Badator III. Mundu Gerra, azkenean (I)
Badator III Mundu Gerra –
Informazio iturri fidagarrienak, militar inteligentziatakoak, AEBetakoak batik bat, esan eta esan ari ziren aspaldian, mendebaldeko eliteak munduan zehar aspalditik daraman jarrerarekin mundu osoko gatazka militarra ezinbestekoa zela. Eta iturri berek diote ziur gertatuko dela. Hortaz, ba 3. Mundu Gerra. Inoiz gizakiaren historian eman den gerra suntsitzaileena eta zabalduena.
Are gehiago, data eman dute. 3. Mundu Gerra udazken honetan hasiko da. Ez du luze joko, 2025ean bukatuko da-eta. Izan ere, egungo armaden ahalmen txikitzaileaz ez dago luze irauterik. Zenbat iraun lezake, ba, fase termonuklearrean sartzean eta bonba-misil nuklearrak lehertzean?
Iturri horietaz gain badira zenbait agintari politiko larritasun hori ohartarazten ari direnak. Aleksandar Vucic Serbiako presidenteak, esate baterako, gerraren arrisku bizia azpimarratu du eta baita udazkena hasiera data moduan eman ere. Vladimir Putin Errusiako presidentea, Donald Trump AEBetako presidentea eta bi estatu hauetako armadetako militar asko ere uste berekoak direnaren adierazpenak egin dituzte. Eta hauek guztiak ez dira txantxan hartzeko pertsonaiak.
Adierazpenetatik at, Errusia eta Ukraina arteko gerrak jarraitzen du eta ez zaio bukatzeko zantzurik ikusten. Errusia gero eta Ukrainako lur gehiago hartzen ari da mendean. Mendebaldeko eliteak esana du, ordea, ez duela inolaz ere Ukraina erortzen utziko, eta horregatik NATO ari zaio laguntzen, gero eta gehiago. Dagoeneko Errusia eta Ukrainaren arteko gerra baino, Errusia eta NATOren artekoa dela esan daiteke.
Polonia, Lituania, Letonia eta Alemaniako ejerzitoak Ukrainako armadari laguntzeko prest azaldu dira, armak eta soldaduak azken honen lurretara eramanez ere. AEBak irismen erdiko (2500 km gutxi gorabehera) Tomahawk eta beste misilak ari dira Alemaniara eramaten.
Txinako soldaduak Bielorrusian izan ziren uztailean, bi ejerzitoak elkarrekin ariketa militarrak burutzen. Bielorrusia Errusiaren aliatua da. Txina, bestetik, Serbiari arma piloa ematen ari zaio eta erabiltzeko prestakuntzak ematen. Gogoratu behar da Serbiak Kosovo berreskuratzeko gogo bizia duela eta Ukrainako gerra zabaltzerakoan koiuntura egokia litzatekeela horretarako.
Duela urte bete baino gehiago Errusiako defentsa ministroak gerra honetan “bolara baterako” Berlin hartuko zutela adierazi zuen. Bai Berlin. Guk ez dakigun zerbait jakingo al du? AEBetako inteligentzia militarrak dio Suiza ere hartuko dutela mendean, han gordetzen omen delako munduko elite goikoena, munduan benetan agintzen duena (Horrexegatik ez zuen Suizak aurreko bi Mundu Gerratan parte hartu).
Bestetik, Norwegiako gobernua gerra hasten denerako zerealak gordetzen hasi dela esan du. Frantzia, Britainia Handia eta Alemaniako gobernuak, euren aldetik, iritzi publikoa derrigorrezko soldaduskara berriz itzultzeko prestatzen hasiak dira. Zergatik gerra datorrela dakitelako ez bada? Danimarkako gobernuak bere herritarrei gerrari begira ura, janaria, botikak eta iodo taulatxoak etxean edukitzeko eskatu die.
Europako egoera arriskutsua bada zer esan daiteke Ekialde Hurbilaz? Israelgo armada Gazan sartua da eta itxura guztien arabera Libanon ere egingo du laster. Iran ere erasotu du behin baino gehiagotan. Oraingoz Iranen erantzunak oso neurtuak izan dira, baina noiz arte?
Bistan da Israelgo lehen minitroa den Netanyahuk gerra nahi duela, bere herritarrak berriz etsai amankomunaren aurka, palestinarrak, elkar batzeko. Izan ere, israeldarrek jakin dute Gazaren aurkako eraso militarra hasteko aitzaki izan diren Hamasen eraso eta bahiketak Mossadek antolatu zituela eta sekulako protestak egiten ari dira Netanyahu gobernutik botatzeko.
