Baiona ingurura Grammy saria Gojirak

Baiona ingurura Grammy saria Gojirak –

Baiona ingurura Grammy saria GojirakBaionako Gojira taldeak urteko Metal Emankizun Onenaren Grammy saria irabazi du 2024ko uztailaren 26an Parisko Olinpiar Jokoen irekieran Sena ibaiertzean egindako 3 minutuko ikuskizun itzel gogoangarriarengatik.

Trevor Noah-k aurkeztu zuen Grammy sari banaketak 67. edizoa izan du aurtengoa. AEB Ameriketako Estatu Batuetako Grabazio Arte eta Zientzien Akademia Nazionalak banatzen dituen aurtengo Grammy sarietako irabazlea Kendrick Lamar rap kantaria izan da bost sari eskuratuta, Lady Gagak eta Bruno Marsek eskuratu dute bikotekako pop emankizun onenaren saria, eta beste sari askoren artean, Inpaktu globalaren Grammy saria Alicia Keysek, Shakira Kolonbiarrak pop latindar disko onenaren saria, Amy Allen-ek urteko konposatzaile onenarena, Chappell Roan-ek artista berri onenarena, eta urteko album onenaren saria Beyoncek eskuratu du.

Gojira, death metal progresiboa egiten duen musika taldea, 1996an sortua, Lapurtarrak, Baiona ingurukoak dira egungo kideak: Joseph Duplantier (Abeslaria, gitarra), Mario Duplantier (bateria), Christian Andreu (Gitarra) eta Jean-Michel Labadie kanboarra (baxua). Taldearen izena Godzillaren japonierazko bertsioa da; taldearen lehen izena Godzilla bera izan zen, baina eskubide arazoak zirela 1999an aldatu behar izan zuten. 2017ko Grammy Sarietarako ere izendatu zuten Gojira bi ataletan: metal abestirik onena (Silvera kantua) eta rock diskorik onena (Magma). Ingelesez kantatzen duten “Metal” talde honetako lau kideek, Marina Viotti opera abeslariaren eta Victor Le Masne konpositorearen kolaborazioarekin, Frantziako Iraultzaren garaian oinarritutako ‘Mea culpa (Ah! Ça ira)‘ abesti iraultzaile mitikoa abestu zuten Parisko Olinpiar Jokoen irekieran, suzko kanoi eta guzti, Maria Antonieta espetxeratua izan zen “Conciergerie” edo Atezainen Jauregian, Hiriaren Jauregia izenez ere ezaguna, eta Frantziako errege-erreginen etxebizitza izan zena, eta kartzela, eta Frantziako Iraultzan Auzitegia ere bai.

Judas Priest, Metallica, Knocked Loose eta Spiritbox taldeei irabazi die Gojirak Metal Ikuskizun Onenaren sarirako, Sena ibaiertzeko Parisko Olinpiar Jokoen irekierako opera eta metalaren arteko fusio bikain eta eszenaratze surrealista berezi hark zinez merezia. Joe Duplantier, Mario Duplantier, Christian Andreu eta Jean-Michel Labadiek pozik adierazi dute eskerrona Los Angelesen egindako hitzaldi laburrean, Viotti eta Le Masne-ren lankidetza eskertuz. “Lagundu zure tokiko artistei, lagundu zure tokiko taldeei” ere esan dute Marina Viottirekin batera saria jaso dutenean.

‘Mea culpa (Ah! Ça ira)’

Baiona ingurura Grammy saria Gojirak

Nola zaude?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude