Bakea bai! NATO ez!
Bakea bai! NATO ez! –
Europarrok berriro ere gerraren ezkaratzean gaude. Gerra nozitzeko arrisku bizi-bizian aurkitzen gara, aipatzen den Ukraina eta Errusiaren arteko balizko gerra europarra izango litzatekeelako.
Egoera honetan lehen gogoeta izan beharko luke Europak bere gogoetak bere buruz eta kabuz hartzeko gai izan beharko lukeela; eta ez soilik Amerikako Estatu Batuek, AEBk, erabakitzen duenari jarraitu. Europa, ordea, ez da erantzun bateratua ematen ari. Frantzia bere aldetik dabil, Alemania beretik, Erresuma Batua beste alde batetik eta bitartean Boris Johnson bere arazo pertsonalak eta politikoak nahasi eta konpondu nahiean.
Baina Europak bere kabuz erabakiak hartu ahal izatekotan lehenik eta behin gogoratu behar dena da Europa ez dela NATO eta Europak ez lukeela NATO erakundearekin nahasi beharko, orain Sanchez, Borrell eta Margarita Robles maltzurkeria handiz egiten ari direnaren aurka.
Europa ez da NATO eta gainera ez dauka gudaroste bateraturik baina indar handi bat egin lezake, eta da bakearena. Bakearen indarra izaten da beti azkenerako balio duen bakarra, baina guda-zaleak eta indarkeriaren aldekoak direnak, estali eta mozorrotu egin nahi izaten dute bakearen aldeko ahalegina «disuasioa» deitzen duten trikimailuarekin. Oso zaharra da trikimailu hori eta erromatarren inperioko sustraietan –«si vis pacem, para bellum»- okerrerako tentaldi bat bezala, ezarririk zegoen jada.
Europar batasuna soilik bakearen indarrez eraikia izan zen Bigarren Munduko Gerraren ondoren eta gerraren erabilera behin betiko baztertzearen asmoz, baina orain borondate hori ustezko «disuasioaren» trikimailuarekin nahasi nahi dutenek Europaren beraren izateko sena ukatzen ari dira. «Bakea bai» leloak uko egin behar dio NATO eta NATOren morroi eta menpeko izateari eta jokabideari.
Gogoratu nahiko nuke joan den mendeko 80ko hamarkadaren erdian izandako erreferendumean Hego Euskal Herri osoak ezetza eman ziola NATOn sartzeari. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herritarrik gehienok ezetza eman genion NATOn sartzeari, bakearen aldeko argudioengatik, eta hori da orain ere aukeratzen dugun jarrera eta jokabidea. Norbaitek zilegitasuna kendu nahiko balio orduko erabakiari kontuan hartu beharko lirateke gutxienez hurrengo bi gauzak: bat, hainbestetan aipatzen den konstituzioaren erreferenduma 10 urte zaharragoa dela; eta bi, zehazki Nafarroan nahiz ustez alderdi handi guztiek -UPN, UCD, PSOE, PNV eta abar- baiezkoa eskatu, herritarren 10etatik 6k baino gehiagok bakearen aldeko apustua egin genuela.
Ukrainako herritarrei ere bakea zaie komeni eta ez inolaz ere NATOn sartzea, eta soilik hori litzateke Europa osoan berdintasuna eta bakea ekar lezakeena. Ezin da ahaztu Ukrainako herritarren erditsuak Errusieraz mintzatzen direla eta egoera horren aurrean Ukrainako lurraldetasuna eta nazio burujabetasuna soilik aipatzea, Sanchezek egin berri duen bezala, ez da ez serioa, eta ez zuhurra. Sanchez eta PSOE oso atzeratuak gelditzen ari dira demokraziaren ezinbesteko zatia den nazioen autodeterminazioa ukatzeko itsukeriarengatik; adibidez, Kosoboko kasua aztertzea nahikoa den bezala.
Europaren etorkizuna ezin daiteke AEBko inperioaren asmo eta esanen azpian utzi. Egia esan, Biden presidentea irrigarri gelditzen ari da ez bakarrik ez direlako betetzen ari berak iragarritakoak, baizik eta soilik eta bakarrik eskuin muturrekoen aldeko mezuak eta aginduak ematen dituelako. Badirudi gerraren inguruko negozio beltz eta zikinetako ugazaba eta nagusiei men egiten ari dela. Trump berak egin lezakeenaren papera jokatzen ari dela alegia.
