Aktibistak

Aktibistak –

Aktibistak
Arg: Robert S. Donovan

Batzuek pintura bota zuten Van Gogh-en eguzkiloreen gainean. Bertze batzuek eskuak itsatsi zituzten luxuzko autoetan. Izan ziren hegazkin pribatuen gurpilen inguruan kateatu zirenak. Eta izan dira Goyaren majen markoetara itsatsi direnak.

Klimaren aldeko ekintzaileak dira. Denon artean berehala benetako zerbait egiten ez badugu planeta honen gizakiendako bizi baldintza egokiak pikutara joanen direla ohartarazi nahi izan diguten aktibistak.

Ekintzak egin eta segundo gutxira irrigarri utzi nahi izan dituzte aktibista horiek. Edo gogor-gogor kritikatu izan dituzte; guztien gibeletik atera da Koldo bat “Horrelakoa ez, gauzak ez daude horrela” erraten. Eta dozenaka konspirazio asmatu dituzte ekintza horiek desakreditatu eta deslegitimatzeko.

Etor bedi borroka moldeen inguruko eztabaida. Ados. Baina, bitartean, zerbait egin beharko dugu CO2 isurien goraldi mugagabea nolabait gelditzeko, ez?

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko azaroaren 8koa]

Aktibistak

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

8 pentsamendu “Aktibistak”-ri buruz

  • Gertatzen dena da horrelako ekintzek, mezu apokaliptikoekin batera, sinesgarritasuna kentzen diotela milaka zientzialarik lan handiarekin baieztatu duten aldaketa klimatikoaren gaiari.

    Mundua 10 urtetan bukatuko dela esan eta hori gertatzen ez bada, jendeak ez dizu serio hartuko. Are gutxiago tomatea botatzen badiozu koadro bati eta gero lurrera itsatsi. Honi garrantzia ematen ez dion norbait ez duzu horrela konbentzituko, gehiago urrundu baizik.

  • Arazoa plazaratu eta jendea, horren harira, berbetan izan da. Euren helburua lortuta. Irrigarri??? Pena gai bati buruz hitz egiteko halako ekintzetara jo beharra, baina bizi garen gizarte hau halakoa da, sentzazionalista hutsa!!!

  • Plazaratu? Plazan zegoen duela urte askotatik, eskolan, administrazioan, enpresetan etab.

    Baina plazaratze horretan gizarteak gai hau horrelako ekintza eta Thunberg bezalako pertsonaiekin lotzen badu, plazatik kanpo izango dugu laister.

    Performance-ak ikaragarriak dira bururatzen zaionarentzat. Besteontzat, erridikulo hutsa. Eta erridikuloaren ondoren gauza serioak ez dira hain serio.

  • Aurreko hiru iruzkinak gurera ekarriz: ezker abertzaleko kinkien performantzeek prestigio kentzen diote gure herriari. Kontutan har dezaten. Piercing eta tatuaje gutxiago.

  • Halako kinkiek ere ekarpen handia egin eta egiten diote herriari. Edo bakarrik gorbatadun jeltzaleek egiten diote ekarpena herri honi???? Hori bai, euren poltsikoak sano bete ostean, eta ez kinki hoien moduan, sosik ere ez dutela ikusten.

  • Tximino, betidanik pentsatu izan dut herri honi pertsona mota jakin batzuk falta zaizkiola. Beste herrietan badituzte baina gurean ez dago, eta inbidiaz begiratzen diet besteei.Aberatsak, abertzaleak eta herriarekin konpromezu sendoa dutenak falta zaizkio. Herria eraikitzeko dirua erruz jartzen duten mezenas horiek falta zaizkigu. Nik mota horretako pertsona bakarra ezagutu dut, Oñatiko Juan Zelaia enpresaria. Baina batekin ezin da ezer egin, horrelako asko behar dira sare oso bat eraikitzeko. Orain dela gutxi Forbes-ek pertsona aberatsen zerrenda egin zuen publiko eta horrela jakin nuen zeintzuk ziren gure herriko aberatsak. Aberats horiei buruzko informazio bila ibili nintzen Interneten. Aberatsak bai, izango dira, baina hauengandik ezer ere ez espero. Donostiako bat da aberatsena, 3000 milioiren jabe, baina ez daki euskara eta Suizan bizi da Gipuzkoako ogasunari ez ordaintzearren. Zer espero horrengandik? Ezer ere ez. Gure herriko perroflautak baino okerragoa. Nik amesten jarraituko dut, egunen batean mezenas aberatsak izango ditugula.

  • Zure amets horrekin ere sarritan amestutakoa nauzu. Era horretako aktibistak ere beharrezkoak ditugu. Baina alabak nahiko tatuaje-pirzinlari dauzkat eta euskararen militante sutsuak ere badira. Ekarpen baikorra egiten digun dena ongi etorria izan dadila.

  • Tximino, kontua da, artaldeak nori jarraitzen dion, artaldea mugiarazten duena nor den. Artaldeak erreferentziak bilatzen ditu eta historiak erakusten digu aberatsei eta boteretsuei jarraitzen diela. Garai bateko herri txikietan nork markatzen zuten erritmoa? Messi futbol jokalaria Errealera etorri eta euskaraz ikasi eta erabiliko balu komunikabideetan, gazteri osoa euskaraz hitz egiten jarriko luke cool delako. Ez dago horrelako Euskaraldirik. Eta Messi bezala beste hainbat eta hainbat. Jendeak arrakasta bilatzen du eta beraz arrakastatsutzak jotzen denari jarraitzen dio. Aktibista perroflautari inork ez dio jarraitzen. Ez dut esango bere aktibismoa gaizki dagoenik, baina jendeak aktibismo hori porrotarekin lotzen du. Irudikatu une batez Bill Gates, Bono, Elon Musk, Queen taldea… euskaldunak direla eta Euskal Herriarekin guztiz konprometituta daudela, euren dirua eta influentzia gure alde erabiliz. Ez ginen gauden tokian egongo.