Abian da #StopAsentamenduekinMerkataritza Europako Herritar Ekimena
Abian da #StopAsentamenduekinMerkataritza Europako Herritar Ekimena –
Europar Batasunak aldian-aldian errepikatzen du lurralde eta lur okupatuetan ezarritako kokalekuak gerra krimen nabarmena direla Nazioarteko Zuzenbidearen arabera. Hala ere, legez kanpoko asentamendu israeldarrekin merkataritzan eta business as usual egiten jarraitzen du, okupatutako lurralde palestinarrean.
Legez kanpoko asentamendu okupatzaileekin merkataritza harremanetan jarraituz, Europar Batasunak legez kanpoko egoera bat ahalbidetu eta elikatzen du, horren existentzia eta hedapena eusten eta sustatzen dituena. Beraz, Europar Batasunak asentamendu kolonialen negozio israeldarra salatzen duen bitartean, horiek finantzatzen jarraitzen du.
Europako herritarrek legez kanpoko kokalekuetatik datozen produktuen eskaintza zabala jasotzen dute etengabe, tokiko merkatuetan. Produktu horiek erosita, Europako kontsumitzaileak krimen horien konplize bihurtzen dira, jakin gabe. Lur-espoliazioaren parte bilakatzen dira. Familia palestinar eta sahararrak beren lurretatik bortizki kanporatzen laguntzen dute.
Horregatik sortu da #StopAsentamenduekinMerkataritza Europako Herritar Ekimena. Ez da edozein eskaera, tresna demokratiko ofizial bat baizik, Europar Batasuneko herritarrei Europako politiken formulazioan zuzenean parte hartzeko aukera ematen diena. Europako herritar guztien artean milioi bat sinadura lortzen baditugu, Europako Batzordea gure eskariaren aurrean jardutera behartuta egongo da.
Europako Herritar Ekimen honen sinaduraren bidez:
- Eskatzen duzu Europar Batasunak merkataritza harremanak amaitu ditzan legez kanpoko asentamenduekin, lurralde okupatuekin, Palestina okupatuan Israelek inposatutako asentamenduak edota Marokok Saharan legez kanpo okupatutako lurraldeak barne.
- Europar Batasunari exijitzen diozu nazioarteko legea eta giza eskubideak modu sendoan aplika ditzala, bere harreman komertzialetan barne.
- Europar Batasunari eskatzen diozu ez duzula nahi konplize izan herri palestinarrak eta sahararrak, oro har, horrelako politika europar kaltegarrien bidez pairatzen duten kolonizazioaren eta indarkeriaren aurrean.
Ez dezagun parte hartu okupazioaren eta lur-lapurretaren biktima diren komunitate palestinar eta sahararraren kolonizazioan. Legez kanpoko kokalekuetako produktuak gure merkatuetan sartzea debekatzea nahi dugu!
Lagun iezaguzu Espainiako Estatuan 50.000 sinadura lortzen (Europar Batasunean milioi bat sinadurara iristeko).
Europako Herritarren Ekimena sinatu
Abian da #StopAsentamenduekinMerkataritza Europako Herritar Ekimena