Ana Rosa

Ana Rosa – 

ana rosaTxundituta… Eta sentipen gehiago, baina batez ere txundituta nago zeharo… Ana Rosa Quintanak, 2021ean bere programan zuzenean jakinarazi zuen kartzinoma bat aurkitu ziotela bular batean, bere sendatze prozesua pasa du eta bueltan da 342 egun ondoren telecincoko bere saiora, urriaren 10ean egin zuen itzulera. Ongi etorri bideoa ikustekoa da, pertsonaien zerrenda esanguratsua oso… Espainiako salvame antzerki orokor honetan ia ezerk ez nau harritzen jada, baina une txundigarrienetakoa honakoa Ana Rosak, krisi garai batean, osasun, zientzia, dependentzia edo bekatan gastua egitea kritikatu zuenean etorri zen… egokitu zaionarekin… WTF!  “No me negarán que no es un milagro escuchar el desarrollo de una ley que desalojará a los okupas en 24 horas, teniendo en cuenta que según parte del Gobierno este fenómeno no existe… 100 euros al mes para la crianza de los hijos, viajes gratis, el tren, partidas extraordinarias para sanidad, ciencia, dependencia o becas…”

José Manuel Villarejoren lagunmina izan zen Ana Rosa, fabore asko eskatutakoa antza, eta orain gerran daudenak Ana Rosaren senarra tarteko… Villarejo acusa al matrimonio de actuar de manera “canallesca y mafiosa”. Mafia bailitzan jardutea egozten dio Ana Rosari Espainiako kaka-kloakaren Komisario mafioso gorenak, antolakuntza kriminala, eroskeria, kapitalen zuriketa, informazio salerosketa, espioitza, etab. dituenak bere kurrikulumean. Ana Rosa fucking boss!… Espainiako Mafiaren gorenean… Kuriositatez aipatu Villarejoren karrera poliziala Donostian hasi zela, non ikasiko poliziaren balio onenak ba… 1972an sartu zen Polizia Kidego Nazionalean, Donostiako probintzia-komisarian 1975era arte. Terrorismoaren aurkako taldeko kide izan zen, eta ETAren aurkako hainbat jardueratan parte hartu zuen. Polizia-merituaren Gurutzea lortu zuen, txuri bereizgarriarekin. Madrilgo Goi Mailako Burutzako Herritarren Segurtasunerako taldean 1983 arte. 1983tik 1993ra bitartean eszedentzian egon zen, eta urte horietan enpresa lanetan aritu zen. 1993an, Barne Estatu Idazkaritzara itzuli zen agente operatibo eta ezkutuko agente gisa. KakAna Rosak, argi du, ziur, non den eta nor defenditzen duen, baina hainbeste kaka ez da zilegi. Gaur Abascal elkarrizketatu du bere saioan, kazetaritza zer den egun…

,,,

Entzun Roberto jaunaren Ana Rosa andereaz laburpen bikaina…

Ferreras-en audioak

María Dolores de Cospedal-en audioak

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro ohiaren audioak

Pegasusgate

#CatalanGate: Pegasus zelatariaren zehaztasunen bila

Nire begietatik ...