Artur Masek aipatu independentziarako 4 klabeak #IbarretxeMas

Artur Masek aipatu independentziarako 4 klabeak #IbarretxeMas

“Asko arriskatzen duzunean, oso bakarrik sentitzeko arriskua duzu. Ziur, Ibarretxek badakiela zerbait hortaz”, esan du Artur Mas generalitateko presidente ohiak #IbarretxeMas ekitaldiaren hastapenetan. Eta euskal herritarron elkartasuna eskertu ostean hitzaldiari ekin dio. Akaberan subirautza osoa lortzeko bidean, ezinbesteko diren 4 klabeak aipatu ditu. “Ez dugu egin dugun dena egin, azken unean toaila botatzeko”.

 

Artur Masen Klabeak

  1. Erabakitze eskubidea.

    Horrekin bakarrik batailaren zati handi bat eginda dago. Geure burua errekonozitzen dugu, errespetatzen dugu: Hori da lehen pausua, besteek ere errekonozitu eta errespetatu zaitzaten. Bozkatzea jada irabaztea da.

  2. Batasun politikoa eta mobilizazioa.

    Ez dugu sobera indar, denak behar ditugu. Mobilizazioa. Erakundeek bakarrik ezin due Espainiar Estatua makurtu. Binomio hori klabea da.

  3. Gehiengo soziala bozketan lortzea.

    Demokratak gara eta edozein emaitza errespetatuko dugu. Irabazten badugu, eta baiezkoa bada, ezetz bozkatu dutenengan ere pentsatuz eraikiko dugu etorkizuneko Katalunia, eta eskatzen diegu ezezkoaren aldekoei ere, irabazten badute berbera egin dezaten.

  4. Nazioarteko aitortza.

    Lan ikaragarria egin behar da aitortza internazionala lortzeko. Berau gabe ezin baita herrialde independiente bat eraiki.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude