentsa genezake Espainiak zilegitasun osoa duela Katalunyan 155 artikulua ezartzeko, darabiltzan motiboak berdintsuak izanik. Are gehiago, Errusiak aldameneko estatuan ikusten duena, Espainiak bere estatuaren barnean ikusten duelarik. Espainiak Espainiarrak oso gaizki tratatuak ikusten ditu non eta autonomi esparru batean, ez estatu batean. Nola ez du bada, ezer egingo haien defentsan?
Jakina, Espainiak ez du Katalunya bonbardatuko, baina “a por ellos” ozenki aditu zen…
Istanbul 2022. Ukrainak NATOn sartzeari uko egin… Errusiak bera ere neutrala izango zela onartu ote zuen? Ala SKIE (CSTO) delakoan sartzeko gonbitea egin…?
Motiboak asko, arrazoirik eskas, batez ere bi urte eta erdi iraganik, eta uneko posizioak ezaguturik. Orain Ukrainak Errusiaren lurraldea erasotzen du, NATOren laguntzaz, jakina, eta Errusiak ez du defentsa onik… Gainera, Iranek droneak eta misilak bidaltzen jarraitzeari uko egin omen dio…
Zer espero zitekeen bestela? Ukrainak alfonbra gorria jartzea Tsar berriari, Moskoviatik Kiyvera, bere inperio humanista zabal zezan?
Sobietar aroan gauza asko egin zen; populazio moltsa handiak toki batetik bestera eraman edo joanarazi, errepublikak Moskoviak behar zuen maneran antolatu… Badaezpada, Sobietar aroak bukaera (azkarra, ezin azkarragoa) izan zuen, eta orain galde diezaietela Estonia, Letonia eta Lituaniari, Georgiari, Kazakstani… eta baita Finlandiari, Poloniari, Moldovari… zer nahiago duten eta nola bizi duten Errusiatik heldu den mehatxu etengabea.
Txakurra, ergela, abertzale ala espainolazo naizen, ezer gutxi inporta du gai honi buruzkoan. Ez du interesik; zerbait interesgarri erantzun nahi baduzu, lotu esaten denari, eta ahaztu zure filiak (zeren eta, fobiak aipatzea oso boladan dagoen gauza baita, baina filiak ere hor daude eta filiak ez ez baitira beti onak…).
Ni ez naiz inor deusen frogak aurkezteko; nik ikusi edo irakurri dudana besterik ez dakart, eta Gailurrek berdin egin du, nirekin bat etorriz. Konklusioak, irakurtzen duenak aterako ditu.
Donbass eta Tabarnia, esango nioke Amonamantangorriri esandakoa bera: Donbassen dauden Ukraniar Errusiazale autoktonoak eta Katalunyako Katalan Espainiar autoktonoak parekagarriak dira, eta hortaz eta horren arabera, haien defentsan ateratzen denak ongi egiten du, 155. artikulua aplikatuz edo armada bidaliz.
Bestalde, nik ezeren frogak ez aurkeztea egozten didazu, baina zure baieztapenetarako zuk ere ez duzu frogarik: “Pablo González ez da ezeren errudun. Amerikanoek presionatu zituzten Poloniako txakurrak aske utz zezaten”. Aparte utzita isurtzen dituzun beste asko iritziak besterik ez direla, iritziak. Baina zure iritzietatik ateratzen dituzun ondorioak, nire ergelkeria eta txakurkeria kasu, alde handia dago.
Aurreko iruzkinetan esandakoari ez diozue kasurik egiten: Gailur eta Haranburu : Espainia Errusiarekin parekatzen baduzue eta Euskal Herria Ukrainarekin, zergatik ez duzue politika bera egiten EHan, zergatik ez duzue sortzen Azov Batailoi bat? Eta Pradalesekin Zelenski bat egoten?
Eta zuk zergatik ez diozu Putini eskatzen Espainia inbaditzeko, humanismoagatik noski? Gaztela-Leon desnazifikatu, desmilitarizatu… lantegi ederra Putin onegilearentzat…
Ez diozu eskatzen, jakina, ez zarelako inor hori egiteko, gu ere horretarako gauza ez garen bezalaxe. Ez gaude hemen erabaki eta proposamen handiak egiteko, iritziak partekatzeko eta iruzkinak egiteko baizik. Disipatu buru gaineko kea, arren!
Azken berriek diote Ukraina sekulako jipoia ematen ari zaiola Errusiar armadari Kursk aldean, militar gune asko suntsitu eta ehundik gora herri harrapatu eta soldaduak atxilotu, ehunka errenditzen direnak barne.
Ea aurkitzen duzun inguru horietan Bucha edo Mariupol bezalako hondamendi aztarnarik. Orain Ukraina da Errusia desmilitarizatzen ari dena…
Eta dale, Errusiak “Krimea lapurtu” duela…
Nikita Khrustxov Sobiet Batasuneko burua zelarik, 1954an transferitu zen Krimeako oblast-a Errusiako Sobiet Errepublika Sozialista Federatibotik Ukrainako Sobiet Errepublika Sozialistaren administraziora. Ez omen zioten garrantzi handirik eman, orduan denak baitziren sobietarrak. Batez ere arrazoi praktikoengatik: argindarra, errepideak eta abar.
Krimean Sebastopol dago, eta Sebastopol Errusiar hiria izan da betidanik, bueno, lurralde hura XVIII. mendean turkiarrei konkistatu zietenez geroztik. Harrezkeroz hantxe eduki du Errusiak Itsaso Beltzeko portu militar handiena eta bakarra.
Krimea adibide garbia da, Ukrainar estatu-nazioa eta bere lurraldetasuna ez dela batzuek uste duzuen bezain argia eta betikoa.
Galdeketa demokratiko bat egin zen Ukrainiaren baitan eta Krimean Ukrainiaren aldeko hautua atera zen garaile. Eta gero etorri zen Putin eta inbaditu zuen. Garai bateko kontuak ezin daitezke izan egungo errealitateen ezkutagarri.
Krimea gorabehera, gainera, Errusiaren saiakera ez da izan soilik Errusiatzat jotzen dituzten lurzatiak edo eskualdeak bereganatzea, baizik eta Ukraina osoa eskutan hartzea izan da, gobernu txontxongilo bat paratzea eta Ukraina (Errusiazaleek darabilten hizkeraren arabera) NATOren aurkako harresi bihurtzea. Tontakeria bat, misil nuklearrak Polonian bertan, esaterako, egon daitezkeelako arazo handirik gabe, eta Moskura irits litezkeela beste edozein tokitatik berdin.Errusia inguratuta mapan ikusi nahi ez baduzue, egia aitortzera inguratuta dago “geopolitikoki”.
Gauza harrigarriak irakur daitezke hemen Ukrainiako kontuaz (Gailur). Historia luzerik egin gabe, konstatazio bat: 2014ko Maidaneko kolpe faxista (nazi) haren ondoren Krimeakoek erreferendum bat antolatu zuten, eskualde autonomoa izaki, eta gehiengo handiz Errusiari lotzea erabaki zuten, eta kaleetan alaiki ospatu –imajinak lekuko–.
Berdin egin zuten Donbas eta Luhansekoek, baina haiek ez zuten aukerarik izan botoak kontatzeko, ukrainiar armadaren bonbardaketak hasi baitziren, zortzi urtez 14.000 zibil baino gehiago hilik, 2022ra arte.
Informazio gehiagorako, oso lagungarria da YouTuben-edo ikus daitekeen dokumental oso ona: Ucrania. La otra verdad.
https://odysee.com/@luogocomune:5/ucrania-la-otra-verdad:d
Merezi du ikustea.