Bakearen aldeko argudioetan giza eskubideen defentsatik hasita ezin da gerraren inguruko negozioen aipamena egin gabe utzi. Eta horretan ere Euskal Herriak eta zehazki Nafarroak, badauka zertaz gogoeta egin eta damuak aztertu.
Bardeetako poligono militarrak hanka bat baino gehiago dauka; alde batetik gudarostearen agintea eta indarra daude; bestetik nafar guztiona zen eta beharko lukeen Bardeetako eremua erabiltzaile batzuen eskuetan –kongozanteak direlakoak– jartzeko trikimailu juridikoak daude; baina beste alde batetik, borondateak erosteko urtero-urtero ematen dituzten ia 40 milioi euroko ekarpen eztabaidagarria dago. Ezin aipatu gabe utzi soilik Bardeekin mugatzen duten udalerrietan irabazi zuela baiezko bozkak NATOko erreferendunean.
Bakea bai. Putin ez!!!
Putin beharrean beste edozein egonda, baita Yeltsin mozkorti hori, edo Gorvachov berbera, eta NATOk Moskutik 600 km-ra misilak jarriko balitu, berdin berdin geundeke egoera honetan.
NATOK etsaitzat du Errusia, bere dokumentuetan hala du jasoa. Errusiaren aurka eratutako aliantza militarra da NATO. Baten batek uste du onartu dezakeela bera etsaitzat deklaratzen duen aliantza militar batek misilak hiriburutik 600 kmra jartzea?
Tropa yankiak Errusiako mugetan dabiltza (yankilandiatik 7.000 kilometrora) (eta, ez soilik Ukrainan: Polonia, Turkia, Bulgarian, herrialde baltikoetan…), eta erasotzailea Errusia da?
Putin kabroi nazkagarri bat da, baina benetan, NATOrena defendiezina da. Zein da NATOren funtzioa SESB erori ostetik?
Bai Errusia erruduna da, bai Errusia erasotzailea da.
Bai Errusia estatu INPERIALISTA da: 1990an MOLDABIA inbaditu zuen, 2008an GEORGIA, 2014an UKRANIA, 2022AN ostera be UKRANIA.
Eta hauen aurretik Sobiet Batasunaren mozorropean POLONIA inbaditu zuen 1939an, FINLANDIA 1939an, ESTONIA, LITUANIA eta LETONIA 1940AN, HUNGRIA 1956ean, TXEKOESLOVAKIA 1968an.
Ez aipatzearren TXETXENIAko sarraski izugarriak 1994 eta 1999an.
Errusia inguruko herrialde guztiak (aipatutakoak gehi Errumania, Bulgaria eta abar…) OTANen sartzen dira Errusiar inperialismotik babesteko.
Eta bai: Errusiar erregimena nazkagarria da: oligarkez osatua, diktadura hutsa, neurrigabe matxista, ezin homofoboagoa, hizkuntza gutixituen etsai amorratua (orain debekatuta dago irakaskuntzan errusiera ez den beste hizkuntza bat erabiltzea), konfesionala eta abar luzea.
Hau da : ultraeskuineko erregimena.
Horregatik du munduko ultraeskuindar guztien miresmena.
Harrigarriena da zelan “ezkerreko” batzuk horren sutsuki defendatzen duten halako erregimena.
Pentsatzekoa.
1939ra bagoaz, goazen 1851ra, eta Krimeako gerrara, edo zergatik ez, 1609ra, Poloniak Errusia inbaditu zuenekora (errusian Zar bat ezartzea lortu duen estatu bakarra izan da Polonia). Ni 2022an bizi naiz, ez 1939an edo 1609an.
Errusia estatu inperialista dela ez dut ukatzen. Hala da. Baina Frantzian (NATOko kidea berau) errusiarrak azkenekoz 1814ean ibili ziren. Erresuma Batuan ez dira inoiz ibili, eta are gutxiago Estatu Batuetan. Orain, yankiak Polonian daude, Turkian, Bulgarian eta Errumanian.
Ulertzen ditut poloniarren eta ukrainarren kezkak, ez Erresuma Batuarenak, are gutxiago yankienak.
Ukrainian, Yanukovichek (NATOn sartzearen oso aurkakoa bera), Zelenskiren hauteskunde berberak irabazi zituen, eta indarrez bota zuten gobernutik 2014an (Europar batasunaren eta yankien laguntzarekin), ikutu naziak ere bazituen mugimendu batek (AEBtako estatu idazkariak onartu zuen 5000 milioi dolar bideratu zituztela Maidan horretara. Hori ez da inperialismoa noski: atzerriko gobernu bat boteretik kentzeko maniobratzea demokratikoa da oso, yankiek egiten badute, noski). Ez dakit nik benetan horren nagusia eta argia den Ukrainiak NATOn sartzeko duen nahia.
