Aleksei Navalni
Aleksei Navalni –
Scott Ritter gaur egun Interneten maiz mintzatzen den estatubatuar ezaguna da. AEBetako Marineen Gorputzeko Inteligentziako ofizial izana eta NBEaren Batzorde Bereziaren arma-inspektorea. Nolabait esanda, AEBetako goi mailako instituzioetako dinamikak ongi ezagutzen dituen pertsona. Informazio iturri zuzenetara iristeko erraztasuna duenez, sinesgarritasun osoa ematen diogu Aleksei Navalni bezalako pertsonaia ezagunaren inguruko iritziak ematen dizkigularik. Hauek esan ditu Aleksei Navalniren inguruan Youtuben zabaldu berri duen elkar hizketan.
Aleksei Navalniren profila
Boris Yeltsin hil eta gero, CIAren helburu nagusia Vladimir Putin Gobernutik kentzea bihurtu zen. 1990ko hamarkadan, Sobiet Batasuna desegin zen garaian, Errusia birrinduta zegoen eta heldutasunera iristen ari zen gazte asko bezala, ez zuen bat egiten hondamendi hartan geratu zen Errusiarekin. Iparra galduta eta ozpinduta, Mendebaldean bilatu zuen soluzioa. Gorrotoak eraginda, Aleksei Navalnik Errusiari traizioa egin zion. Ez zen pertsona zintzoa.
Navalni arrazista zen, Arraza Zuriaren nagusitasunaren aldekoa. Georgiarrak labezomorroak direla zioen eta txetxeniarrak, musulman izate hutsagatik, hil egin beharko liratekeela.
Ustelkeria eta traizio kasutan harrapatua izan zen. CIAk sostengatzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakundeek diruz lagunduta Vladimir Putin Gobernutik botatzeko lanetan jardun zuen. AEBetako Enbaxadak hautatuta, Yaleko Unibertsitatera eraman zuten, non bertako ikasketak eta CIArako prestaketa lanak egin zituen. Errusiar izaerarekin lotsatuta, errusiar harrotasuna sustatzen zuen Putinen aurkako lanetan jardun zuen. Barru beltza zuen pertsona zen, hasieratik izan zen CIAren agentea eta hori izan zen Errusian gorrotatua izateko arrazoia. Sekula ez zuen bilatu oposizioko liderra izatea eta hauteskundeak irabaztea. Bere helburua Errusian demokrazia ezabatzea izan zen.
Navalni pozoituta?
Mendebaldera etorri zenean, ez zuten frogarik erakutsi. Salaketa hori komunikabideen bitartez zabaldu zen eta gaia hor geratu zen.
CIArekin tratutan
Mendebaldera etorrita, CIArekin harremanetan jarri zen. Berriz Errusiara bidaltzeko prestatu zuten. Mutil argiagoa izan balitz sekula ez zatekeen Errusiara itzuliko . Bazekiten epaiketa bat jasan beharko zuela, baina Putini kalte egiteko onuragarria izanen zela pentsatu zuten, Putin politikoki ahulduta aterako zela. Baina ez zen horrela izan eta kartzelan bukatu zuen ustelkeriagatik. Akusazio errealak izan ziren, iruzurrarekin lotuak. Ondoren epaiketa gehiago izan zuen eta are larriago bihurtu zen bere egoera, zigorren arabera kartzelako egoera estutu egiten delako.
Navalniren heriotza
Kartzelan sartzerako osasun arazoak zituela azaldu zuen. Heriotza naturala izan du. CIAk ez du hil, inork ez du hil. Heriotza hau Putini oraintxe gerta zekiokeen gauzarik txarrena da. Hauteskundeen atarian egun hauetan egiten ari diren espekulazio hauek guztiek ez baitiote mesederik egiten. Giro kaltegarria sortzen diote, bere aurkakoa.
Navalni preso politikoa?
Navalni ez zuten kartzelaratu arrazoi politikoengatik. Diruzalea zen. Errusian ez zuen babes sozialik, mundu guztiak traidorea izan zela bazekielako.
