Betirako isildu den askatasun garrasia

Bazen behin neskatila bat, leiho batetik ihes egin behar izan zuena espainiar poliziak atxilo ez zezan; 17 urte baino ez zituen.

1975 zen Smaran, orduko Sahara espainiarrean -marokoarrek Martxa Berdea ibili zuten urtea-, eta Frente Polisarioko legez kanpoko batzar batean kantatu berria zen polizia agertu zenerako.

.

Mariem Hassan “Haiyu” (Animo)

Hiru urte barru bidaian dugu neskatoa Luali taldearekin, musikaren bidez bere herriaren egoera, Algeriako Hamada errefuxiatu kanpamentuetan zein dinastia alauita-ren menpe zen herrialdean, Marokon, lau haizetara zabaldu eta ezagutzera emateko.

Kantua lagun zuela, Argelen, Tripolin, Abdis Abeba, La Habanan (itsasontziz egin zuen bidaia) Italian eta Espainian jo zuen.

Betirako isildu den askatasun garrasiaXX. mendea bukatzear zela, Mariem Hassan-ek -horrela deitzen baita orduko neskatila hura, eta horrela kontatzen du bere bizitza web atarian-, bereganatua zuen World Music edo munduko musikak zigilu exotikopeko folk musika zaleen arreta.

2004an, Baba Salama gitarra jole eta lagunarekin bat talde propioa osatu eta saharar musika XXI. Mendera ekarri zuen Hassan-ek.

Horrela eman zion erantzuna, kantuan, Felipe Gonzalez-i, agintari sozialistak promesaz beteriko hitzaldia eman baitzuen errefuxiatu kanpamentuetan 1976an, gerora ahaztu zituenak (klikatu orduko diskurtsoa entzuteko eta alderatu 2009an Maroko eta Saharari buruz Gonzalez-ek zioenarekin).

Hurrengo urtean bakarkako lehen lana plazaratu zuen, “Deseos” (2005), eta pausuz pausu bere herriaren begirunea lortu ondoren nazioartekoa erdietsi zuen 2010ko “Shouka” eta honi segida emango zion 2012ko “El Aaiun Egdat” lanekin.

2014an kantari saharararri buruzko biografia bat idatzi zuten, nobela grafiko bat, eta aurtengo “Tfaila (Baila, Sáhara, baila)”, zuen azken argitalpena, Vadiya Mint el Hanevirekin batera emana; Nubenegra zigiluan guztiak ere.

Saharar herriaren enbaxadore musikala eta Afrika iparraldeko kantari itzaltsuena genuen Mariem Hassan.

.

Mariem Hassan “Arrabi Al Arabe”


Mariem Hassan-ek Fisahara jaialdia itxi zuen iaz Tinduf-en -hemen kronika bat, “Agurraren oihua”-. Horixe izan zuen azken kontzertua, ordurako minbizi terminala zuen-eta. 1958an Esmaran jaioa, artean espainiar Sahara zela, bertan zuen jaiman hil zen atzo, Mendebaldeko Saharan. Haul musika kantatzen zuen, saharar jatorrikoa, eta horretxegatik deitzen zuten Sahararren Ahotsa.

“Mariam Hassan-en ahotsak sekretu asko gordetzen zituen. Aldi berean etsipena eta itxaropena iradokitzeko gai zen. Bere alaraua askatasun garrasia zen, betirako isildu dena; idatzi dute Porunsaharalibre.org atarian.

DESPEDIDA

ZUZEUko erredakzio kide