Abian da Herri Babesarearen seigarren bira

Abian da Herri Babesarearen seigarren bira –

Abian da Herri Babesarearen seigarren biraGaur, 2024ko azaroaren 11n, Herri Babesarearen (giza eskubideen defendatzaileak babesteko euskal sarea) foro ibiltariaren seigarren edizioa hasi da, zeinean Euskadiko hainbat udalerrik parte hartzen duten.

Oraingo honetan, Kolonbia, El Salvador, Guatemala, Honduras, Palestina eta Mendebaldeko Saharako gizarte-erakundeetako sei ordezkarik Euskadiko 14 udalerri bisitatuko dituzte bi astetan zehar, azaroaren 11tik (astelehena) 21era (osteguna) bitartean.

Bira honen protagonista diren 6 giza eskubide defendatzaileok, beren erresistentzia-prozesuak ikusaraziko dituzte euskal gizartearen aurrean eta, era berean, salatzeko aukera izango dute beren komunitateetan jasaten ari diren indarkeria-mota ezberdinak: besteak beste, beren lurraldeetako espoliazioa, nahitaezko desplazamenduak, krisi klimatikoaren eraginez pairatzen ari diren askotariko inpaktuak, lidergo sozialen jazarpena, giza eskubideen, lurraldeen eta ingurumenaren defentsaren kriminalizazioa, eta abar.

Herri Babesarea, Mundubatek eta Nazioarteko Bake Brigadek (PBI) 2019an bultzatutako ekimena dugu. Ekimen horrek udal-administrazioen, euskal gizarte-erakundeen eta Hego Globaleko giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeen artean ahaleginak koordinatzea du helburu, tokiko eremutik abiatuta, giza eskubideak defendatzen dituzten pertsona, erakunde eta mugimenduak babesten laguntzeko.

Abian da Herri Babesarearen seigarren bira

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude