Asteko perla

Asteko perla

Kristatutasunaren baloreak defendatzen ditu Intereconomiak edo horixe diote behinik-behin, baina elizarengandik independienteak direla diote, baita alderdi politikoengandik ere.

Bideoan, manikuraren inguruko txorakeria galanta esan ondoren honakoa dio kazetariak inolako lotsarik gabe: “3. munduko hiritarrek irakurtzen ez dakitela gehitzen badugu, preserbatiboaren erabilera arriskutsua izan daiteke”. Edo beste hau: “Afrikako kontinenteko landa eremuetako biztanle askok, preserbatiboaren erabilerarako egokiak ez diren eskuak izan ditzakete”. Eta HIESA zabaltzeko tranpa bilakatu daitekeela diote. Ulergaitza, iraingarria, astakeria galanta.

Asteko perla

5 pentsamendu “Asteko perla”-ri buruz

  • Nagore Vega 2009-11-27 10:38

    Aupa Eli!
    Nahita ez duzu egin ,eta askotan nahasten gara denak, baina HIESA da.

  • Jajaja!! Ze ona!!! Asteko programarako erabiliko det, ondo? Mila esker!

  • eta berriz errepikatuko dut,

    “hamaika entzuteko jaioak gara!”

    a-i-a-m-a-t-x-o-m-a-i-t-i-a!

  • afrikar gehienen eskuak “no aptoak” kondoien estalkia irikitzeko.
    ederra perla!

  • Telebista kate hori hogei ordutako kanal komikoa litzateke, hain-hain beldurgarria ez balitz. Beldurra diet