3. Mundu Gerra: Hauteskundeetan Trump txapeldun (3)

3. Mundu Gerra: Hauteskundeetan Trump txapeldun (3) –

Presidential Debate: Harris vs TrumpBada aste bete Amerikako Estatu Batuetan hauteskunde presidentzialak eta bestelakoak ospatu direnetik. Irensle-tragazionista mozoloak harri eta zur geratu dira emaitzekin, desinformabideetan sinesten dutelako oraindik orain. Eta desinformabide hedatuek bezperetan Kamala Harrisi botoetan abantaila txikitxo bat atxikitzen ziotelako. Bestelako informazio iturriak ere erabiltzen ditugunok, jakin bagenekien Donald Trumpek eta bere alderdiak sekulako jipoia emango ziotela, honelako emaitzak edo hobeak lortuko zituztela.

Trumpek birrindu egin du, suntsitu egin ditu Kamala Harris eta bere Alderdi Demokrata. Gehiengoa lortu du arlo guztietan; presidente bozketan, senatuan eta ordezkarien kamaran

x.com/disclosetv/1856130382321656126=kFlECbLtqmuyvvJ

Trumpek boto gehien lortu du bai zurien artean, bai beltzen artean, baita latinoen artean, emakumeen artean, langileen artean ere, giza talde guztietan. Are gehiago. Eta hau ez dute hemengo desinformabide ohikoek esango. Kamalak irabazi dituen estatuetan, bi txikitan izan ezik, bozkatzeko ez da identifikaziorik (NAN edo bestelakoren bat) erakutsi behar, edo erakustekotan argazkirik gabekoa nahiko da. Beste hitzetan esanda, estatu horietan ez dago inolako kontrolarik bozkatzerakoan; ez dakite nork bozkatu duen eta zenbat aldiz.

x.com/fulovitboss/1854089861399269526=DUMB1c5Y0PKDS

Bistan da edozein iruzur, tranpa egiterik dagoela. Euskaldunentzat sinestezina bada, ezin sinestu bazaude, ba errealitatea da. Iker ezazu. Bozkatzeko identifizakio pertsonala behar den estatu ia guztietan Trumpek irabazi du. Ez da oso bizkorra izan behar besteetan antzekoa gertatuko zela pentsatzeko, eta Alderdi Demokrataren ekintza tranpatiez emaitzak aldatuko zituztela. Europako desinformabideek isiltzen dute, baina errealitatea da aspalditik AEBetako hauteskundeek ez dutela herritarren borondatea jasotzen, ez dute batere bermerik.

Gorago esan bezala, hauteskunde hauetarako desinformabideak oso inkesta gutxi argitaratu dituzte. Arrazoia? Militarra. Aspalditik AEBetan eta Europan taktika hauxe izaten da. Botereak hauteskundeak baino lehen iritzi publikoaz jabetzeko sondeo zorrotzak egiten dituzte, baina hauek ez dira argitaratzen. Emaitza hauek eta botereak nahi dituen emaitzen artean tarteko adostasuna sukaldatzen da boterearen erakundeetan. Ondoren azken emaitza hauek desinformaziobideetara bidaltzen dira, sondeo elektoralak direlakoan, herritarren artean zabal ditzaten eta jendeak sines ditzan. Azkenik hauteskundeak kontaketa makinez manipulatzen dira emaitzak komunikabideek esandakoen antzekoak izan daitezen, eta horrela jendeak sines ditzan. Europan eta Euskal Herrian ere honela jokatzen dute. Botoak gobernuek zenbatzen dituzte, ez beste inork.

Baina kasu honetan, AEBetako desinformabideak inkesta elektoral faltsuak plazaratzen hasi zirenean, ejerzitoak parte hartu zuen atxiloketak eginez, eta geroztik ez dira gehiago plazaratu. Gehienez Kamala eta Trump antzeko intentzioa zutela esatera ausartu dira.

realrawnews.com/2024/08/military-arresting-fraudulent-pollsters-but-conceeds-futility

Emaitzak azaltzen dituen beste aldagaia Kamala Harrisena izan da. Abertzaleen maisu jokaldia izan da. Kanpainaren hasieran Trump eta Bidenek izandako eztabaidan, lehenengoak bigarrenari emandako jipoiaren ondoren, Alderdi Demokrata barruan eta komunikabideetan ere Joe Biden ordezkatzeko erabakia hartu zen. Ordezkapena Kamalari zegokion, oso irudi eskasa duena estatubatuarren artean. Obamak bere emaztea pentsatuta zeukan. Baina Trump eta Kamala arteko eztabaidan, lehenengoa propio eskas aritu zen, bai nahita, Kamala baino eskasago. Komunikabideak hau ikusita, esperantzaz puztu ziren. Eta Obamak ezin izan zuen bere asmoa aurrera eraman. Azken txanpan errealitatea nabarmen agerian geratu da. Kamala ez zen Trumpen aurkaria.

