1950ra txango bat

Kirola eta politika ez direla nahastu behar diote Espainian baina erlijioaz ez dute ezer esan. Agian Jesukristo Toledon jaio zela-eta egin diote harrera hau Ovieuko gotzainaren etxera sartzean.

(Barkatu okertuta grabatu izana, ez nekien “pantaila biraketa” botoia sakatuta zuzen grabatuko nuela)

Kontatu didate Valentzian eta Toledon harrera bera egiten diotela. Espainan arrunta dena agian ez da normala (“normala VS arrunta” gaia sakontzeko ikus. hemen eta luzeago eta zabalago sakatu hemen). Igoal erlatibismo kulturalaren amildegiaren aurrean gaude eta edozein nahasketa onar liteke, posmodernoa delakoan.

Aste Santua Xixonen

Berdin dit. Badira hainbat gauza normalak ez direnak eta salatu behar ditugunak. Bestela, Delorean hartu eta 1950ra bidaiatu, El Ministerio del Tiempokoak nola, eta goiz batez “Espainia beltzara” itzuli nintzela sinestuko dut.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.