“Azal Gorria lurraren parte da, ez jabe”
Zer garen eta nondik gatozen ahazten dugu maiz. Zibilizazioak gizakiok naturarekin dugun harremana zeharo aldatu du; gure inguruak asfaltoz, hormigoiz, pantailez eta kablez betetzen ditugu eta natura sentitzea, batzuetan, ez da uste bezain erraza. Gure jatorritik urrundu gara, konturatu gabe batzuetan eta indarrez, besteetan. Inork baino hobeto deskribatzen du hori Suwamish tribuko Seattle buruzagiak 1885ean Estatu Batuetako Franklin presidenteari erantzundako gutun batean. Presidenteak buruzagiari idatzitako gutunean, gaurko Washintongo estatuaren lurrak (herrialdeko ipar-mendebaldean) erosteko eskaintza egiten dio, trukean indigenentzat erreserba egitea proposatuz. Hemen buruzagiaren erantzuna:
“Whasingtongo Buruzagi Nagusiak dio gure lurrak erosi nahi dituela. Kontuan hartuko dugu eskaintza, bai baitakigu hala egin ezean, gizon zuriak suzko armak eskuan etorriko direla. Buruzagi zuri Nagusiak konfiantza osoa izan dezake Seattle Buruzagiarengan gure senide zuriek urtaroak itzuliko direla duten segurtasun berberaz. Nire hitzak izarrak bezain aldaezinak dira.
Nola eros edo sal dezakezue zerua eta lurraren berotasuna? Bitxia iruditzen zaigu arrunt ideia hori. Gu ez gara haizearen freskotasunaren jabe, ezta uraren dirdirarena ere. Nola eros dezakezue zuek hori?
(…) Jakizue gure lurraren zatirik ñimiñoena ere sakratua dela. Hosto distiratsu oro, baso iluneko gandu oro eta intsektu oro bere burrunba eta guzti, sakratuak dira gure herriaren oroimenean eta esperientzian. Zuhaitzetan barna dabilen izerdiak “Azal Gorriaren” oroitzapenak dakartza. Lurraren zati gara eta hura gure zati da. Lore usaintsuak senide ditugu. Gailur harkaiztsuak moxalaren eta gizakiaren berezko berotasuna familia berekoak dira. Ibai eta errekak senide ditugu, gure egarria asetzen baitute (…)
Horregatik guztiagatik, Washingtongo Buruzagi Nagusiak gure lurrak erosi nahi dituela dioenean, asko ari da eskatzen. Buruzagi Nagusiak diro gure aita izango dela eta leku bat gordeko digula, han bizi gaitezen. Horrexegatik aztertuko dugu eskaintza. Baina hori ez da batere samurra izango, lur hauek gu guztiontzat sakratu baitira. Errekatan dabilen ur distiratsua ez da, ez, ur hutsa geure arbasoen odola baizik. Zuen seme-alabei irakatsi beharko diezue aintziretako ur gardenetako isla bakoitzak gure herriaren bizitzako gertakizun eta oroitzapenez hitz egiten duela. Uraren zurrumurrua gurasoen gurasoen ahotsa da (…)
Azal Gorriak ez du ulertzen zergatik erosi nahi dituzuen gure lurrak. Gure izaera bestelakoa da. Zuen hiriak ikusteak begietako mina sorrarazten digu. Baina, beharbada, izan liteke Azal Gorria basatia delako eta gauzak behar bezala ulertzen ez dituelako. Zuen hirietan ez dago leku lasai bat bera ere, ezta hostoen otoitzak edo txori baten hego zabaltzea entzuteko lekurik ere. Aintziraren aurpegia ferekatzen duen hotsa eta haizearen usaina, eguerdiko euri-jasak araztua edo pinuen usainek lurrindua.
Zuen eskaintza onartuz gero, baldintza bakarra jarriko dizuegu: zuek zuriok, senide bazenituzte bezala tratatu beharko dituzue animaliak eta gure basoak. Zer da bada, gizakia animaliarik eta basorik gabe? Haiek galtzen badira, gizakia hil egingo da izpirituaren bakardadeak jota. Izan ere, animaliei gertatzen zaiena laster gertatutako zaio gizakiari ere. Gauza guztiak elkarri uztarturik daude. Hau, jakin, badakigu: Lurra ez da gizakiarena, aitzitik, gizakia bera da lurrarena. Bizitzaren sarea ez du gizakiak ehun: sare horretako hari-zuntz bat baino gehiago ez da. Sareari egiten dion guztia bere buruari egiten dio. Lurrari gertatzen zaiona lurraren seme-alabei geratuko zaie, gauza guztiak elkarri lotuak baitaude, familia beteko odola bezalaxe.”
Mezua eta gutunaren “edertasuna aparte utzita, badirudi zalantza handiak daudela egileari buruz. Hemen itzuli dena Telebistako gidilari batek idatzi omen zuen 1970. urtean.
Blog honetan (erderaz) polemika argitzen saiatzen dira.
http://www.jmarcano.com/varios/seattle/index.html
Telebistako gidoilari batek, esan nahi nuen. Dirudienez buruzagi bateko diskurtsoa jaso zuen egunkari batek, 1887.urtean. Egunkariak traskribitu zuena zalantzazkoa izan arren, oso argi dago nork idatzi zuen hemen itzuli den bertsioa: Ted Perrik idatzi omen zuen 1970. urtean pelikula ala telebista saio baterako.