Aipatu beharreko beste kontua zera da: hauteskundeak ospatu direla. Estatu sakonak ezin izan dituela geldiarazi. Bazen beldurra militar abertzaleen artean, eta makina bat soldadu aritu dira lanean hauteskundeak behar bezala ospa zitezen, eta lortu dute.

realrawnews.com/2024/10/white-hats-mobilize-25000-troops-to-stop-election-interference

Estatu sakonekoak saiatu saiatu dira hauteskundeak lehertzen. Esate baterako, dakigula Trumpi beste bi hilketa atentatu burutzen saiatu dira baina porrotean bukatu dute.

youtube.com/watch=qviVu7eOdYQ

Eta hauteskundeak suspenditu ezinean, lapurtzen saiatu dira, 2020.ekoetan egin zuten moduan. Baina hauetarako militarrek esana zuten ez zutela utziko. Zenbait lekuetan lortu dute emaitzak boto faltsuz aldatzea, baina ez da nahikoa izan. Militarrek ahalegin nagusienak zapuztu egin dituzte.

realrawnews.com/2024/11/hes-back

Eta aurrerantzean zer espero daitekeen batek daki. Ziurra da estatu sakonak ez duela etsiko, bereak egingo luke-eta, bestela. Ahaleginduko dira beste hilketa atentatuak egiten, nahiz zaila duten, Trumpek duen babes militarra izugarria delako. Are gehiago. Trump eta bere familia Cheyenne mendietako kapela zurien base militarrean gordeta dute. Hauteskundeetako mitinetan eta Floridako Mar-a-lago golf zelaian agertu izan direnak ez dira benetako Trump, bere gorputz-bikoitzak baizik.

Gerra zibilaren karta ere hor dute. Estatu sakonak oraindik ez du aktibatu, baina iturri militar abertzaleek diote egokia iruditzen zaienean piztuko dutela. Eta estatu kolpe militarraren aukera dago. Nahiz militar gehienak marko konstituzionalari leial izan, eta, hortaz, Trumpi jarraitu, badira estatu sakonaren aldekoak, Pentagonoan batik bat. Zurrumurruak ba omen dabiltza, martxo aldera joko ote duten, 3. Mundu Gerrarekin lotuko dena.

Horregatik herritarroi, munduko herritarroi, eta euskaldunoi ere, aholkatzen digute hiru bat hilabetetarako etxean galkorra ez den janari nahikoa (janari poteak, latak, urdaitegi zaindua, tetrabrik bete esne…), botilak bete ur, sukaldatzeko gasa, eskuridirua eta bizitzeko behar den guztia metatzeko, norberarentzat eta familikoentzat.

Ez omen du ezerk funtzionatuko. Ez da elektrizitaterik eta gas ornidurarik izango, ez etxeetara, ez lantoki eta instituzioetara. Ez da gasolindegietan erregairik izango. Ura nezkez ailega liteke etxeetara. Ez dute garraioek funtzionatzerik izango. Hortaz dendak hutsik geratuko dira. Ez du Internetik funtzionatuko ezta sakelekoek ere. Bankuek itxiko dute; ez dute dirurik emango eta banku-txartelez ezingo da ez ordaindu ezta kutxazainetan eskudirurik lortu. Jakinaren gainean gaude.

Euskal Herrira itzuliz, negargarria da Trumpen garaipen borobilaren aurrean, estatubatuar herritar gehienek elite kapitalista inperialista suntsitzailearen kandidatoaren aurrean irabazi ondoren, herritarren interesen defentsan lan egingo duenaren irabaziaren aurrean, gure herriko askok, bakarka zein taldeka, erakutsi duten gorroto eta ezagutza maila penagarria. Donald Trump faxistatzat, antidemokratatzat eta munduko gaitz guztien erruduntzat jotzen dutenek teoria eta praktika politikoan mailarik eskasena erakusten dute.

Trump herritarren kandidatoa da, ez elitearena, ez kapitalista finantziero botere dutenena, ez multinazionalena. Noski elitearen desinformabideek bestela esango dutela. Ehuntalakoak eta bi esango dute beretaz, jakina! Gezurrak, irainak, difamazioak, injuriak, kalumniak eta abar. Arrazista dela, matxista dela, ultraeskuinekoa dela, eta astakeri gehiago, denak pitokeriak. Zein da botereak daukan armarik boteretsuena? Engainua, bai, engainua. Boterea beti saiatuko da herritarrek gure zapaltzaileak, gure esplotadoreak miretsi ditzagun eta kaso egin diezaiegun, eta bestetik, gure askatzaileak gorrota ditzagun.

Boterearen beso armatua den CIAk, bere historia beltz luzean, nortzuri egin die atentatu, elitearen aldeko kandidatu eta agintariei ala boterearen aurkakoei? Zein erakunde zegoen Salvador Allende, John F Kennedy, Carrero Blanco, Aldo Moro, eta beste hainbaten hilketen atzetik? Nork egin dio atentatu Kamala Harrisi? Inork ez. Nork Donald Trumpi? Bai horixe.

(Jarraituko du)

3. Mundu Gerra: Hauteskundeetan Trump txapeldun (3)

12 pentsamendu “3. Mundu Gerra: Hauteskundeetan Trump txapeldun (3)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude