Alma Reville eta Alfred Hitchcock

Alma Reville eta Alfred Hitchcock –

Alfred Hitchcock-en lau eskuak

Alfred Hitchcock-en lau eskuak - Alma Reville eta Alfred Hitchcock Alfred Hitchcock-en lau eskuak - Alma Reville eta Alfred Hitchcock Alfred Hitchcock-en lau eskuak Alfred Hitchcock-en lau eskuak Alfred Hitchcock-en lau eskuak Alfred Hitchcock-en lau eskuakAlfred Hitchcock, suspensearen maisua bezala ezagutzen dugu, agian ezagutzen ez duguna, Alma Reville da, Alfred Hitchcocken konplizea, emazte leiala, itzal kolaboratzailea eta sukaldari gogokoena. London-en jaiotako zinemagile ikonikoaren emaztea, haren kolaboratzailerik hurbilena izan zen, eta Hitchcockek beti bilatzen omen zuen ikasle batek bere irakasleari eskatzen dion onespena.

Alma Lucy Revillek (Lady Hitchcock) bere senarrak zuzendutako 19 film luzetan parte hartu zuen ofizialki, eta beste hainbatetan ez-ofizialki, gidoiak idazten eta berridazten, eta casting, lokalizazio eta muntaketarekin lotutako erabakietan parte hartuz.

Alfred eta Alma ia egun berean jaio ziren, 1899ko abuztuaren 13 eta 14an hain zuzen ere. 1921ean ezagutu zuten elkar, “Appearances” filmean lanean, Alma muntaketaz arduratu zen eta Alfred intertituluak diseinatzeaz. Alfreden lehen lana izan zen zinean, Almak dagoeneko urteetako esperientzia zuen eta aktore bezala debuta ere egina zuen. 1926an ezkondu ziren. 1928ko uztailaren 7an, alaba bat izan zuten, Patricia, “Strangers on a Train” filmean parte hartuko zuena. Sei hamarkadaz egon ziren ezkonduta.

Alma Revillek, Nottingham-en jaioa eta gaztetan familiarekin London-era joandakoak, 16 urte zituela, bazekien jada zinemara dedikatu nahi zuela, baina bere adineko nesken artean ohikoa denaren kontra, liluratzen zuten film horien garapenaren parte izan nahi zuen. Gurasoek ez omen zuten uste ideia ona zenik, baina lagun ekoizle bati eskatu zioten industrian lan bat aurki ziezaion, muntaketa gelan, “estudioaren beraren ustezko glamour eta zirrara guztitik urrun”. Espero zenaren aurka, muntaiak izugarri poztu ez ezik, lanbideko onenetakoa bilakatu zen.

1925ean egin zuen Hitchcockek bere lehen film luzemetraia “The Garden of Earthly Delights” (Alaitasunaren lorategia), Alma alboan zuela zuzendari laguntzaile gisa. Hurrengo bi hamarkadetan, film ugaritan lan egin zuten elkarrekin. 1951n presaka idatzi omen zuen “Strangers on a Train” filmaren gidoi berri bat, Hitchcockek Raymond Chandler-ek hasieran idatzitakoa zakarrontzira bota ostean, eta 1960ean, nahiz eta bere izena “Psycho” kredituetan agertzen ez den, Almaren parte-hartzerik gabe, litekeena da dutxaren eszena inoiz ez gauzatu izana, historiako ikonikoenetako bat den eszena ezaguna eta Almaren ideia izan zena. Janet Leigh aktorearen oihuak eta erortzen den uraren soinua Bernard Herrmannen musikaz lagunduta egon behar zirela ere Almaren ideia izan omen ziren.

Hitchcock eta Reville elkarrekin gidoiak idazten hasi ziren, eta 1927an, “The Ring”-etik, “Rebecca”, “Suspicion”, “Saboteur”, “The Paradine case” edo “Shadow of a Doubt” bezalako ezinbesteko tituluetan parte hartu zuen Alma Revillek, eta ez gidoilari gisa bakarrik, gidoilaria eta bigarren unitateko zuzendaria ere izan zen batzuetan. Beste zuzendari batzuekin ere lan egin zuen, baina bere batasun sendoena eta asegarriena senarrarekin izan zuen. Hitchcock-en arrakastak Hollywoodera eraman zituenean, Almak pixkanaka gidoiak sinatzeari utzi zion eta ohiko emazte eta ama bihurtu zen, bere kolaboratzailerik hurbilena izaten jarraitu bazuen ere.

