Betikoa, ezta?

iratzargailua

Beste egun baten kronikak

Irratia, kafearen ondoan,  pizturik,
Langabeziak ez du amaierarik.
Errealak bat-bi,
Errepideak kotxez beterik.
Segundoak batak-besteen atzetik.
Behiak belardian asperturik.

Betikoa, ezta?

Gaur mila milioi pertsona
esnatu dira goseak jota.

Zein ote da arazoa?

Egun ona izan.

Nola zaude?

Zer duzu buruan “Betikoa, ezta?”-ri buruz

  • Gaurkoa ere, betikoa.

    Egunero legez ohera noa, itxaropentsu, biharkoa bai, biharkoa desberdina izango da. Hau pentsatuz itzali dut argia, hauxe ere, Egunero legez.