…
Kontxo Joan Mari! Lehengo egunean Abascalen lagun gezurteroa, gaur pedofilo bat. Zure erreferenteen zerrenda hagitz kezkagarria da.
Hau da hau kasualitatea! Gaixotasunak, osasun eskasa, arazo psikologikoak, diruzalekeria, nazizaletasuna, saldukeria eta horrelako txorakeriak dituzten eta (istripuz, noski) hiltzeko zorian dauden guztiak… Putinen oposizioan sartzen dira publikoki!!
Hire aurkarien iritziak ere entzun, badaezpada ere.
Carlson eta Ritter-en ondoren, imajinatzen dut Pedro Baños espainiar militarraren iruzkin burutsuren bat etorriko dela. Errusiar propagandak eskema jakinei jarraitzen dio eta gure ezkertiar abangoardia itsu-itsu elikatzen ari da horiekin.
Erraietatik hitz egitean oreka galtzen da. Iritziak argudioen gainean ematea, ordea, aberasgarria da.
Beste “istripu” bat. Atx! Ze bolada txarra!
https://twitter.com/yarotrof/status/1760226712468549766
Ez al dizu lotsa ematen, Joan Mari kakazahar hau zuritzen ibiltzeak?
Denok berdin pentsa dezagun nahi al duk? Bai tristea.
Denok berdin pentsa dezagun ez baina pentsatu pentsa dezagun bai. Nalvani hala izan bazen ere…, horrek ez du Putin aingeru maitagarri egiten, mesedez! :-((((
Ez dut Putinen alde hitz egin. Scott Ritter AEBetako militar ohiak esandakoak transkribatzera mugatu nauk. Interesgarria litzateke jakitea foro honetan sumatzen den Putinen aurkako fobia nondik datorren. Ziur naiz gehienek bere biziaz ez dakitela komunikabide boteretsuenek esaten dutena baino.
Ez duzu Putinen alde hitz egin. Soilik Putinen aurka hitz egin dutenen aurka hitz egiten duzu (eta haien hilketa txalotzen, bide batez). Argi geratu da.
Edozein izan dela ere Nabalniren heriotzaren kausa, beti da berri ona nazi baten heriotza. Eritasun bategatik hil dela? Zer egingo diogu ba, hilda dago eta gaitzerdi!
Oso merke da gaur egun “nazi” kalifikatiboa… eta zenbat eta merkeagoa, balio gutxiagokoa… (Berdin fobia hitza…)
Putinen bizitzaz ez da asko jakin beharrik, egin dituenak kritikatzeko; hark kendu eta kenarazi dituen biziez agian jakinen bagenu,..
Bai Amonamantangorri, nazi bat edo TERF bat hiltzen duten bakoitzean nik txanpain botila irekitzen dut.
Mikel, iruditzen zaidak Aleksei Navalni zehazki NAZItzat definitzea ezin dela parekatu, esaterako, hormonak borborka dauzkan nerabe batek gurasoei “Nazi batzuk zarete” ohiukatzearekin. Navalniren kasuan ez da esapide erretoriko soila, aski definizio zehatza baizik.
Ez dut Navalni ezagutu, eta ez dut bere biziera ezagutu. Ez dakit zein ideologia zuen, zehazki, baina bai Putini aurka egin ziola, Badakit pozoitu zutela, badakit Errusiara itzuli zela, bizia arriskutan jarriz, eta badakit berehala atxilotu eta bat-batean, Kremlinek pista galdu oman ziola… Siberiako tokirik apartatuenetako batean hilik agertu arte. Badakit haren alargunak esan duela borrokan segituko duela, bere bizia arriskutan jarriz. Ez du ematen oso jokabide nazizaleenak direnik.
“Nazi” batek boterea eskuratzen du, beste kolektibo bati edo batzuri (herri, jendarte, estatu multzo…) kalte egiteko, erasotzeko, menpean hartzeko. Egiten ez duena da Putin bezalako mafioso diktadore krudel bati aurre egin.
