7,8 magnitudeko lurrikarak Turkiako hego-ekialdea astindu eta 40 mila hildakotik gora eragin ditu
7,8 magnitudeko lurrikarak Turkiako hego-ekialdea astindu eta milaka hildako –
7,8 magnitudeko lurrikarak Turkiako hego-ekialdea astindu du, eta gutxienez 45.000 hildako eta 80.000 zauritutik gora (OME) eragin ditu Turkian eta Sirian; … zenbakiak gora doaz azkar. Eraikin asko eraitsi eta zenbait herri suntsitu ditu lurrikarak Turkiako hondamendiak kudeatzeko agentziaren arabera (AFAD). Turkiako lehendakariorde Fuat Oktayk jakinarazi du 5.000+ eraikin suntsitu direla herrialdeko 10 probintziatan lurrikara handiaren ondoren. Gaueko lehen dardarak 7,8ko indarra izan du, bigarrenak 7,6ekoa. Turkia, Siria eta Kurdistan astindu ditu lurrikarak, eta Ankararen arabera, 3.000+ eraikin amildu dira haien kontrolpeko eremuetan…
Bi lurrikara izan dira, 30 segundokoa lehena, Turkiak 100 urte baino gehiagotan jasan duen handiena, Turkian 4:17 ziren, 2:17 Euskal Herrian, 1.17 GMT, Kahramanmaras eskualdean eta Gaziantepen, 7 eta 18 kilometroko sakoneran, Sirian eta Libanon ere sentitu dira eta erreplika gogorrak izan dituzte hainbat hiritan, Alepo, Hama, Alejandreta, Latakan, Osmaniye, Adiyaman, Malatya, Sanliurfa, Adana,… 1939an, tamaina bereko lurrikara batek 30.000 heriotza baino gehiago eragin zituen Turkian. Italiak alerta pizten du tsunamiak izan daitezkeelako seismoaren ondoren. +twitter earthquake-turkey
7,8 magnitudeko lurrikarak Turkiako hego-ekialdea astindu eta milaka hildako eragin ditu hildakoak