BBVA: gerra gehiago, irabazien errekorra
BBVA: gerra gehiago, irabazien errekorra –
KEM-MOC Bilboko talde antimilitaristak ekintza ezbiolento zuzena burutu du BBVAren Kale Nagusiko egoitzaren aurrean, oraintsu iragarritako mozkin errekorra akziodunen batzarran salatzeko, hein handi batean, gerraren industria finantzatzetik datozelako. Era berean, ekintzak Espainiako finantza sistemak Palestinako herriaren genozidioan duen inplikazioa eta Ukrainan, Yemenen, Sudanen… bezalako gerra krudelen finantzazioa salatzen du.
Azken urteetan, BBVAk 1.639,60 milioi euro baino gehiago erabili ditu armagintza sustatzeko, eta, besteak beste, arma nuklearrak egiteko inbertsioak egin ditu.
Inbertsio izugarriak mamitsuekin, eta odoltsuak, irabaziak: Zenbat eta gerra handiagoa, orduan eta mozkin handiagoa.
Horregatik, eta “BBVAren irabaziak odolez zikinduta eta gorpu kopuru handi baten gainean” daudela islatzeko, BBVAko exekutibo bat irudikatu da hildako gorpuen mendi baten gainean, gerraren kulturak eta haren finantzaketak dakartzan ondorioen sinbolo.
Bien bitartean, beste ekintzaile batzuek «BBVAaren irabaziak odolez blai» eta «#LaGuerraEmpiezaAqui» leloak zituen pankarta eusten zuten.
Ekintza deigarri eta sinboliko honekin, BBVAk General Dymamics, Leonardo, Indra, Airbus, Aecom, Honeywel, Navantia edo Maxam finantzatu dituela salatu dute aktibistek, hegazkin militarrak, tankeak, urpekoak, misilak, munizioak eta arma nuklearrak ekoizten dituzten enpresak. “Gerra gizateriaren aurkako krimena” dela adierazi dute aktibistek. Gerrak sortzen dituzten arrazoi eta interesekin zerikusi gutxi edo batere ez duten pertsonen sufrimendua eragiteaz gain, giza eskubideen urraketa nabarmena dakarte eta milioika desplazamendu behartzen dituzte.
Izan ere, gerra gatazkak –Ukrainakoa kasu, orain hedabideen bidez ikusten ari garena– eta munduan zehar hainbeste oihartzun mediatikorik ez duten beste gatazka asko dira munduan migrazio behartuen arrazoi nagusia. Halaber, gerretan xahutzen den euro bakoitza berehalako behar sozialetatik kentzen dela diote, hala nola, osasungintzatik, hezkuntzatik edo zerbitzu sozialetatik, azken urteetan bizi dugun krisi eta zailtasun egoeran ezinbesteko helburu baitira. Era berean, nabarmendu dute banku ugarik parte hartzen dutela armagintza industriaren finantzaketan, egungo berrarmatzea aprobetxatuz. Hala ere, badaude alternatibak, hala nola banka etikoa eta eragozpen fiskala, Estatuak gerraren finantzaketan duen inplikazioa salatzea ahalbidetzen dutenak.
BBVA: gerra gehiago, irabazien errekorra