Eta Putin ultraeskuindarra dela zalantzarik ez dut. Autokrata bat, Errusiako Zarren pare. Pedro Handiaren oinordeko fina. Nik ez nuke Errusian bizi nahi, eta are gutxiago, Putinen menpean. Antikomunista konebntzitua, gainera, enpresa pribatuaren eta neoliberalismoaren jarraitzailea. Porkulo Putin.
Baina horrek ez narama yankiei zakila jatera. Are gutxiago, NATO babestera.
Sinplismo horiekin, batzuk onak eta besteak gaiztoak, ez goaz inora. Hemen interesak dituzten estatuak daude. Eta yankiek interesa dute Ukrainian misilak jartzeko, eta Errusiarrek interesa dute hori ez gertatzeko. Eta Europar batasuna, begirale huts bat da, preso, berak baino indar militar dezente handiagoa duten bi estaturen artean. Kontua da horietako batek gerra piztu nahi duela bere lurraldetik 5000 km-ra, eta bestea bere mugak babesten ari dela, hiriburutik 600 km-ra.
Eta ezin baduzu ulertu Errusiak ez duela onartuko bere hiriburutik 600 kilometrora yankiek misilak jartzea, segi esaten Errusia nonbait Afganistanetik atera berri den AEB baino inperialistagoa dela.
Munduan sakabanatuta 800 base militar ez ditu Errusiak, AEBk baizik.
Inperialismoa, errusiarrena da ordea. Propagandak jendea itsutzea zer den.
Errusia kaka!
Yabkiek, 1988ean PANAMA.1991ean IRAK. 1994an HAITI. 2001ean AFGHANISTAN. 2003an IRAK.
Siriako gerra zibilean fundamentalista islamikoak finantzatu ditu, gauza berbera Libian, bertako gobernuen aurka. Marokoren saharako erreklamazioak ontzat eman ditu AEBk. Baina inperialista Errusia, bere mugetan yankien misilik nahi ez duelako.
Eta, Polonia, beldurrez egongo da, baina badaezpada erasoko misilak jarri ditu bertan NATOk, ez defentsarakoak.
Eta zer, eta Poloniako eskuin muturreneko PiS-en gobernu neurotikoak arma nuklearrak eskatu dizkio NATOri.
Erasotzailea Errusia da, noski.
Munduko armagintza gastu totalaren %53a NATOri dagokio, eta Errusiari, %3 “besterik” ez.
Eta hala ere, propagandak sinetsarazi digu armekin prest dagoena Errusia dela.
Hara, bihar Errusian iraultza gertatuko balitz, eta Putinen ordez Alexey Navalny mendebaldezalea jarriko balitz boterean, arazo berbera genuke, eta ez luke inola ere onartuko yankiek Kieven misilak jartzea.
Errusiako “Estatuak” (hitz larriz), armadak, komandanteek, funtzionarioek, oligarkek… denek argi dute Errusiako estatuaren biziraupena bermatu nahi bada, Ukrainan ezin dutela yankien misilik onartu.
Eta hori ari gara ikusten. Eta yankiei berdin dienez europa osoa kixkali dezakeen gerra bat piztea, beraiek atlantikoa izaki erdian, hor dabiltza ea lortzen duten Errusiak lehen tiroa botatzea. Bada ezpada, Alaskan ez dute misil berririk jarri yankiek, Errusia bertan izan arren.
Errusiak 700 kilometrotara misilak edukitzea kritikatu baina 150,000 soldadu Ukrainiak inbaditzeko prest egotea ez da kritikagarria. Baltikoko lurraldeak NATOn egoteak eragozten die horrelako egoera bat jasatea. Beraz normala deritzot bertan sartu nahi izatea. Ezin da konparatu Errusian dagoen askatasun falta EEBBetan dagoenarekin. Baina hala ere beti berdinei errua botatzen diezue.
Patxi Zabaleta, artikulu ona.
Ba Ote!, nik ez dut zuk bezainbesteko informaziorik, baino daukadanarekin… Oso ados. Eskerrik asko laburpen informatibo horrengatik.
Deustuarra:
Errusiari egozten dizkiozunak, zergatik ez Ukraniari? Edo AEBi?