Nazi, nazionalsozialismo hitzaren laburdura da; mugimendu, korronte eta are alderdi politiko bat, Alemanian sortu eta Alemania eskutan hartu zuena, Alemania gerra makina bihurtu, eta Europa konkistatzera abiatu zena. Hitz gutxitan esanda, bai. Ez zait iruditzen Navalni horrelako bilakaera batez amesten zuenik, bere herrialdean ekitera mugatuta, ez eta hain alegeraki nazitzat jotzen diren beste asko (Zelensky, Ukrainarrak oro har, Israeldarrak, Netanyahu bera ere…) nazi direnik. Intsulto gisa balio du, baina gertaeren analisiaegiteko nahiko pobre.
Eta, dena dela, Alexei Navalni oso nazi izanagatik ere, argi asko dago Putinek hil duela, opositore asko hil dituen bezala, Prigozhin hil zuen bezala, oligarka asko hil dituen bezala. Eta, hala eta guztiz ere, Putini berari, nik ez nioke nazi esango…
“Ez dut Navalni ezagutu, eta ez dut bere biziera ezagutu. Ez dakit zein ideologia zuen, zehazki…”
Ba orduan, kitto, ezta?
Kitto Navalniri dagokionez, nire aldetik; zer ezagutzen ez dudan eta zer dakidan azaldu dut. Eta nire iritzia. Zuek, Navalniren biografia, eta bilakaera intelektuala ezagutzen duzuenok, eta jakintza horri esker, ondorioztatzen bide duzue Putinek gizalegez jokatu duela, Navalni nazia zelako. Ados. Helikopteroaz alde egin zuen Errusiarra ere, Alacanten hilik agertu dena, tirokatua, baina halere heriotz naturalaz, hori ere, dudarik gabe, nazia zen, Putini ihes egin zion eta.
Zuk diozun helikopteroan desertatu duen errusiarra eta Alacanten hilda aurkitu dutena ez omen dira pertsona bera.
A, bai: nik ez diodala Navalniri koldarra deitu; nazi deitu diot. Nahi baduzu, mirets dezakezu egun hauetan TikToken agertzen diren mertzenario kolonbiarren ausardia, nola ere Berlinen 1945eko maiatzean azken bala arte eutsi zioten alemaniareko gudariei…
Mikel, daturik gabe ondorio biribilak ateratzea arriskutsua duk. Hara gaurko albiste bat: Ukrainako Inteligentziako Zuzendaritza Nagusiko Kiril Budánovek Navalny odolbildu baten eraginez hil zela esan du gaur. Kazetariekin hizketan ari zela, sarrera gisa “agian dezepzionatu eginen zaituztet baina…” esan die, jarraian adituko zutena ez zutela gustuko izanen jakinda. Beraz, Navalni Putinek ez zuela hil dirudi, Ukrainako goi agintari honen arabera.
Mikel,
Krimea errusiarra dela eta okupazioa babestu zuen errusiar inperialista baten alde zu, nolatan?
Eta, ez al zuen Putinek aterabide erraz-erraza, zer eta gorpua eman berehala autopsia egin ziezaioten, ikus zezan mundu guztiak odolbildu batek eragin ziola heriotza? Aitzitik ere, gorpua eman ez, eta gainera Kremlinak ez omen zekien aurreko egunetan Navalni nondik nora joana zen… kar, kar, kar…
Eta, bestalde, orain Kiril Budanoven hitzak sinesgarriak dira, eta bihar, agian, ez, zuen aburuz nazi izanik ere?
Ba ote!, ez dut nik deus esan Navalniren alde, bere usteez edo nahiez edo ideologiaz (ez baitut ikasi, esan dudanez), are gutxiago ezer Krimeari buruz; esan dudana da nazi deitzea oso merkea dela, eta txalogarria iruditzen zait Navalnik Putini aurre egitea, bizia arriskutan jarriaz.