Berlusconik diskoa kaleratuko du azaroaren 22an

Sagardotegi denboraldirako telefono adimentsuaBerlusconik diskoa kaleratuko du azaroaren 22an –

Krisia, eskandaloak eta salaketen artean, Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak disko berria, laugarrena, kaleratuko du datorren azaroaren 22an. Sanba eta erritmo latinoak nahastuko dituen diskoa izango da. Mariano Apiccella konposatzailearekin elkarlanean sortutako diskoa da eta “Benetako amodioa” du izena. Italiak bizi duen momentu latz honetan, italiarren bihotzak biguntzeko arma itzela. Panem et circenses.

Politikan ez bezala, kantuan ederki moldatzen dela dirudi. Politika utzi eta ibilbide artistikoari ekiteko garaia ote? Ziur Italiari egingo lioken ekarpenik onena izango litzatekeela. Egia esan, artista bikaina dela frogatu du dagoeneko: gonazalea, festazalea, hamaika eskandalutan sartuta eta bere irudi fisikoren zaintzaile zorrotza (nork esango luke 75 urte dituela?).

Berlusconik diskoa kaleratuko du azaroaren 22an