«Libiaren galbidea»

LibiaLibian, Muammar Gaddafiren armadak aurkariei aurre egiten jarraitzen du, NATOren bonbardaketapean. Hego Asiako historian aditua den Vijay Prashaden ustez, gerrari irtenbide negoziatua eman beharko litzaioke, bitartekaritza Afrikako Batasunaren eta BEITH herrialdeen esku utzita (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika). Baina ez du uste Mendebaldea halakorik onartzeko prest dagoenik eta hori Libiaren galbidea izango dela adierazi du Counter Punch webgunean.

Libian, Muammar Gaddafiren armadak aurkariei aurre egiten jarraitzen du, NATOren bonbardaketapean. Hego Asiako historian aditua den Vijay Prashaden ustez, gerrari irtenbide negoziatua eman beharko litzaioke, bitartekaritza Afrikako Batasunaren eta BEITH herrialdeen esku utzita (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika). Baina ez du uste Mendebaldea halakorik onartzeko prest dagoenik eta hori Libiaren galbidea izango dela adierazi du Counter Punch webgunean.

Libiako gerra giroa gero eta nahasiagoa da. Batetik, Gaddafiren alabak NATOren aurkako salaketa jarri du, bere alaba bat, anaia eta Gaddafiren beste bi biloba hiltzeagatik. Bestetik, Amnesty Internationalek bi aldeek zibilen aurkako erasoak egin dituztela baieztatu arren, Gaddafiren tropen aurkako bortxaketa salaketak oinarririk gabekotzat jo ditu –Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalburu Luis Moreno-Ocampok viagra hartu eta emakumeak masiboki bortxatu izana egotzi die–. Azkenik, Nazioarteko Zigor Auzitegiak Gaddafi atxilotzeko agindua eman du, gizateriaren aurkako krimenez akusatuta. Vijay Prashadek nahiko garbi ikusten du gatazka amaituko bada, Gaddafi presidentetzatik kenduta izango dela. Hala ere, bere ustez negoziazioen bidez lortu behar da hori, Tripolik ez duelako amore emango eta matxinoak ez direlako Gobernua indarrez botatzeko gai izango. Are gehiago, ziur dago Siriako Gobernua Libiakoa baino lehenago eroriko dela.

«Nazioarteko Krisi Taldeak berak ere ondorioztatu du ‘irtenbide politiko bat’ dela, alde handiagatik, impasse militar honetatik ateratzeko modurik onena. Bi aldeek berehalako su-etena hitzartu behar dute eta NBEko lurreko tropek kontrolatu», adierazi du Vijay Prashadek. Negoziazio horietarako bitartekari egokienak Afrikako Batasuna eta BEITH herrialdeak (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) dira, Prashaden arabera, elkarrizketaren alde egin dutelako. Oso zaila ikusten du, ordea, Mendebaldeak botere hegemonikoa galduko lukeelako: «[BEITH herrialdeek] planeta osorako gobernuan esku hartu nahi dute, Atlantikoko botereena baino askoz multipolarragoa eta polizentrikoagoa den plataforma baten bitartez. Libia boterea hilzorian dagoen G7 taldearen eskutik BEITH indartsuagoaren eskura pasatzeko test bat da. Baina Atlantikoko boterek ez dute onartuko eta horixe da Libiaren galbidea».

Afrikako Batasuna, BEITH herrialdeak, BRICS, Gaddafi, gerra, Libia, NATO
Ainara Mendiola

ZUZEUrentzat Nazioarteko albiste aipagarriak ...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude