Zuberoako Maskaradak 2019 egutegia

Zuberoako Maskaradak 2019 egutegia –

Dantzan ataritik jasoa.

Urtarrilaren 6an hasiko dira maskaradak Zuberoan.
Zuberoako Maskaradak 2019 egutegia
Muskildiko gazteek eman zituzten maskaradak 2018an. (Argazkia: Aritz Ibañez)

.

Aurten Urdiñarbek antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak, beraz, Urdiñarben izango dira lehen eta azken saioak. Hemen duzue egutegia:

  • Urtarrilak 6, igandea: Urdiñarbe
  • Urtarrilak 13, igandea: Petarra
  • Urtarrilak 20, igandea: Altzürükü
  • Urtarrilak 27, igandea: Lexantzü
  • Otsailak 3, igandea: Mendikota
  • Otsailak 10, igandea: Eskiula
  • Otsailak 17, igandea: Pagola
  • Otsailak 23, larunbata: Maule
  • Martxoak 3, igandea: Barkoxe
  • Martxoak 10, igandea: Idauze-Mendi
  • Martxoak 17, igandea: Garindaine
  • Martxoak 24, igandea: Larraine
  • Martxoak 30, larunbata: Aloze
  • Apirilak 7, igandea: Hoki
  • Apirilak 14, igandea: Muskildi
  • Apirilak 21, igandea: Urdiñarbe

Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Guztira 16 saio egingo dituzte, gehienak igandeetan izango dira, baina bi herri zuberotarrek dioten moduan “neskenegunez” edo larunbatez bisitatuko dituzte. Ohikoa den moduan Maulen izango dira larunbatean, baita Alozen ere.

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea:

Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko

Zuberoako Maskaradak 2019 egutegia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.