Ukraniak ere zanpatuak ditu errusiar hizlariak, edo errusiazaleak.
Bestalde, hemen nik uste autodeterminazio eskubidearen alde gaudela denok.. Zergatik ez errespetatu Donets, Lugansk eta Krimeakoen nahia?
Eta… Azken urtetako Minsk-eko akordioa sistematikoki urratu dutenak orain Errusiari Minskeko akordioa urratu izana aurpegiratzen?
Seriotasun pixka bat mesedez.
Eta komunikabide “handi”en jarrera… lotsagarria. Bai Errusiari dagokionez, edo AEBei men egiten ez dien beste edozein estaturen aurrean.
Hara, Guantanamo eta Abu Ghraib-ez gain, bere populazioaren %1a etxerik gabe, kale gorrian, boto eskubiderik gabe, inolako duintasun gabe daukan herrialde bat niretzat ez da ezerren adibide. Eta yankilandian populazioaren %1a etxegabea da. 3 milioi pertsona.
Yankiak izan ziren Pinochet eta Videlaren diktadura txit askeen arduradun nagusiak, edota yankiak dira Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuak bezalako diktadura monarkikoen babesle nagusi. Putin nazakagarri bat dela, eta autokrata bat badakigu. Tristea da batzuek oraindik sinetsi nahi duzuela yankilandiako askatasunen paradisuan.
Yankilandiako populazio espetxeratua munduko handiena da, diferentzia handiz, Txina edo Errusiakoekin alderatuta ere. Galde diezaiotela Leonard Peltier jaunari ea zein den yankilandiako askatasun indizea.
Hemen ematen du yankiekin ez bazaude Putinekin zaudela, eta ez da horrela kontua.
Eta gauza kuriosoa. Errusiak tropak BERE MUGEN BARRUAN izan ditu, eta hori erasotzea edo probokatzea zen. Eta bitartean, yankiek beren tropak Afganistanen, Iraken, Turkian, Errumanian, Bulgarian, Alemanian, Espainian, Marokon, Kuban, Korean, Japonian, herrialde baltikoetan… Baina erasotzailea eta probokatzailea Errusia da.
Korean bakarrik 40.000 soldadu yanki daude. Baina hori ez da probokazio bat, ezta?
Mesedez, joder, zentzu pittin bat.
Gomendatzen dut atzo Putinek emandako diskurtsoa entzutea arreta handiz, gutxienez Errusiaren posizioa ulertu nahi duenak (ulertzea ez da justifikatzea edo babestea, propagandari muzin eginda, errusiarrek egoera nola ikusten duten ulertzen saiatzea baizik).
https://www.youtube.com/watch?v=jrGLhhTtxFU
Horrekin baita ere, erromantzizismoak itsutu ez gaitzan, argigarria izan zen atzoko Errusiako Segurtasun Kontseiluko bilkuran Putinek zerbitzu sekretuetako buruari bota zion bronkan Errusiaren plana nola agertzen den ikustea: Luhansk eta Donetsk Errusiar federazioaren parte deklaratzea da hurrengo urratsa, ez DPR eta LPRen autodeterminazio eskubidea onartu eta estatu burujabe bezala tratatzea.
https://twitter.com/peterliakhov/status/1495851796782362628
Nik ondorengo bideoa ikusi nuen. Putinen diskurtsoa gaztelaniaz eta laburbildua.
https://www.youtube.com/watch?v=KR0Mh8aF-EY
Osoa ikusi bazenu.. ea laburpen ona iruditzen zaizun. Eta noski, diozun moduan… Bestearen ikuspuntua ulertzeko borondatearekin zabaldua (ikusirik medio gehienek duten itsutasuna), ez orain gu Putinzale gisa aritzeko.
Eta propaganda zer den. Netflixen bada ikusgai “Winter on fire” izeneko dokumentala, Ukrainiako “Euromaidan” mugimenduari buruz. Demokraziaren eta Europaren aldeko jendea omen, 2014an Yanukovichen gobernu ustelaz (ustela baitzen, Ukrainako edozein gobernu bezain ustela, edo gehiago) nazkatuta, modu baketsu eta demokratikoan altxatu zena, eta Yakunovichen poliziak bortxaz eta krimenez geldiarazi nahi izan zuena.
Bada dokumentalaren lehen fotograman, lehenbizikoan, demokraziaren aldeko lehen iraultzaileak zer eramango soinean, eta Stepan Bandera II. mundu gerrako kriminal nazi ukrainarren argazkia bufandan. Gerora, adi dagoenak berehala ikusten ditu, eta etengabe,Orhanizatsiya Ukrayins’kykh Natsionalistiv erakunde naziaren sinbologia bigarren planoan.
Hori da propaganda, Russia Today den bezalaxe.
Putin=Hitler
Hori argumentuaren sakona, hori!
Sinplismo infantiloidean erori gabe, kazetari baten analisi objektiboa (gaztelaniaz).
https://ctxt.es/es/20220201/Firmas/38826/vladimir-putin-ucrania-lugansk-donetsk-rafael-poch.htm
Hori argumentu sakona, bai jauna!
Sinplekeria infantiloideak alde batera utzita, hemen azterketa objektibo bat (gaztelaniaz):
https://rafaelpoch.com/2022/02/24/putin-mueve-ficha-imperial/
Eta, Deustuarra, Hitlerren zale gehiago dituzu gaur gaurkoz ukrainako armadan errusiakoan baino. Baina errealitateak ez diezazula propaganda izorratu.
Deustuarra, alferrik zabiltza. Ezker txakurrada hasi da zaunkaka euren ohiko eta antzinako soflamekin. Noski hauek ere Errusia eta Putin gaitzesten dituztela, baina hauen lehenengo etsaia, satan handia (Jomeinik zioen bezala), AEB eta mendebaldeko gizartea orohar dira. Eta badakizu…. nire etsaiaren etsaia nire laguna da. Hori da darabilten arrazonamendu bakarra… beti bezala. Uau, uau, uau eitsen dau txakurrak!
Ezkerra (?) omen dabil Putinen alde. Nik dakidala Jair Bolsonaro eta Trump atera dira Putinen alde. Jomeini ere aipatzen dute, beste ezkertiar bat.
Garagarra, gehixeago saiatu.
Hemen badirudi ezin dela AEB kritikatu. Eta zentzu berean, OTANen jarrerak ere ezin direla kritikatu.
Eta ez dut inongo momentutan Putin babestu. Ni gerraren aurka nago, eta Errusiaren erasoen aurka ere. Honek ez du esan nahi, hauek gaiztoak eta besteak zintzoak direnik. Ukraniak ere astakeri handiak egin ditu (ilegalizazioak, milaka hildako, hizkuntz zapalkuntzak…), baita OTANekoek ere, mundu osoan zehar.
Niregatik balitz armadarik gabeko herrialde batean biziko nintzake.
Hau inperioen arteko logika da.
1914an, akaso Britaniar Inperioa hobets zitekeen Alemaniaren kontra eta alderantziz, dela kontu ideologiko, dela komenentzia nazionalengatik, baina Langile Mugimenduak ezin zezakeen faboritorik eduki 1914ko gerran.
2. Gerratean, bazen gerra justifikatzen zuen epika antifaxista bat. Ondoren, Gerra Hotz deitutakoan, izan ziren makina bat gerra bero-bero; haietan, pentsaera batekook bageneuzkan koordenada batzuk gutarrak ezagutzeko, zuzen egon ala oker.
Ukrainako gerran, ordea, ez da halakorik. 1914an gaude berriz. Postura zuzen bakarra gerra gorrotatzea da.
Donbass-eko jendearen aldeko elkartasun deia zabaldu zen ezker mugimenduetatik, nire irudikoz nostalgia sobietiko kutsu batekin. Baita, badirudi hasieran zinezko erresistentzia herri-mugimendua izan zela Donbassekoa. Dena dela, Donbasseko herritarrak beren sorterria zintzo defendatzen egon arren, beste kontu bat da zein interesekin finantzatu diren Donbasseko armak, ibilgailuak, teknologia, soldaduen mantenua eta abar… Gerra garestia da.
Euskal Errepublika batek indar armatu txiki eta efiziente bat eduki beharko luke. Ejerzitorik gabeko Euskal Herria ez zait errealista iruditzen.
Ejerzitorik ez edukitzea zergatik ez da errealista?
Eta ejerzito txiki bat izateak, kalte ala onura dakar? Ez diot diru kontuez. Diot.. Ejerzitoen logika zein da? Intimidazioa? Besteek zu pakean uztea? Horrela bada… Ejerzito txiki batek ez du logikarik, handia beharko gebuke, ezta? Ikusi Ukrania bestela. Ez al da obe dirua beste gauzetan inbertitzea?
Vietnam edo Kubaren egoeran egonen bagina, noski aurrekontu publiko eskasaren parte handi xamarra beharko genuke destinatu indar armatuak hornitzeko eta estatu-segurtasun zerbitzuetarako, tamalez; izan ere, gauza bat da demokrata bakezalea izatea eta beste bat tonto inuxentea izatea.
Pentsatuz Euskal Errepublika nahiko giro egonkor eta baketsuan eraiki ahalko dela (akaso orain neroni ari naiz izaten konfiatu eta inuxentea), pentsatzen dut aski edukiko dugula indar armatu txiki baina efiziente bat bere defentsa funtzioak betetzeko, eta honekin batera segurtasun-zerbitzu sekretu eta diskretu bat. Izan ere, Euskal Errepublika ez bailitzake kokatuko Narnian, Lur planetan baizik.
Tristea da ikustea nola degeneratu den behinola pertsona zentzuzkoa eta errespetagarria izan zen Patxi Zabaleta. Aurrena Iruña-Veleiako iruzurra hauspotu, eta hauspotzen jarraitu; orain Ukrainako inbasioa zuritzeko justifikazioak eman. Etsigarria.
Tristea da ikustea nola degeneratu den behinola pertsona zentzuzkoa eta errespetagarria izan zen Patxi Zabaleta. (HH)
Hara, gure zaldi eroxkoa !!…Baina isildu egingo naiz honetan, Patxi Zabaletak ez baidu inoren defentsa beharrik.
…nola degeneratu den…. aurrena Iruña-Veleiako iruzurra hauspotu… zuelako. (HH)
Iruzurra ez da Iruña-Veleia. Iruzurra da gezurretan akusazioa egitea, frogarik gabe faltsutzat ematea eta hauspotzea da iruzurra (iruzurra herriari, iruzurra gizalegeari), lau hauts, edonon (uretan) aurkituko ditugun lau hauts metaliko aurkitu direlako, hori hartzea frogatzat, froga guztiz azientifikoa, eta horrekin (horrekin bakarrik) gizon baten bizia izorratzea, gainera beste probarik egitea berari eta bere aldekoei galaraziaz.
Hori da iruzurra.
Eta tristea dena da zure papera, HH. Jakinik hori horrela dela, abusutzaileen aldean zure burua ezartzea da tristea. Begira: abusatzailea, bere indarrez gain, instituzioek ematen dioten indarrez baliatzen bada bere abusurako, orduan abusu bikoitza da berak egiten duena. Eta kolaboratzaileen papera ere bi aldiz tristea, miserablea, nazkagarria.
Tristea dena HH bera da. Ez dut orain arte hemen hura beçalaco edo beçain berceco lerdo phuscaric ikussi. Bethi berceen iruzquinetatic parteac hartuz eta ephaiac emanez, bera aita santuaren ordezcari bat balitz beçala. Gainera, cithalqui aritzen da, eta hori denoc ikussi dugu.
Putin faxistaren errusiaz hitzik ez Patxi? Lotsik ez daukak.
Autodeterminazioa aipatzen duk. Ni aldekoa nauk erabat. Galdeiek Ukrainiarrei zer nahi duten. NATO nazkagarria duk bai, baina Ukrainarrak larrutik pagatzen ari dituk NATO edo bestelako indar erreal baten babes falta, Putinen Errusia inperialistaren auzoko izanik.
Patxi, hau diok:
“Ezin da ahaztu Ukrainako herritarren erditsuak Errusieraz mintzatzen direla eta egoera horren aurrean Ukrainako lurraldetasuna eta nazio burujabetasuna soilik aipatzea”
Erdiak baino gehiago dituk, baina utz dezagun hori. Euskal Herriaz orduan zer esan behar duk? Askoz gutxiago gaituk euskaldunak, zer esanik ez zenbait eskualdetan, Erriberan adibidez. Erriberak bere erabakiak hartzea defendatzen ari haiz? Ez negok kontra, baina jakin nahi diat neurtzeko aparatua komenientziaren arabera luzatu eta laburtzen duan hoietakoa daukaken. Ukrainarrei kontuak eskatzen hasi aurretik etxekoak argitu hitzak.
Ezin gara geratu blokeen arteko pinzan harrapaturik. Bi blokeak dira gerrazaleak, militaristak. Baino oraingoan, Errusia da erasotzaile zuzena. Beraz, euskaldunok NATIOretik atera beharko genuke, baina egun, Putin kanpora.