Benetan al dago produktibitatearen paradoxa bat?
Benetan al dago produktibitatearen paradoxa bat? –
- Garai neoliberalean gertutakoa interpretatzerakoan, analisi ekonomikoaren arazo nagusienetako bat da ia ezinbestekoa dela gerraosteko «Urrezko Aroa» garaiarekin alderatzea.
- Hain zuzen ere, bilakaera makroekonomikoak datu nabarmenki negatiboagoak ditu 80 hamarkadatik aurrera gerraosteko hamarkadetan baino. Lehen analisi batean, alderaketa horren ondorioz, garai neoliberala «huts egindakotzat» jo dezakegu. Hala ere, akats bat izango litzateke gerraosteko fasea kapitalismoaren historiaren barruan ohiko garapena izan duen garaitzat jotzea. Baina badakigu ez dela erreala, Bigarren Mundu Gerraren aurreko kapitalismoak bilakaera positiboa izan bazuen ere, gerraostekoa baino nabarmen ahulagoa izan baitzen.
- Antzeko akatsa egin dezakegu produktibitatearen bilakaera aztertzean. Akats horrek «produktibitatearen paradoxa» XX. mendeko 80ko hamarkadatik aurrera lan-produktibitatearen hazkundearen lozorrotzearen ondorioa dela egiaztatzera emango gintuzke.
- Analisiaren akats hori egiaztatzeak «produktibitatearen paradoxa» benetan gertatu dela zalantzan jartzera eraman gaitzake, eta ulertzera benetan gertatu dena izan dela produktibitatearen hazkunde-erritmoa geldotu egin dela Urrezko Aroarekin alderatuta, baina garai neoliberalean produktibitatearen aurrerapen-mailak ez direla izan oso negatiboak.
- Hala ere, XIX. mendetik gaur arte, produktibitateak izan duen bilakaeraren datu historikoak kontrakoa adierazten dute.
- Alde batetik, egia da 1980-2000 aldian aurrerapen teknologikoa izan zela ordenagailuen hedapenaren bidez, eta pentsa dezakegu produktibitatearen aurrerapenek, gerraostekoen azpitik egon arren, ez zirela izan bereziki urriak kapitalismoaren testuinguru historikoan.
- Baina, herrialde aurreratuetan, produktibitatearen aurrerapenak gelditzen jarraitu du XXI. mendean –ezaugarri nagusia Interneten hedapena izan da– % 0tik hurbil dauden urteko hazkunde-mailetan kokatu arte. Eta datu hori bada bitxia kapitalismoaren historian.
- Aurreko guztiari hamarkada hauetan zorpetzeak izan duen etengabeko gorakadaren inpaktua gehitu behar zaio. Eta, ondo dakigunez, inpaktu horrek artifizialki sustatzen du gorantz ondasunen eta zerbitzuen salmenta, eta, ondorioz, laneko produktibitatea. Konplexua da, benetan, inpaktu hori kuantifikatzea, baina badakigu garrantzitsua dela inolako zalantzarik gabe.
- Datu horien ondorioz, uler dezakegu, ikuspegi makroekonomikotik, gutxienez XXI. mendearen lehenengo bi hamarkadetan, produktibitatearen paradoxa izan dela, aurrerapen teknologiko garrantzitsuek ez baitute ekarri lan-produktibitatearen gorakada esanguratsurik, diruzko edo merkatuko irizpideen arabera neurtuta.
“EUROPAREN ETORKIZUNA. Eredu berri baterako oinarriak”
EKAI Center-en beste idatzi batzuk
[1] BERGEAUD, A, CETTE, G. and LECAT, R. (2016), “Productivity trends from 1890 to 2012 in advanced countries”, The Review of Income and Wealth 62(3): 420-444
Benetan al dago produktibitatearen paradoxa bat?