Angolako Gobernuak EAJri galarazi egin dio lehendakaritzarako hauteskundeetan behatzaile jardutea

Angolako Gobernuak EAJri galarazi egin dio lehendakaritzarako hauteskundeetan behatzaile jardutea –

Angolako Gobernuak jarritako traba administratibo eta burokratikoen ondorioz, Senatuko EAJko bozeramaileak, Jokin Bildarratzek, ezingo du nazioarteko behatzaile gisa jardun Afrikako herrialde horretako lehendakaritzarako hauteskundeetan, bihar, abuztuaren 23an. Hauteskunde horiek aspaldi honetako garrantzitsuenak dira.

Angolako Gobernuak EAJri galarazi egin dio lehendakaritzarako hauteskundeetan behatzaile jardutea
MPLAk 40 urte jarraian gobernuan egin ondoren, ustelkeria finkatuta dago sektore publikoan, eta Angola, baliabide naturaletan Afrikako herrialde oparoenetako bat, miseria ekonomiko ikaragarrian hondoratuta dago.

Joan den maiatzean, oposizioko alderdi nagusia den UNITAren ordezkari batzuk, alderdiko buru eta lehendakaritzarako hautagai Isaías Samakuva buru zutela, Andoni Ortuzarrekin bildu ziren Sabin Etxean, euren herrialdean bizi duten egoera politiko larriaren berri emateko.

Konstituzioaren urratzeak, oposizioko alderdi nagusien kontrako errepresioa eta hauteskunde prozesuko etengabeko azpijokoak ikusita, zalantza sortzen da benetako hauteskunde libre, zuzen eta demokratikoak egingo ote diren.

EAJk ere errealitate hori pairatu du, Angolako Gobernuak jarritako traba administratibo eta burokratikoek galarazi egin baitiote Jokin Bildarratzi egunotan nazioarteko behatzaile gisa jardutea Luandan, André da Silva Neto Hauteskunde Batzorde Nazionaleko buruak gonbidatuta.

Nazioarteko komunitate politikoaren presentzia urria ere egoeraren erakusgarri da. beraz, Europar Batasunak lehenbailehen hartu behar du bere gain hauteskunde-emaitza garbi eta gardenen bermatzaile nagusia izateko ardura.

 

EAJren webgunetik ehizatua

Angolako Gobernuak EAJri galarazi egin dio lehendakaritzarako hauteskundeetan behatzaile jardutea