Barack Obama neoliberalismoaren txotxongilo
Erreflixio ttiki bat egin nuen Obamak hauteskundeak irabazi zituenean. Han ginen unibertsitateko lagunak guztia komentatzen, eta jendeak oso garbi zeukan ikaragarri aldatuko zirela gauzak lehen presidente afroamerikarraren politikekin. Bazirudien salbatzailea zela, mesias bat. Nik gauzak ez nituen hain garbi. “Hi, beltz bat horra goraino iristeko AEBtan…. ño… ez dek bat makala izango kontua.”, esaten nuen nik. Ez, ez nintzen fio, eta ez beltza zelako noski. Horra goraino iristeko pertsona seko kabroia izan behar da-eta. Gainera beltza izateak dakarren handikaparekin… ba imaginatu.
Denborarekin gauzak argitzen doaz. Geroz eta kareta gutxiago ditu Barack Obamak, niri gero ez dit ziria sartuko. Zenbait kontutan progre itxura emanda (Guantanamo itxi, homosexualen “alde” egin…) estali nahi du bere perfil guztiz neoliberalista. Ez gaitzan engainatu. Orain Erreserba Federalari, ente pribatu bati eskumen handiagoak eman dizkio nahi duena egiteko. Friedmanen eskolari eta neoliberalismo ustelenari arrazoi eman dio horrela denon salbatzaile zirudien honek. Ben Bernakek zuzentzen duen erakunde pribatua, krisia sortu zuten berberek kontrolatzen dute, hain zuzen Obamaren kanpaina finantzatu zuten berberek. Zer pentsatua ematen du ezta? Krisia sortu, ondoren kandidato progre bati lagundu goraino iristen (txontxongiloa noski), eta azkenik krisi horren aitzakiarekin sistema finantzieroan nahi dutena egiteko eskubidea lortu.
Estatu Batuetako presidente hau ere aurrekoa bezain ustela da. Ez zaitzatela engaina. OBAMAREN ERREFORMA NEOLIBERALA HEMEN