9 egun Inglaterrako erregina izan zen “Lady Jane”
9 egun Inglaterrako erregina izan zen “Lady Jane” –
Joana Grey edo Joana Ingalaterrakoa (1537-1554), ingelesez Jane Grey izenez ere ezaguna izan zen; “Lady Jane Dudley” bezala ezkondu zen eta “bederatzi egunetako erregina” izan zen. Inglaterrako historian erregealdi laburrena izan du orain arte.
Joana, Henrike VII.aren birbiloba zen bere ama-amona Maria Tudorren bitartez. Suffolkeko dukesa, eta, gainera, Edward VI.a erregearen bigarren lehengusina zen. Heziketa humanista bikaina zuen, bai eta bere garaiko gazterik ikasienetakoa izatearen ospea ere. 1553ko maiatzean, Joana Lord Guilford Dudleyrekin ezkondu zen, hots, Northumberlandeko duke Edward John Dudleyren lehen ministroaren seme gaztearekin.
Urte bereko ekainean, erregeak bere testamentua idatzi zuen, Joana eta bere oinordeko gizonezkoak tronuaren oinordeko izendatuz; neurri batean bere arreba ordea Maria katolikoa zelako, Joana protestante sutsua zen bitartean, eta, beraz, Ingalaterrako Elizaren erreforma babestuko zuen, zeinaren fundazioak Henrike ezarri zuela baieztatzen baitzuen.
Testamentuak Maria eta Isabel ahizpa erdiak oinordetza-lerrotik kendu zituen, bien bidegabekerian oinarrituta, eta haien erreklamazioak Oinordetzaren Hirugarren Legearen bidez irauli zituen.
Arazoa aurretik zetorren: Enrike VIII.ak Eliza Katolikoarekin harremana apurtu zuen eta Eliza Protestantearen alde egin (bere emazte batekin dibortzioa eskatu ahal izateko). Eliza Anglikanoaren hazia izango zen hori. Bere semea, hau da, Edward VI, 16 urterekin hil zen eta ondorengorik gabe.
Edward VI.a hil ondoren, Joana erregina izendatu zuten 1553ko uztailaren 10ean. Hala ere, Mariari ematen zion babesa azkar hazten hasi zen, eta Joanaren aldekoek pixkanaka abandonatu zuten. Ingalaterrako Kontseilu Pribatuak bat-batean bandoa aldatu eta Maria erregina izendatu zuen urte bereko uztailaren 19an, eta Joana boteretik kendu zuten.
Haren alde nagusiki aritu zenari Northumberlandeko dukeari (bere aitaginarreba zen aldi berean), traizioa leporatu zioten, eta handik hilabetera exekutatu zuten. Joana Londresko Dorrean giltzapetu zuten, eta azaroan goi-mailako traizioa leporatu zioten (heriotzarekin zigortutako delitua), baina hasieran ez zuten exekutatu. Hala ere, Joana Koroarentzako mehatxu gisa ikusten hasi zen denbora gutxian, bere aita Henry Grey, Suffolkeko dukea, Wyatteko matxinadan sartu zenean: matxinada hori agertu zen, Maria erreginak Felipe II.a Espainiakoarekin ezkontzeko zituelako. Ondorioz, Juana eta bere senarra 1554ko otsailaren 12an exekutatu zituzten.
Exekuzioa burutzeko 2 aukera eman zioten: erreta hil edo lepoa moztuta hil. Lehenengo bere senarra hil zuten eta bere gorpua gurdi batean ikusi behar izan zuen gatibu zuten dorretik. “Oh, Guildford, Guildorf, Guildford!!” ohikatu omen zuen.
Ez ahaztu 17 urte baino ez zituela. Garai latzen oroigarria. Erregina izandako bati hain azkar kondenatu eta exekutatu bazuten, zer ez ote zioten egingo nekazari, baserritar edo artisau xume bati?