Hamas talde palestinar armatua Mossadek sortu zuen bere garaiean eta bera kontrolatzen eta agintzen jarraitzen du geroztik. Hamasen gerra ekintzek Israelgo armadaren erasoak eta okupazioak justifikatzeko erabiltzen ditu Israelgo gobernuak. Eta badira euskaldunak Hamasen alde, hau da, Mossaden alde aldarria egiten dutenak. Ene Jaungoikoa!
Israel eta Iranen artean gerra piztuz gero Turkia, Egipto, Siria eta Irak ere Israelen aurka borrokatuko dira. Turkiak aurki NATO utziko du BRICSen sartzea eskatu ondoren, dio estatu batuar militar inteligentziak, eta 3. Mundu Gerran Errusiari lagunduko diola. Caspioko itsasoan Errusia eta Irango armadak elkarrekin gerra prestakuntzak burutzen ari dira.
Ekialde Urrunean Txina zain dago aipatutako bi eszenatokietan gerra piztu eta NATOk tropa gehienak hara eramaterakoan Taiwan hartzeko. Aldi berean Ipar Koreak Hego Korea hartuko luke mendean, betiere aipatutako iturrien arabera. Ekintza hauek Japon, Filipinas eta Australia Txina eta Ipar Korearen aurka gerran sartzea eragingo lukete.
Egoeraren larritasunaz jabetzeko aztertu behar den beste alderdi garrantzitsua estatuen arteko harreman ekonomikoa da. Eta esan beharra dago azken urte gutxi hauetan nazioarteko ekonomian sekulako iraultza gertatzen ari dela. Petrodolarraren nagusitasuna, hegemonia bukatzen ari baita.
AEBtako FED banku zentralak jaulkitzen zuen (petro)dolarra zen munduan tratu eta truke komertzial eta ekonomiko guztiak edo garrantzitsuenak egiteko txanpon derrigortua. Bestela AEBen eraso militarra ekartzen zuen; Libia eta Irak, lekuko. FED hori pribatua da, aspalditik banku negoziotan aritu diren famili gutxi batzuena. Hortaz azken ehun urteetan elite honek kontrolatu du munduko ekonomia eta petrodolarraren bidez munduko aberastasun gehienen jabe egin da.
Dolarrak derrigozkoak izan direnez truke komertzialetarako eta eurak jaulkitzeko monopolioa zutenez, eurei eskatu behar zitzaizkien; ondoioz zorpetu egin behar zen eurekin eta eurei interesak ordaindu. Ezer egin gabe, gizateriarentzat ondasunik sortu gabe munduaren jaun eta jabeak, hortaz. Munduko korporazio, multinazional eta enpresa erraldoi guztiak BlackRock “inbertsio-funts” erraldoiarenak dira eta funtsa hori FED osatzen duten famili berberena da. (Zenbaitetan bere nagusitasuna estaltzearren BlackRock-ek Vanguar izena hartzen du, baina nagusiak berberak dira).
Beraz, ez dago kapitalismorik, elitearen sozialismoa baizik. Munduko langileriak eta enpresariek sortutako produkto eta ondasunak eliteak beregantzen ditu erosteko behar duen diru guztia eta bi sortzeko boterea duelako. Dena engainua da. Ez dago merkatu askerik, ez dago konpetentziarik. Ekonomia guztia elitearen FED eta BlackRockena da, eta eurak definitzen dituzten ildoetatik jotzen du. Ekonomiaren monopolioa dute. Eta inork balio duen enpresaren bat aurrera eramanez gero erosi egingo diote, behar duten dolar guztiak eta bi dituztelako, edota euren agintean dauden politiko erosiek bestela enpresari eraso egingo diotelako.
Kapitalismoak bakar-bakarrik herritarren artean funtzionatzen du; baserritarren barazkiekin, adibidez. Hauen salerosketan eskaera-eskeintza kapitalismoaren oinarrizko printzipioak funtzionatzen du eta horregatik dira produktoak merkeak eta guztiengatik erosgarriak. Ez dago monopoliorik.
Azken urte gutxi hauetan, ordea, BRICS osatzen duten estatuek, poliki-poliki beste txanponak erabiltzen hasi dira elkarren arteko harreman komertzialetarako. Erakunde horretan gero eta partaide gehiago direnez, eta parte izateko gero eta estatu gehiago eskatzen ari denez, dolar amerikarraren garrantzia txikitzen doa.