«Zerbait gaizki zegoela uste zuenean berehala esaten zuen, eta normalean arrazoi zuen. Gizon jaio izan balitz, edo izaera ezberdina izan balu, zuzendaria izango zen», dio Stephen Rebellok Alfred Hitchcock and the Making of Psycho filmean.

Bere eguneroko bizitzan suspense gutxi zegoen. Bikoteak errutinazko bizitza egiten zuen, zuzendariari bere Bel Aireko bere etxean lan egitea gustatzen zitzaion, bulegotik urrun, eta filmatzen bazuen goiz itzultzen zen etxera. Egunero, arratsaldeko bostetan zehazki, afaltzen zuten biek eta ostegunetan Chasen’s-era joaten ziren, gustukoen zuten jatetxera, eta txuleta bat hartzen omen zuten euren txakurrentzat. Filmetako izarrekin afariak antolatzen zituztenean, Almak sukaldatzen zuen eta gonbidatuen iritzien arabera sukaldean bezain ongi moldatzen zen muntaketa gelan.

Alfred Hitchcock-en lau eskuak - Alma Reville eta Alfred Hitchcock

Janaria eta zinema izan ziren Hitchcock senar-emazteek beren pasioari bidea libre eman zioten bi arlo bakarrak, haiena sexu gabeko harremana izan omen zen. Alfredek esaten omen zuen, txantxetan, behin bakarrik izan zituela sexu harremanak bere emaztearekin, Pat sortu zenean.

Alfred Hitchcock-en lau eskuak - Alma Reville eta Alfred HitchcockBerarekin lanegin zuten emakume izarretako batzuk Hitchcock-en sexu-gose eta obsesioez hitzegin zuten, Tippi Hedren-ek adibidez, Almari esku hartzeko ere eskatu omen zion jasaten ari zen jazarpenaren aurrean. Vera Miles-ekin harremana ere tentsioaz betea izan omen zen, Kim Novakekin izandakoa bezala, Hedrenekin eman zen jazarpen mailara iritsi omen zen Novakekin, haren zaintzarako detektibe bat ere kontratatuz. Berarekin lan egin zuten aktore guztiek ez dute ikuspegi hori partekatzen, Ingrid Bergmanentzat beti izan zen lagun ona eta Grace Kelly, Joan Fontaine eta Janet Leigh-ek ere antzekoa esan zuten.

Nolanahi ere Hitchcockek ero maite zuen Reville. Hori frogatu zuen 1979an, American Film Institute-k eman zion ohorezko sariaren onarpen-diskurtsoan:

«Baimena eskatzen dut maitasun oso, animo eta etengabeko elkarlana eman didaten lau pertsonak aipatzeko. Lehenengoa editorea da, bigarrena gidoilaria, hirugarrena nire alaba Patren ama eta laugarrena mirariak egiteko gai den sukaldaria. Horiek guztiak Alma Reville deitzen dira».

1979an aipatutako hitzaldia amaitzean, AFIk antolatutako ekitaldian, zuzendariak honakoa adierazi zuen:

«Duela 53 urte, Reville andere ederrak ez balu onartu Alfred Hitchcock andrea izateko bizitzako kontratua, baliteke gaur gauean Mr. Alfred Hitchcock hemen ez izatea. Ez nintzen mahai honetan egongo, gelako zerbitzari motelenetakoa izango nintzen. Sari hau, nire bizitza partekatu dudan bezala, harekin partekatu nahi dut».

Revillek bere bizitzan izan zuen errekonozimendu faltagatik haserre, Charles Champlin zinema kritikariak, The Unsung Partner izenburuko artikulu sutsu bat idatzi zuen Los Angeles Times egunkarian: “Hitchcock ukituak lau esku ditu, eta bi Almarenak dira” idatzi zuen.

Alfred Hitchcock 1980ko apirilean hil zen, 81 urte bete baino hiru hilabete lehenago. Alma gurpil-aulkian joan zen hiletara. 1982ko uztailean hil zen Alma Reville 82 urterekin.

Alma Reville eta Alfred Hitchcock

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude