Akordiorik eza (Argentinatik)
Akordiorik eza –
Argentinan gertatzen ari diren gauzei buruz zerbait kontatu nahi dizuet. Baina, ez nekien nola hasi, gauza pila datozkit burura idazteko: giza eskubideen kontra egiten ari direna (Maldonado, Facundo Ferreira eta abar), dolarrari buruz, hezkuntza publikoari buruz… Eta gai asko direnez eta ez dakit nondik hasi, egunero ikusten ditudan gauzei buruz hitz egitea hobeto izango litzatekeela pentsatu nuen.
Atzo, ostiralean, eskolako ikasle bat negar egiten ari zen. Zer gertatzen zitzaion galdetu nionean, “ezer ez” erantzun zidan. Orduan, beste pertsona bati eskatu nion berarekin hitz egiteko. Hari kontatu zion etxetik aterarazi zutela bere familia. Amak goizeko 8etatik gaueko 10ak arte (astean zazpi egun) lan egin arren, ez daukate dirurik alokairua ordaintzeko. Hala eta guztiz ere, mutilak eskolara joatea aukeratu zuen froga bat zeukalako. Eskolatik atera nintzenean, hogeita hamar urteko gizon batek 10 peso (U$S 0m25) eskatu zizkidan kafe bat hartzeko. Eta orain dela bi ordu metroan bizi den familia bat ikusi dut.
Baina horiek ez dira gauza bakarra. Egunero txakurrarekin ateratzen naizenean, kalean bizi den jendea zenbatzen dut eta beti norbait berria dago auzoan. Joan den astean, esaterako, goiz bateko ordu erdi batean lau edo bost zenbatu nituen.
Horretaz gain, soldatak ez dira igotzen, baina argia, gasa, komunikabideak eta abar bai. Horregatik, unibertsitateko irakasleek orain dela hiru aste greban daude. Eta joan den ostegunean manifa bat egin genuen Congresotik Plaza de Mayora hezkuntza publikoa defendatzeko, euriaren azpian. Ondorioa irakasleekin negoziazioak bukatzea izan zen.
Egoera honetan, etxera iristear, eskertzen dut lana eta etxea izateagatik. Zergatik? Hori ez delako oraintxe bertan bukatuko. 2001eko irudiak errepikatzen dira egunero. Oro har, neoliberalismo errepresioaz inposatzen da.
Beraz, norbaitek zer egin dezakegun galdetzen badit, enpatia izatea esango nioke eta, noski, kalera joatea besteengatik. Kapitalismoak gizarte indibidualistak egiten ditu eta horren kontra borrokatzea ez da hain erraza. Horretaz gain, gaur egun, gure gizartea 1984 liburukoa bezalakoa da: gobernuek dena menperatzen dute eta gezurra egia bihurtzen dute. Ez dakit zein den soluzioa, baina hezkuntza arma da: pentsatzen irakatsi behar da. Hori da gure borroka garrantzitsuena. Eta, gainera, sentimendu kolektiboak transmititzea. Justizia sozialik ez badago, ez da posible egoera aldatzea.
Egun hauetan Argentina dugu gogoan, eta gure ahaideak.
Besarkada hestu bat, Mariana.
Gauzak aldatzeko lana handia izango da, baina nonbaitetik hasi behar. Eskerrikasko informatzearengatik, eta ZAINDU. Goraintziak Pampako arriero baten birbilobaren partez.