Alakrana: bahiketa amaitu da
13:30tan eguneratua
RTVEk jakinarazten duenez, Espainiako Gobernuak ez du konfirmatu oraingoz bahituen askapena. Baina ordu honetarako prentsaurrekoa deitu du.
El Correok, Zapatero hedabideen aurrera aterako dela iragartzen du.
El Paisek, erreskatea ordainduta, piratak badoazela dio.
13:00etan eguneratua.
Berriak ere aipatzen du. Garak itsasontzia “teknikoki libre” dagoela eta erreskatean 4 milioi ordaindu dituztela dio.
Deiak titularra bost zutabetara eskaintzen du eta Espainiako Gobernuak “sosegua” eskatzen duela azpimarratzen du.
12:45etan eguneratua.
Iturri bakoitzak beretik edaten du nonbait:
El Mundok titular nagusia eskaini dio sareko agerkarian. Bere zehaztasunak: 2,3 miloiko ordainketa egin ostean askatu dituztela
El Paisek oraindik ez direla libre dio.
EITBk aldiz, oraindik askatzen ari direla dio, eta ia 3 milioi ordaindu dituztela erreskate gisa. Piratak bosnaka ari omen dira jaisten bahituak ontzitik, hauen graduazioaren arabera. EITBren korrespontsala den Xabier Madariagak dioenez, ostegunean helduko lirateke Seychelle irletara, libre.
[…] Zuzeu […]