Amazonia oihaneko indigena ezezagunen argazkiak publikatu dira

Orain arte mendebaldeko herritarrontzako ezezagunak ziren Amazonia oihaneko indigena talde baten argazkiak argitaratu berri dituzte. Peru eta Brasil arteko mugako oihanetan bizi da taldea, eta argazkiak Brasileko Indioen Fundazio Nazionalak (Funai) argitaratu ditu. Naturatik hartutako fruituekin, manioka, papaia eta bananak batik bat, bizi omen dira indigenok. Aurrez ezagututako indigena amazionarrak bezala arkuak eta ganibetak erabiltzen dituzte, eta palmondo hostoz eraiki etxolak. 

Survival GBE erakunde zuzendariak zuzenean eskatu dio Peruko presidente Alan Garciari oihanean barneratzen ari diren zura biltzaileei indigenekin kontaktua galarazteko. Izan ere, erraz gaixotu eta hiltzeko arriskua dute. Argazkien publikazioak indigenak babesteko behar dutela adierazi dute indigenen aldeko erakundeeek eta Brasileko agintariei babes hori ematea bermatu diete.

Survival-eko kideek uste dutenez orain ehun urte inguru Amazoniako basoetan kautxu bila sartu zen gizon zuriak sarraskitu zituen indigenen ondorengoak izan daitezke. XX. Mende hasieran mendebaldeko konpainiek “kautxuaren sukarra” bizi izan zuten, eta ordura arte ezezagun ziren lurretara barneratu. Bertan, indigenak esklabu gisa erabili zituzten horien lurretatik ahal zen kautxu gehien lortzeko. Ustiapen masibo hori lortzeko asmoz konpainiek hartutako jarrerak milaka indigenen heriotza ekarri zuen. Alta, ihes egindakoak ere izan ziren, eta orain, normala den bezala, ezer gutxi nahi dute jakin gurpil gainean edo zerutik zelatan ibiltzen diren gizon zurien inguruan.

Gehiago jakiteko: http://www.survivalinternational.org/ El sueño del Celta; Mario Vargas Llosa.

indigenak amazonia oihanean. http://www.uncontactedtribes.org/brazilphotos

Irudia | indigenak amazonia oihanean. http://www.uncontactedtribes.org/brazilphotos | I.larra | Creative Commons By SA

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

3 pentsamendu “Amazonia oihaneko indigena ezezagunen argazkiak publikatu dira”-ri buruz

  • Bizirauten dute?? Bizi dira esan nahi zenuen, ezta? Bizirautea nekea eta sufrimenduarekin lotzen dut nik, eta ez dakit gurearen aldean zen den bizimodurik hitsena.

    Ah! eta armak aldean dituztela… Joer, neuk lehen aldiz helikopteroa ikusiko banu, txori erraldoia botatzeko eskura dudan guztia erabiliko nuke, a ze bazkari ederra! Baina pentsatzen jarrita igual gure mundu zibilizatuaren polizia armatuaren parekoak izango dira. Auskalo!

    Dena lehen munduko anteojuekin ikusteaaaa…..

  • Egia da biziraun hitzak esanahi ezkorra izan dezakeela, baina ez da kasua, ez zen nire asmoa behintzat. Eta, armen kontua…ikusten nuenaren deskribapen objektiboa egin nahi izan dut, ez besterik. Nola ez dituzte armak izango ba! Arrazoi osoa duzu. 

    Baina, egia, zaila da lehen munduko antiojuak kendu nahi izatea, barruan ditugun “berezko” ideiak berez irtetzen zaizkigu eta.

  • Gari Garaialde 2011-02-03 15:24

    Horrelako berri bat irakurri nuen azken aldian, gezurra zela konturatzen bukatu genuen…