Zuzeu: asmo oneko editorial bat

 

1- Euskaldunak gara eta Euskal Herria dugu helburu.

2- ZuZeutik GuGeura, bakoitzaren ekarpenetik egingo den plaza izan nahi dugu.

3- Ipurdia bezala, bakoitzak bere iritzia du baina iraina inoiz ez da argudio izango.

4- Politika interesatzen bazaigu, kultura, osasuna, ingurumena eta munduaren kezka dugulako besterik ez da.

5- Sarea korapilotan egiten den bezala, politika, kultura eta jendeak lotuko ditugu euskarazko sarea eginez.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Zuzeu: asmo oneko editorial bat”-ri buruz

  • Iñakito Garay 2009-11-18 13:37

    Onbre, umore eta plazer kontu apur bat gehitu behar zeniokete horri guztiari. Bestela ez da serioa.

  • Nork idatzi du hori?

    6- Umorea eta plazera

    Ahaztu egin zaio jartzea, noski baietz! xD

  • Portzierto! Hau ez da izango 7. puntua, baina “Noticias de Gipuzkoa”-ko publizitatean irakurri dut: “eres lo que lees”.
    Horrek Zuzeurako balio du soilik.
    *Irakurtzen duzuna zara: ZuZeu*
    aproposa, e?

  • Ipurdi Gizena 2009-11-18 18:32

    Nik lehenengoa moldatu egingo nuke: ” Euskaldunak gara, Euskal Herria gara.”

  • Iñakito Garay 2009-11-18 20:37

    Bagara, ala, bagaratzaizkizuekete?

  • Bagare, bagera, bagire ta bagara.