Gertaera hau sekulako iraultza da. Dolarraren bitartez munduan agintzen zuen eliteak, noski, ez dio nagusitasun honi utzi nahi eta horretarako prest dago behar diren gerrak pizteko, baita Mundukoa behar bada. Hau da, bene-benetan, 3. Mundu Gerra sortzeko arrazoi nagusia. Eta elitea horretan ahalegintzen ari da. Arrazoi hau makina bat gerra sortzeko kausa ez ezik, besteak beste, Abraham Lincoln, John F Kennedy, Muamar el Gadafi eta Sadam Husein hiltzeko benetako zergatia ere izan zen, nahiz eta beste aitzakiz estali zuten.
Bistan da petrodolarraen ahultzeak Wall Street eta gainerako mendebaldeko burtsen porrota ekarriko duela, dolar amerikarrean oinarritzen direlako. Porrota erabatekoa aurreikusten dute eta 2024 urte honetan edo datorrenaren hasieran. Egin kontu zuen aurrezkiekin.
(Jarraituko du)
Azkenean? Mundu gerra nahi, ala? Sadomasokismo joerarik?
Donald Trump presidente? Gaur egun? Ez bada bere etxeko bizilagun bileretako presidentea, Etxe Zurikoa ez, behinik behin.
Larrialdi honen aurrean, ordea, euskal komunikabideek eta baita Europa mendebaldekoek, guztiek, egoera izkutatzen, garrantzia kentzen edo eta iseka egiten, “konspiranoikoen” txorakeriak direla esanez, jarduten dute. “Komunikabideak” ala desinformabideak? Euskal partidu politikoak, sindikatuak, gobernuz kanpoko erakundeak, talde antiinperialistak, talde feministak, talde antiarrazistak, herri mugimenduko erankundeak eta abar luzea ere guzti-guztiak isilik, gaiari izkin egiten; edo Palestinari begira ditugu. Munduan beste arazorik ez omen Palestina baino!
Nik itxarongo dut pelikula kaleratu artean.
Covid-ak gure herrian antibakuna-terraplanista-koonspiranoiko eta abarren utzitako uztak negargura ematen dit.
Bai, desiratzen. Suntsiketarik, txikiziorik, hilketarik ez nuke inolaz ere nahi, jakina, baina askatasuna, justizia, eta ongizatea bai. Laster ulertuko dugulakoan.
Imanoli: Bai, presidentea, AEBetako lehendakaria. Nor uste duzu, ba, bizi dela Etxe Zurian? Joe Biden? Baita zera ere. Zoaz Whasingtonera, Etxe Zurira, eta begiratu, galdetu nor bizi den han. Den-dena itxita dago, gauez ilunpetan. Trump presidenteak utzi zuenez geroztik ez da inor bizi. Zergatik? Ezer ez da dirudiena. Baldin badakizu badakizu.
Imanoli, hirugarrenez. Tira, eta indarkeria matxista, LGTBIfobia, arrazismo-xenofobia (erne, inolaz ere ez euskaldunfobiarik, ezta euskaldunen aurkako arrazismorik, ezta erotuta ere) eta islamofobia. Hau panorama etsigarria!
Mikeli. Bitartean krispetak erosi, kiloka. Zortzi ordutako filma emango digute, egunean hiru aldiz eta hamar egunetan zehar jarraian. Pentsa zenbat krispeta beharko ditugun.
Nora zoaz? Sagarrak dakarzkit. Beraz, euria ari du. Kontxo! Zu ere gizaki guztiak Adan eta Ebarengandik gatozen ipuin konspiratontun kreazionistaren aldekoa, ala? Testua iseka da Galileo zientzilari handiari.
Eneko, barka ezazu oso serio hartzen ez badut, baina bada hor barrena nor AEBetan datorren 2027rako edo 2028rako “gerra zibila” (barne gerra) pronostikatzen duena; beraz, dena egia izatera, AEBetan okupatu samar egonen dira Munduko Gerra III delakoari kasu egiteko. Bestalde, gerra eta ez gerra, munduko eliteak nor diren ez dakigu sobera ongi: nik uste nuen Elon Musk, Bezos eta horrelako jendilajea zela; gainerakoak diruzaleak besterik ez dira (horiek ere bai, jakina), eta zalantzan dut horrelako ikuskizuna onuragarria izanen zaien… Dena dela, elite horiek omen dira munduko 3.800 pobreok baino gehiago kutsatzen dutenak, eta aski munduko gerra da hori bakarrik…
Ea bigarren partean argiago azaltzen dituzun balizko horiek guztiak…