Zumalakarregi Museoak Patxi Bisquerten “Ombuaren itzala” filma proiektatuko du

Zumalakarregi Museoak Patxi Bisquert –

  • Patxi Bisquert-ek auzolan baten bitartez ekoiztu eta zuzendu duen filma proiektatuko du Zumalakarregi Museoak
  • Proiekzioa urtarrilaren 24an arratsaldeko 19:00etan izango da museoan bertan

Zumalakarregi Museoak Patxi Bisquert

“Ombuaren Itzala” Pello Mari Otaño (Zizurkil 1857- Rosario 1910) euskal bertsolari-poetaren bizitza eta obraren buruzko filma da. Patxi Bisquert aktoreak ekoiztu eta zuzendu duen film hau. Euskal argentinar ekoizpen hau auzolanaz egin da.

Otaño, euskal kulturaren ikonoa izatez gain, irakaslea, ferratzailea, kontu zaina, tabernaria, eta politika mailan foruzalea zen. Foruen desagertzearekin egoera politikoa aldatu zen Otañoren bizitzan eragin handia izanik. Filma 1889tik 1910era arte dago girotuta, Otañoren urte emankorrenak izan baitziren.

Zinemagintzan batere ohikoa ez den proiektu bat da hau, finantziazioa lortzeko auzolan bat bultzatu baita: udalak, kultur-elkarteak, ikastolen federakuntza, eta hezkuntza publikoko sarea inplikaturik ekoizpenean. Eta, aldi berean, proiektuari herri-atxikimendu zabala lortzeko asmoarekin.

Euskal Herriko lurraldeetan zehar Auzolanaren 150tik gora aurkezpen egin dira, baitaere dozenaka prentsa-artikuluak, edo elkarrizketak irrati eta telebista kateetan.

Patxi Bisquertek “Ombuaren itzala” proiektua aurkeztu zuen Zumalakarregi museoan 2021ean. Ormaiztegiko Museoak hasieratik babestu zuen proiektua, beti egon delako euskal kultura bultzatzearen alde. Gainera, Museoak lantzen duen testuinguru historiko eta politikoaren isla da Otañoren pertsonaia.

Filmaren proiekziora gerturatzen direnek proiektua ekonomikoki laguntzeko aukera izango dute, sarreraren ordainketa (4€) euskal eta tokiko proiektu hau finantzatzera bideratuko baita. Auzolana lagundu nahi izanez gero, 10€ sarrera erosi ahal izango da.

Ombuaren itzala” filma urtarrilaren 24an arratsaldeko 19:00etan proiekatatuko da Zumalakarregi museoan bertan, Patxi Bisquert zuzendari eta ekoizlea bertan dela.

Zumalakarregi Museoak Patxi Bisquert

Zumalakarregi Museoak Patxi Bisquert

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude