Zinexiten XIII. edizioak Giza Eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu

Zinexiten XIII. edizioak Giza Eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu –

Zinexiten XIII. edizioak Giza Eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu zinema berrieneko lau lan eta Hollywoodeko klasiko baten bidez.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia azaroaren 20tik 24ra egingo da Azkuna Zentroko Golem Zinemetan, 19:30ean (19:00etan izango den ostegunean izan ezik). Sarrera doakoa da eta gonbidapenak txarteldegian jaso daitezke gaurtik aurrera.

Genero indarkeria, aniztasuna, nortasunaren bilaketa eta Giza Eskubideen aldeko borroka izango dira aurtengo edizioan jorratuko diren gaiak, film hauen bidez: Chinas, Night, Until tomorrow eta 20.000 especies de abejas.

Lehen aldiz, programatutako film guztiak fikziozko zinemaren barruan egongo dira. Erakustaldia Chinas lanarekin inauguratuko da, eta solasaldian Arantxa Echevarria zuzendariak eta Xinji Ye aktoreak hartuko dute parte. Ostegunean, 20.000 especies de abejas filmaren proiekzioaren ondorengo solasaldian, Estibaliz Urresola zuzendaria eta Naizen Elkarteko Beatriz Sever izango dira.

Beste ikasturte batez, Zinexit DLHko eta DBHko ikasleengana zabalduko da, Zinexit Eskola eta Bosa! programen bidez. Azken hori Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Arloak antolatu du.

Zinexiten XIII. edizioak Giza Eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen gaituZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bidez, sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia, Bilbora itzuliko da aurten ere, erreferentziazko zinema-lanetatik abiatuta oinarrizko eskubideei buruzko gogoeta egitera gonbidatzeko, zineforum klasikoen eskemari jarraituz: film baten proiekzioa eta, ondoren, ikus-entzule guztiei irekitako solasaldia. Dagoeneko hamahirugarren ediziora heldu den ekimenak oso egitarau interesgarria aurkezten du zazpigarren artea maite dutenentzat, nazioarteko zinema berrienaren lau titulurekin eta Hollywoodeko klasiko batekin. Lehen aldiz, proiektatuko diren film guztiak fikziozko zinemaren barruan daude.

ZINEXIT azaroaren 20tik (astelehena) 24ra (ostirala) egingo da, ohi bezala Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan. Saioak 19:30ean hasiko dira (19:00etan izango den ostegunekoa izan ezik), sarrera doakoa da eta gonbidapenak aipatutako zinema-aretoetako leihatiletan jaso daitezke gaurtik, ostirala 17, aurrera. Aurtengo egitaraua osatzen duten filmen erakargarritasunari ZINEXITeko proiekzio bakoitzaren ondorengo solasaldietara gonbidatutako pertsonen balio erantsia gehituko zaio.

Erakustaldia joan den astean aurkeztu du Bilbon Noemí Ostolaza Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariak, eta ondoan izan ditu Kontxi Claver Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Saileko zinegotziak, eta Octavio González Zinexiteko programatzaileak.

Ostolazak adierazi duenez, edizio honen ideia eragilea, “bizi dugun ziurgabetasun egoeratik hobeto irtetera eramango gaituen bide bakarra balio demokratikoen eta Giza Eskubideen aldeko borroka eta defentsa dela sinesten jarraitzea” da. Hala, adierazi duenez, Giza Eskubideak konkista diren arren “ez ditugu lortutzat eman behar, defendatu eta babestu egin behar ditugu, eta horretarako gure konpromisoa, erresistentzia eta ekintza demokratikoa beharrezkoak dira”.

Ildo horretan, Zinexitera joatera gonbidatu gaitu, “inguruan ditugun eta kezkatzen gaituzten gaiei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko, zinema pentsamendu kritikoa sustatzeko bitarteko gisa erabiliz”. Aurtengo ediziorako aukeratutako bost filmek elkarbizitzari, Irango emakumeen egoerari, genero indarkeriari eta aniztasunari buruz hausnartzeko eta berba egiteko aukera emango dute.

.

Ikasleei eta nerabeei zuzendutako ekimenak

Beste ikasturte batez, ZINEXITek Lehen Hezkuntzako ikasleei umeen oinarrizko eskubideak zinemaren bidez ezagutarazteko asmoari eusten dio, ZINEXIT Eskola programaren bidez. Programa horretan, material didaktiko espezifikoa banatzen da, eta 6 eta 10 urte bitarteko mila ikasle baino gehiagorentzako proiekzioa egiten da. Edizio honetan animaziozko film daniar baten bidez gauzatuko da, aitarekin hiri berri batera bizitzera doan 11 urteko mutiko baten istorioa kontatzen duen Alan, giza antena (2022).

Bigarren hezkuntzako ikasleentzat, erakustaldiak lankidetza-ekimena du Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Sailaren Bosa! Programarekin. Bizkaiko hiriburuko DBHko ikastetxeei zuzendutako Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren kontrako IrudiBERRIA Elkartearen ekimena da.

Giza Eskubideen inguruko material didaktiko espezifikoaz gain, egitarauak Sandra Vannucchi zuzendariaren La fuga (2017) lehen film luzea ere hartuko du, neurri batean bere esperientzia propioan oinarritutakoa. Familia egoera zaila bizitzeaz nekatuta, Erromara trenez joatea erabaki duen neska gazte baten bidaia kontatzen du. Ibilbidean bere komunitatean eta bera datorren klase aberatsaren guztiz kontrakoa den bizimoduan murgilduko duen ijito-etniako neska bat ezagutuko du.

Zinexiten XIII. edizioak Giza Eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu