Argia itzali zuten eguna

Argia itzali zuten eguna –

Orain dela 20 urte (edo gehiago), argirik gabe geratzen ginenean, aitak hori abesten zuen “en mi país, ya no hay luz / ni bicicleta, ni autobús / mi corazón es de cartón / y mi cabeza, un gran melón”. Aita guda zibila hasi zen urtean jaio zen Galizan. Beraz, egoera larria eta txiroaren erdian bizi zen; benetan, ez zegoen ezer.

Argia itzali zuten eguna

Gaur goizean, argirik gabe nengoela konturatu naiz. Orduan, ahizpari eskatu diot amari abisatzeko. Bere erantzunak harritu nau: Argentina osoa argirik gabe zegoen eta Brasilgo, Paraguaiko, Txileko eta Uruguaiko leku batzuk ere bai. 6 ordu dira horrela nagoela. Hasieran, interneta mugikorrean neukan; orain ez daukat seinalerik. Kobazulo batean bezala nago: ez daukat informaziorik, gauza gutxi egin ditzaket, une batetik bestera urik gabe geratuko gara, eta ordenagailuak daukan azken energia erabiltzen ari naiz testu hau idazteko.

Kafesnea egiten ari nintzenean, Saramagoren liburu bat etorri zait burura, Ensaio sobre a cegueira. Gaixotasun bat zabaltzen da, itsutasuna; sistema arriskuan dago jendeak ezin duelako ikusi. Hala ere, itsuen artean, ikus dezakeen pertsona bakarra dago, sendagilearen emaztea. Hark zer edo zer antolatu behar duela konturatzen da, bestela guda hasiko baita. Horretaz gain, hark  dena zeinen gaizki dagoen ikus dezake. Jakina, momentu batean, nekatuta sentitzen da, eta zorionez, txakur bat hurbiltzen zaio eta bere malkoak miazkatu. Momentu hartatik, malkoen txakurra bere ondoan dabil beti.

Saramago oso idazle ona zela esatea ez da berria. Hark oso ondo azaldu zuen kapitalismoren bidea. Nire ustez, geroz eta gehiago ikusten da begiak dauzkagula, ikusten dugula, baina aldi berean itsuak garela. Guk ezin dugu ikusi bide horretan gaizki aterako garela, elkarrekin lan egiten ez badugu. Arazoa ez da argirik gabe izatea, tarifa handiak ordaintzea, janaririk gabe eta eskubiderik gabe izatea baizik.  Arazoa ez da nik asko ordaintzen dudala, guk egunero galtzen duguna baizik. Bide horretan, meritokraziaren bidean, indibidualismoren bidean, ez gara etxera bueltatuko, ez dugu aurkituko bihotzik, garunik edo ausardiarik.

Geroz eta gehiago bakarrik geratzen ari gara, benetako sare sozialik gabe. Ia-ia gure burua meloia eta gure bihotza kartoizkoa dira. Baina okerrena da ez garela gudan bizi.

2019ko ekainaren 16an, argia itzali duten eguna.

Argia itzali zuten eguna

 

Eskola publikoko irakaslea naiz